Kategoriaren artxiboa: Prentsa oharrak

Sustrai Erakuntzak komunikabideei bidali dizkie komunikatuak, prentsa oharrak eta iritzi artikuluak

Nafarroako Gobernua AHTa kudeatzen ari da “jarduketa pribatuen eta presazko bileren bidez”

    es 11 Eka 2018 - Prentsa oharrak, Prestazio Handiko Trena (AHT)

    Berriki Nafarroako Gobernuaren lehendakariorde Manu Ayerdik ondokoa esan du: “Gobernu hau Bruselasen egon da, eta publikoki ezagutzen ez den jarduketa pribatu handia egin izan du”. Barkosek zein lehendakariordeak aitortu dute Europar Batasunaren Garraio komisariotzarekin batzartu direla Zaragozarainoko Euskal Y-aren adarra atlantikoko korridorean txertatzeko. Jarraitu irakurtzen

    Maiatzaren 26a: trenaren aldeko eta AHTren aurkako eguna

      es 21 maiatza 2018 - Prentsa oharrak, Prestazio Handiko Trena (AHT)

      Mobilizazio egunaren kartela...Larunbat honetan, maiatzaren 26a, AHTren aurkako eta tren sozialaren Nafarroako mugimenduak tren geltoki eta geraleku guztietan ekintzak eginen ditu. Altsasutik arratsaldeko 16:01etan pasatzen den eta Tuterara 17:57etan ailegatzen den trenaren aurrean izanen dira ekintzak. Artikulu honekin deia egiten dugu mobilizazio egun honetan parte hartzekoJarraitu irakurtzen

      Azkoien eta Erriberri arteko PHT-ren eraikuntzaren esleipena dela eta

        es 7 maiatza 2018 - Prentsa oharrak, Prestazio Handiko Trena (AHT)

        Fomento Ministerioak Azvi enpresari Azkoien eta Erriberri arteko AHTko lanak eman diola jakin dugu. Enpresa horrek PP alderdiari legez kanpoko finantzaketarako azpilan batean parte-hartzeagatik ikertzen dute. Ustez, Azpik alderdiari dohaintza nabarmenak ematen zizkion, eta honek enpresari lan publiko eskaintzarekin, Nafarroan lortutako bezalakoak, bueltatzen zion faborea. Ondoren gure salaketa publikoa… Jarraitu irakurtzen

        Sustrai EZ da joanen Parlamentuaren Mugikortasunerako Batzordera

          es 5 Mar 2018 - Audio eta bideo, Prentsa oharrak, Prestazio Handiko Trena (AHT)

          Nafarroako Parlamentuak, zehazki Mugikortasunerako Batzorde Txostengileak, Sustrai Erakuntza gonbidatu du egiten ari omen diren saio batean parte hartzeko… Taupadak Eguzki Irratiko irratsaio honetan entzun dezakezu ere gure iritziak (erdaraz, 42 minutuan hasten da):

          Jarraitu irakurtzen

          De la Serna eta Ayerdiren bilera dela eta, Sustrai Erakuntzak GORA JOTZEKO ERREKURTSOA aurkezten du Erriberri aldeko AHT-ren desjabetzeen kontra

            es 9 Urt 2018 - Audio eta bideo, Prentsa oharrak, Prestazio Handiko Trena (AHT)

            Elkarretaratzeren kartela...Sustapen ministroa gaur Iruñera etorriko dela Nafarroako AHT eta “Euskal Y”-aren arteko loturari buruz hitzegiteko eta Sustrai Erakuntzaren prentsa oharra. Bide batez, Iniciativa por el Tren. AHTrik Ez! taldeak gaur goizeko 12etan elkarretaratze bat deitu du, eta bertan Sustrai Erakuntzako ordezkaritza bat egonen da. Ekitaldia Iruñeko Merindades enparantzan, estatuko Gobernuren Ordezkaritza aurrean izanen da. Bertan AHTa salatzeko eta Tren Publiko eta Sozialaren alde apustua eginen da.
            Jarraitu irakurtzen

            Sustrai Erakuntzak uste du Nafarroan sustatu behar diren hondakinak kudeatzeko plantak txikiak eta apalak izan behar direla

              es 7 Abe 2017 - Hondakinak eta errausketa, Prentsa oharrak

              Iruñerriko Mankomunitateak orain Gongoran duen azpiegituraren argazkia, zabortegia barne...Duela gutxi Nafarroako Gobernuak onartu du Hondakinen Foru Legearen proiektua, une honetan Parlamentuan dagoena berrespenaren zain. Lehenago hainbat pertsonak eta elkartek (Ekologistak Martxan, Greenpeace edo Compañia de las 3 Erres, besteak beste) aukera izan zuten haien iritziak emateko irekitako herritarren parte hartze prozesuan… Jarraitu irakurtzen