Euskal Herriko Unibertsitatearen irakasle talde batek Prestazio Handiko Trenaren euskal zatia (AHTren Euskal Y-a) proiektua aztertu du. Txostenak AHTren errentagarritasun eza eta ingurumenari egiten duen kalteak ondorioztatzen du, beste ondorio batzuekin aurrerago ezagutuko duzuenak. Orain dela gutxi Iruñean hitzaldi bat egin genuen txostena aurkezteko, eta orain Tuteran beste bat prestatzen ari gara. Jarraitu irakurtzen
Kategoriaren artxiboa: Sustraiko txostenak
Prestazio Handiko Trena (AHT)-ren errentagarritasunari buruzko hitzaldia astelehen honetan Iruñeko Kondestablen
Euskal Herriko Unibertsitatearen irakasle talde batek Prestazio Handiko Trenaren euskal zatia (AHTren Euskal Y-a) proiektua aztertu du. Txostenak AHTren errentagarritasun eza eta ingurumenari egiten duen kalteak ondorioztatzen du, beste ondorio batzuekin aurrerago ezagutuko duzuenak. Orduan, beraiek ere AHTak itotzen gaituela esaten dute!! (bai ingurugiroa, bai ekonomia…). Jarraitu irakurtzen
Harrobi eta meategiak: gutxi batzuen aberastasuna, gehienon arazoa
Nafarroako harrobi eta meategi batzuen proiektuari buruzko txostena aurkezten dugu hemen. Dokumentua ez da zehatza eta hamahiru kasuren fitxak jasotzen ditu: Oskia, Altsasu, Lizarraga, Aldatz, Urdazubi, Erreniega eta Zangozako potasa-meategiak, Zilbeti, Mendiaundi, Erdiz, Salinas de Oro, Aritzu eta Beintza-Labaien. 2016ko irailean eguneratu dugu txotena: bi fitxa berri eta lan eratorriko atal berriak sartu eta loturak ere eguneratu ditugu. Txostena PDF formatuan (742 Kb) eta liburu elektronikoendako EPUB formatuan (1,2 Mb) irakurri dezakezu osoz. Eta hemendik aurrera bere aurkezpena, fitxen aurkibidea eta ondorioen kapituluak dituzu: Jarraitu irakurtzen
Nafarroako proiektu jasangaitzaren ikuspegia
Jarraian erakusten dizuegu egun Sustrai Erakuntza Fundazioak ezagutzen duen Nafarroan diren ingurumen-gatazken mapa. Modu laburrean azaltzen dugu gatazka bakoitza zertan den eta, horrekin batera, informazioa zabaltzeko lotura bana duzue. Tresna honek, gatazken egoera ezagutzeko aukera baliagarria izateaz gain, aukera ematen du Sustrai Erakuntzaren jardunen ikuspegi zabala izateko (eta beste batzuetaz ere, nahiz eta ez bete nahi bezala). Jarraitu irakurtzen
Nafarroako Erdialdean Agrowind-eko haize-parkeko proiektuaren gizarte eta ingurugiro inpaktuen txostena
Esaten genuen bezala, Nafarroako Erdialdean Agrowind SL enpresak egin nahi dituen sei haize-parkeko proiektuaren aurka azaldu dira Tafalla eta Larragako udalak, Sustrai Erakuntza fundazioa, eta parkeok egin nahi dituzten inguruetako hamaika elkarte eta 200 inguru banako. Pdf artxibo honetan (434 Kb, gaztelaniaz) aurkeztu dugun alegazioa duzu, txosten oso bat bezala balio duena ere. Eta ondoren informazio gehiago eta txostenaren Ondorioen atala… Jarraitu irakurtzen
Nafarroako Ubidearen 2. Faseari buruzko Ura Kultura Berriaren txostena
“Erriberan hornidura eta ureztatze aukerak. Nafarroako Ubidearen II. Faseari buruzko eztabaida” txostena (pdf artxiboa, 1,6 Mb) aurkezten dugu. Ura Kultura Berria Fundazioak eta URA Nafarroak sortu duten txostenean Nafarroako Ubidearen II. Fasearen bideragarritasuna zalantzan jartzen dute eta halaber, aukera ezberdin proposatzen dituzte hornidura eta ureztatzeko beharrak asetzeko. Orain txostenaren laburpenean uzten zaituztegu (gaztelaniaz)… Jarraitu irakurtzen
Ebroko Ur konfederazioaren kontrako salaketa Esako urtegian arduragabekeriaz jokatzeagatik
Sustrai Erakuntza eta Yesa + No elkarteek, Karmele Irigibel Galipentzuko alkatearekin batera, salaketa (PDF, 162 Kb) jarri dute Ebroko Ur Konfederazioaren (CHE) aurka, 2013ko Esako urtegiaren hondamendian “inguruko herritarrak arrisku larrian jartzeagatik”. Salatzaileen esanetan, CHEk ez zuen zuhurtzia printzipioaren arabera jokatu larrialdi hartan. Ondoren prentsa oharra, salaketaren zati bat eta Navarra Televisión-aren bideoa… Jarraitu irakurtzen
Nafarroako AHT egitasmoaren egoeraren inguruko txostena
Sustrai Erakuntzak, Nafarroako trenbidearen egoerari buruzko txosten (PDF, 1,3 Mb) eguneratu bat mantentzen du (azken berrikustea: 2016ko urtarrilaren 20a). Testuan gobernu ezberdinek trenbidea Abiadura Handira pasatzera duten planak eta epeak ere aztertzen dira. Horrela txostenaren atalak gai hauek jorratzen ditu: lizitazioak, egitasmoaren plangintzaren eta eraikuntzaren erredakzioa eta Abiadura Handiko Trenaren (AHT) obren garapena, Nafarroa eta Estatuaren arteko hitzarmenak…
Euskal Herriko Trantsizio Energetikoaren aldeko Adierazpena
Desberdintasunak gero eta handiagoak izan arren, garapen sozioekonomikoari dagokionez, gure herrialdea munduko mailarik altuenean dago. Munduko Iparralde Globala deritzoneko gainerako herrialdeek bezala, ekoizteko eta kontsumitzeko gaur egun dugun eredua iraunezina da ingurumenaren ikuspuntuaren arabera, baliabide mugatuko planetan ezin delako mugagabeko hazkunderik egon eta aldaketa klimatikoaren eragile nagusiak diren erregai fosiletan oinarrituta dagoelako. Jarraitu irakurtzen
Nafarroaren burujabetza energetikorantz: eztabaidarako proposamena, txosten osoa
“Nafarroaren burujabetza energetikorantz: eztabaidarako proposamena” izenburua duen txostena aurkezten dugu hemen. Testu luzean Nafarroako gaurko errealitate energetikoa aztertu eta ondoren gaur egungo krisi energetikoa irtenbidea emateko zenbait gako proposatzen ditugu. Txosten osoa PDF formatuan (erderaz) hemen lortu dezakezu, eta liburu elektronikoendako EPUB formatuan ere. Eta artikulu osora joaten baduzu, Katakraken aurkezpenerako ekitaldian eman dugun prentsa oharra irakurri dezakezu, txotenaren laburpen bezala balioko duena, eta bideo, audio, argazki, presentazioak eta abar… Jarraitu irakurtzen