Nafarroako Parlamentuak, zehazki Mugikortasunerako Batzorde Txostengileak, Sustrai Erakuntza gonbidatu du egiten ari omen diren saio batean parte hartzeko… Taupadak Eguzki Irratiko irratsaio honetan entzun dezakezu ere gure iritziak (erdaraz, 42 minutuan hasten da):
Kategoriaren artxiboa: Audio eta bideo
De la Serna eta Ayerdiren bilera dela eta, Sustrai Erakuntzak GORA JOTZEKO ERREKURTSOA aurkezten du Erriberri aldeko AHT-ren desjabetzeen kontra
Sustapen ministroa gaur Iruñera etorriko dela Nafarroako AHT eta “Euskal Y”-aren arteko loturari buruz hitzegiteko eta Sustrai Erakuntzaren prentsa oharra. Bide batez, Iniciativa por el Tren. AHTrik Ez! taldeak gaur goizeko 12etan elkarretaratze bat deitu du, eta bertan Sustrai Erakuntzako ordezkaritza bat egonen da. Ekitaldia Iruñeko Merindades enparantzan, estatuko Gobernuren Ordezkaritza aurrean izanen da. Bertan AHTa salatzeko eta Tren Publiko eta Sozialaren alde apustua eginen da.
Jarraitu irakurtzen
Sustrai Erakuntzak datorren larunbatean Tafallan trenaren defentsan egingo den manifestaziora deitzen du
Sustrai Erakuntzak tren publiko eta sozialaren aldeko larunbat honetako Tafallako manifestaziora joateko deia egiten du. Ondoren medioetara bidali dugun prentsa oharra duzue, baina lehen jakin behar duzu manifestaziora joateko autobus bat antolatzen ari dela Iruñetik. Txartelak salgai izanen duzue Zabaldin… Eta Eguzki Irratiko elkarrizketa honetan entzun gaituzue (gazteleraz): Jarraitu irakurtzen
Nafarrarendako Tren Publiko eta Sozial (TPS) proposamenaren aurkezpen egutegia
Hona hemen Nafarroako herrialde ezberdinetan (Sakana, Iruñerria, Erdi Aldea, eta Erribera) eginen dugun TPS proposamenaren aurkezpen guztien egutegia (hitzordu berriak ailegatzerakoan berrituko dugu). Martin Zelaiaren elkarrizketa bat entzun dezakezu ere (bideo)…Jakinen duzuen bezala, gaur egungo trenbide baliabideak ahal bezain beste baliatu eta hobetzea da gure proposamenaren ardatza, Nafarroako egiazko beharrera egokituz… Jarraitu irakurtzen
Sustrai Erakuntzak Nafarroarentzat Tren Publiko eta Sozial (TPS) baten proposamena aurkeztu du
Nafarroarendako Tren Publiko eta Sozialaren (TPS) proposamena aurkeztu du Sustrai Erakuntzak. Hemen duzu bidali dugun prentsa oharra, baina argitaratu dugun beste edukiak ere: proposamenaren testu osoa euskaraz, testu osoa gazteleraz, ekitaldian proiektatutako presentazio elebiduna, eta bideo bat euskaraz (Hamaika Telebista). Irakurri dezakezu ere proposamena on-line. Eta ondoren gure prentsa oharra eta bideoa… Jarraitu irakurtzen
Bai Garoña eta baita ere Kastejongo zentral termiko ilegala eraistea eskatzen ditu Sustrai Erakuntzak
Nafar Gobernuak bitan eskatu du Santa María de Garoñako (Burgos) zentral nuklearraren itxiera, egun hauetan. Lehen alegazio bat aurkeztu zuen zentralaren ustiapenaren baimena berritzeko enpresak egindako eskaera ukatzeko. Eta aste honetan Españako Gobernuak zentrala ixteko hartu duen erabakia txalotzeko… Baina testu osoa irakurtzen jarraitu baino lehen, Ser katean egindako elkarrizketa hau entzun dezakezu (gazteleraz): Jarraitu irakurtzen
Elkarretaratzea: Trenari BAI, AHT-ri EZ. Non dago parte-hartzea?
Gaur arratsaldean elkarretaratze – prentsaurreko bat burutu dugu Iruñeko Carlos III Etorbidean, Diputazio eraikinaren aurrean. Bertan Prestazio Handiko Trena (AHT)-ren inposizioa salatu dugu. Ekitaldia Plataforma Ribera por el Tren Social No al TAV, Asociación Zona Media Por el Tren / Erdi Aldea Trenaren Alde, AHT Gelditu Elkarlana, eta Sustrai Erakuntza Fundazioa taldeek deitzen zuten. Jarraian, zabaldu dugun testua, bideo bat, eta argazki batzuk daukazu… Jarraitu irakurtzen
Nori komeni zaio hitzarmen hau?, iritzi artikulua
Iritzi testu honetan Nafar Gobernuaren Garapen Ekonomikoren Kontseilaria eta Espainiako Fomento Ministroaren arteko elkarrizketei buruz gure kezkak plazaratzen ditugu, argi azaldu dutelako biek Nafarroako Prestazio Altuko Trena bultzatu nahi dutela ikusita. Baina testu osoa irakurri baino lehen Euskalerria Irratian egindako elkarrizketa bat entzun dezakezu, bai hemen edo archive.org webgunean. Elkarrizketan bai Ayerdi Kontseilariarenak bai gure iritziak entzungo dituzu:
Zergatik egin behar izan dugu kanpaina hau?
Prestazio Handiko trenaren proiektua zaharkitua dago, baina horrela ere oraingo Nafar Gobernuak tren berria egitea nahi du. Artikulu honetan, proiektu honen errealitatea eta Gobernuak egiten dituen mugimenduen gure ikuspuntuak zabaldu nahi ditugu. Baina lehenago Irati Irratian egindako elkarrizketa bat entzun dezakezu, bai hemen edo archive.org webgunean:
Mendazan (Egaibar) Lokizko akuiferoan bi ur putzu berri egiteko obrak salatzen duen Arartekoari kexa
Salvemos el Ega – Ega Bizirik Elkartea eta Sustrai Erakuntza Fundazioaren kideek kexa bat aurkeztu diogu Nafarroako Arartekoari, Lokiz akuiferoan Jurramendiko Mankomunitateak egiten duen gehiegizko ur ateratzeak direla eta. Ekitaldian bailarako udaleko ordezkariak ere egon dira (Antzin, Murieta, Legaria eta Lana Ibarra), eta ureztatzaileen komunitateen kideek. Artikulu honetan zabaldu dugun prentsa oharraren laburpen bat duzu, eta hemendik aurkeztu dugun kexa osoa (PDF, 1,3 Mb) jaitsi dezakezu ere.