Kategoriaren artxiboa: Nafarroa Bizirik Nahi Dugu manifestua

Nafarroa Bizirik Nahi Dugu manifestua, hainbat aldiz sinatu duena talde ezberdinetatatik.

Zer lege behar dugu Nafarroan Klima Aldaketari eta Trantsizio Energetikoari buruz?

    es 15 Abe 2020 - Nafarroa Bizirik Nahi Dugu manifestua, Tresnak

    Jarraian, Nafarroa Bizirik Nahi Dugu talde sozial eta sindikalen koordinazioaren iritzi-artikulua duzu. Bertan, egun hauetan Nafarroako Parlamentuan eztabaidatzen ari den Klima Aldaketaren eta Trantsizio Energetikoaren Legeari buruzko gure iritzia ematen dugu. Testu hau txosten luzeago baten laburpena da. Txosten horretan, bere momentuan hainbat taldek legearen eztabaida publiko nimiñoan aurkeztu genituen alegazioak jasotzen dira.

    Jarraitu irakurtzen

    Nafarroa Bizirik Nahi Dugu koronabirusak bizkortutako krisiaren aurrean

      es 16 Api 2020 - Audio eta bideo, Nafarroa Bizirik Nahi Dugu manifestua, Prentsa oharrak

      Koronabirusaren pandemiak gure bizitza aldatu du, eta krisi ekonomiko garrantzitsu baterantz garamatza. Hala ere, pixkanaka-pixkanaka azaleratzen ari ziren hainbat krisiren adierazpena da. Kapitalismoak, hazkunde mugagabearen logikagatik, kolapsora eramaten du zibilizazioa. Gainera, egungo egoerak zaintzen garrantzia erakutsi du: bizitza erdigunean jarri behar da. Egoera horren aurrean, Nafarroa Bizirik Nahi Dugu osatzen dugun gizarte-taldeen batasunak zenbait puntu mahai gainean jartzen ditugu, kontuan hartu beharko liratekeela larrialdi-aldi hau pasatzerakoan uste dugulako. Hona hemen adierazpen osoa:

      Jarraitu irakurtzen

      2019ko Nafarroa Bizirik Nahi Dugu manifestua: talde politikoendako proposamenak

        es 17 Mai 2019 - Nafarroa Bizirik Nahi Dugu manifestua

        Nafarroa Bizirik Nahi Dugu” leloa duen manifestua aurkeztu dugu. Testuak Nafarroako ingurumenean eta lurraldean arazo larrien berri ematen du, eta talde politikoek bere gobernu programan sartzea nahi dugu. Manifestua hogeiren bat eragile ezberdinak sinatuta dago, bai ekologistak eta bai sindikatuak. Ondoren manifestuaren testu osoa (PDF formatuan ere) eta orain arte sinatu dutenen zerrenda. Manifesturen bertsio laburtuta ere jaitsi dezakezu PDF formatuan.

        Jarraitu irakurtzen

        Nafarroa Bizirik Nahi Dugu manifestu berriaren aurkezpenerako prentsaurrekoa

          es 10 Eka 2017 - Nafarroa Bizirik Nahi Dugu manifestua, Prentsa oharrak

          Prentsaurrekoaren argazkia...Nafarroa Bizirik Nahi Dugu” lelopean 2011an aurkeztu zen manifestuaren oinordekoa dena gaur aurkeztu dugu. Iruñeko Etxabakoitz auzoan egin dugu ekitaldia, leku utzita eta degradatua, Prestazio Handiko Trenaren proiektua, bere geltokia eta izugarrizko urbanizazio bat egin nahi dutelako bertan. Manifestua hogeiren bat eragile ezberdinak sinatuta dago, bai ekologistak eta bai sindikatuak, eta Nafarroan gertatzen diren beste konfliktoak ere salatu dira. Ondoren manifestuaren testu osoa eta orain arte sinatu dutenen zerrenda… Jarraitu irakurtzen

          NAFARROA BIZIRIK NAHI DUGU! manifestua

            es 1 Uzt 2011 - Nafarroa Bizirik Nahi Dugu manifestua

            Presentación del manifiestoSustrai Erakuntza fundazioak Nafarroa Bizirik Nahi Dugu! koordinakundearekin lankidetza harremanak estuak dauzka betidanik. Koordinakundea elkargune eta lana elkarrekin egiteko gunea da, nafarroan dauden ingurumenarekiko inpaktuen kontrako hainbat herri-plataformeendako. Koordinakunde kideak diren taldeek adostu dute hurrengo manifestua, eta Sustrai Erakuntzak ere bat egin du textuarekin:
            Jarraitu irakurtzen