NEE/TEN (Nafarroako Energia Eraldatzen/Transformando la Energía Navarra) plataformak, fotovoltaikoen eta eolikoen makropoligonoek kaltetutako Nafarroako herri eta ibarretako plataformek eratua, manifestazioa antolatu du datorren larunbatean, 2022ko maiatzaren 28an, 18:00etan Iruñeko Gaztelu plazatik abiatuta, “Sistema alda dezagun, ez klima” lelopean.
Jarraitu irakurtzenKategoriaren artxiboa: Sustraiko txostenak
Caparrosoko Valle de Odieta makrogranjaren Ingurumen Baimen Bateratuaren aldaketari egindako alegazioen laburpena

Valle de Odieta SCL enpresak esnetarako behi-aziendaren industria-ustiapen handia du Caparrosoko udalerrian. Ustiategi honek 3.500 behi inguru mantentzeko baimena izan du, duela gutxi Nafarroako Gobernuak baimena 7.200era arte luzatu duen arte. Era berean, Hibridación Termosolar Navarra (HTN) SL enpresak, aurrekoaren filialak, makrogranjak sortutako hondakin organikoen (minden) biodigestioa egiten du, beste enpresa batzuetatik eta hiri-hondakinen mankomunitateetatik datozen beste hondakin batzuekin batera. Prozesu honetan biogasa sortzen da, elektrizitatea sortzeko erabiltzen duen erregaia, eta hondakin likido kopuru handia.
Jarraitu irakurtzen12 elkartek kexa aurkeztu dute Arartekoaren aurrean, Nafarroako Gobernuak Martzillako akuiferoen kutsaduragatik dituen eginkizunak bertan behera uzteagatik

Gaur, abenduak 9, 12 elkartek (ALNUS, Compañía de las 3R, Ecologistas en Acción, Ekologistak Martxan, Etxalde, Sustrai Erakuntza Fundazioa, Greenpeace, Hacendera, Lurra, Marcilla Vive, Urbizi eta REAS) kexa bat aurkeztu diogu Ararartekoari, Martzillako akuiferoa kutsatzen ari diren eta herritarren osasun publikoa arriskuan jartzen ari diren nekazaritza- eta abeltzaintza-jardueretan Nafarroako Gobernua arduragabekeriaz ari delako.
Jarraitu irakurtzenSakanako bi Autopista Elektriko berriei buruzko galderak eta erantzunak

Sakanako Guaixe aldizkariak idatzizko elkarrizketa bat egin digu Sakana osoa zeharkatu nahi dituen linea elektrikoen bi proiektuei buruz. Proiektuetako bat Red Electrica Españolarena (REE) da, eta bestea Forestaliarena, eta ia ibilbide osoan paraleloak joango lirateke, bata bestetik 200 bat metrora. Hona hemen bidali zizkiguten galderen testua eta eman genituen erantzunak, gero erreportajerako erabili dituztenak. Uste dugu azalpen interesgarria dela bi linea horiek Sakanan dituzten inpaktuak ulertzeko, baina baita Nafarroa osoan ere.
Jarraitu irakurtzenLa Fundación Sustrai muestra su rechazo a la Línea de Muy Alta Tensión de Red Eléctrica Española (REE) entre Muruarte e Itxaso

La nueva autopista eléctrica va de la mano de los macroproyectos renovables, el TAV y las térmicas de Castejón.
Al proyecto de REE, la empresa Forestalia pretende sumar dos nuevas líneas de alta tensión que atravesarán Navarra.
La Fundación Sustrai anima y apoya a ayuntamientos, concejos y particulares a mostrar su rechazo al proyecto y presentar alegaciones. Puedes poner tu alegación descargando este texto, y siguiendo estas instrucciones.
Nafarroako etxeetako hondakinen kudeaketari buruzko txostena. Ekidin daitekeen hondamendi baten kronika

Txosten hau aurkezten dugu: “Etxeko hondakinen kudeaketa Nafarroan. Proposamenak baliabideen mugan“. Testuan, gure zaborrekin sortzen ari garen ingurumen-hondamendiak ezagutuko dituzu, baita izan daitezkeen konponbideak ere. Txostena (gazteleraz dago) PDF formatuan eta EPUB bezala (liburu elektronikoendako) deskargatu dezakezu, Katakrak liburudendan edo guri eskatzen erosi paperean, edo bere laburpena irakurtzen jarraitu…
Jarraitu irakurtzenGure txosten nagusi guztiak aldizkari-formatuan eskuratu

Sustrai Erakuntza fundazioa paperean argitaratzen ari da egiten dituen txostenik garrantzitsuenak. Nafarroako ingurumen- eta gizarte- eta ekonomia-alderdiei buruzko gaurkotasun-txostenak dira, eta esparru horietan lan egiten dugu. Egiten ditugun txosten eta lan guztiak modu altruistan argitaratzen ditugu gure webgunean, edonork deskargatu eta kontsultatu ahal izan ditzan. Baina, orain, koloretako aldizkari-formatuan ere goza ditzakezu horietako batzuk, testuetan eta irudietan ondo ebatzita.
Jarraitu irakurtzenTxostena: Nafarroako energia berriztagarrien boom berriaren aurrean

Txosten hau aurkezten dugu: “Nafarroako energia berriztagarrien boom berria. Egoera, inpaktuak eta proposamen alternatiboak“. Energia berriztagarrien proiektu berri eta handi bultzatzeko atzean dauden arrazoiak ezagutzeko balio du txostena. Txostena (gazteleraz dago) deskargatu dezakezu PDF formatuan, eta EPUB bezala ere (liburu elektronikoendako), Katakrak liburudendan edo guri eskatzen erosi paperean, edo bere laburpena irakurtzen jarraitu…
Jarraitu irakurtzenTxostena: Nafarroako meatzaritza trantsizio energetiko eta globalean

Txosten hau aurkezten dugu: “NAFARROAKO MEATZARITZA TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA GLOBALAREN TESTUINGURU HISTORIKO BERRIAREN AURREAN“. Funtsean, Nafarroako meatze-industriara bideratuta dago, baina deskribatutako testuinguru historikoa orokortuta dago Foru Erkidegoko, Espainiako eta Europako ekoizpen-sare osorako. Txostena (gazteleraz dago) deskargatu dezakezu PDF formatuan, eta EPUB bezala ere (liburu elektronikoendako), Katakrak liburudendan edo guri eskatzen erosi, edo bere laburpena irakurtzen jarraitu…
Jarraitu irakurtzenTxostena: Uraren politikak Nafarroan, gatazka aipagarriak eta uraren kudeaketarako proposamenak

Sustrai Erakuntza Fundazioak eta Urbizi Ibaien Defentsarako Nafarroako Sareak, beren lurraldean uren babesa babesten duten hainbat erakunderekin lankidetzan, Nafarroako uraren inguruko proposamen batzuk zuzentzen dizkiote Nafarroako Gobernuari. Bi erakundeok egindako “Uraren politikak Nafarroan, gatazka aipagarriak eta uraren kudeaketarako proposamenak” txostenean egiten dugu, hemen jartzen duguna jaisteko: epub formatuan (liburu elektronikoendako), pdf formatuan (txostena gazteleraz dago soilik, barkatu). Txostena paperean ere erosi daiteke Katakrak liburu-dendan, edo guri eskatzen. Ondoren txostenaren laburpen bat…
Jarraitu irakurtzen