Kategoriaren artxiboa: Makroustiategiak

Abeltzaintza industriala, Caparrosoko makrogranja bezala, gure lurrak kutsatzen ari da.

Antonio Turiel: Biogas plantak, ustez berriztagarria den boom berria, gure landa eremuak mehatxatzen dituena

    es 14 Mai 2026 - Audio eta bideo, Makroustiategiak, Sustraiko txostenak

    Antonio Turiel CSICeko fisikariak biogas planten arazo energetikoei eta boomari buruzko hitzaldia eman berri du Iruñean. Ondoan izan zituen Antonio Aretxabala, Geologian doktorea, eta Claudia Oses, Nafarroako biogas planten aurkako plataformen ordezkari gisa, ekitaldia aurkeztu zuena. Bere hitzaldian, Turielek petrolio eta gas naturalaren horniduraren arazoei buruz hitz egin zuen lehenik, eta, ondoren, energia berriztagarrietarako trantsizioan bilatzen ari diren irtenbide posibleei buruz.

    Jarraitu irakurtzen

    Manifestazioa Iruñean biometanizazio makroplantei benetako moratoria eskatzeko

      es 10 Mai 2026 - Makroustiategiak, Prentsa oharrak

      STOP BIOGAS MAKROPLANTAK hainbat plataforma nafarrek manifestazioa egin dute gaur eguerdian Iruñeko kaleetan zehar. Ekimen honen aurretik, informazio-lan handia egin da kaltetutako herrietan hitzaldiarekin (Viana, Los Arcos, Sesma, Lodosa, Mendavia, Arroitz, Murillo el Cuende, Sartaguda, Mendabia, Cintruenigo, Lizarra, Andosilla…), zeinetan 1.000 pertsonak baino gehiagok parte hartu duten. Eta honekin batera, auzo-mobilizazio handia egon da eta ia 15.000 alegazio aurkeztu dira makroproiektue ezberdin hauei.

      Jarraitu irakurtzen

      Nitrato kutsaduragatik Zaurgarriak diren Eremuetan Jarduteko Programari ekarpenak egiteko deia egin du Sustrai Erakuntzak

        es 29 Api 2026 - Makroustiategiak, Tresnak, Ura eta urtegiak

        Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen Departamentua dokumentu bat idazten ari da gaur egun, nekazaritzatik eratorritako nitrato kutsaduragatik Zaurgarriak diren Eremuetan jarduteko programaren ingurumen-ebaluazioa egiteko. Sustrai Erakuntza fundazioa izan da programa honi buruzko iritziak emateko kontsultatu den erakundeetako bat. Eta egoeraren larritasuna ikusita, programari ekarpenak egiteko bi dokumentuak prestatu ditu (dokumentu laburtuta, dokumentu osoa), pertsona, talde eta elkarte gehiagok Departamentuari helaraz diezaioten animatzeko, honek kontuan har dezan Eremu Kalteberen kutsadura-arazoaren garrantzia.

        Jarraitu irakurtzen

        Nafarroako biogas planten moratoria luzatzeko eskatu dute plataformek, landa ingurunea babesteko, eta manifestazioa deitu dute

          es 27 Api 2026 - Makroustiategiak, Prentsa oharrak

          Gaur, apirilak 27, Viana, Los Arcos, Lodosa, Sesma, Arroitz, Mendavia, Cintruenigo, Sartaguda eta Murillo el Cuendeko biometanizazio-makroplanten kontrako herri-plataformak biltzen dituen koordinakundeak Parlamentuko talde politikoei zuzendutako idazki bat erregistratu du Nafarroako Parlamentuan.

          Jarraitu irakurtzen

          “Biogasa energia berriztagarria da, baina horrek ez du esan nahi jasangarria denik”

            es 15 Api 2026 - Audio eta bideo, Makroustiategiak

            Azken urteetan nabarmen ugaritu dira biometanizazio plantak Nafarroan, Europako diru-laguntzek bultzatuta. Baina benetan irtenbide jasangarriak dira? Mikel Saralegi eta Jule Goñi, Sustrai Erakuntzako kideak, Euskalerria Irratiko estudioan egon ziren hori buruz elkarrizketa sakon bat egiteko. Eta han biogasaren atzean dauden interesak, arriskuak eta ondorioak aztertu zuten, hemen entzun dezakezun moduan…

            Jarraitu irakurtzen

            Arroizko biogas plantaren aurkako errekurtsoa, irregulartasun pilaketarengatik

              es 10 Api 2026 - Makroustiategiak, Prentsa oharrak

              Sustrai Erakuntza Fundazioak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu du Arroizko biogas plantaren baimenaren aurka. Eta ez du bakarrik egin, ezta gutxiago ere. 4.252 pertsona eta elkarte baino gehiagok gauza bera egin dute, Stop Biogas Arróniz plataformak animatuta. Izan ere, arrazoiak ez dira falta Sevillan sortutako eta lurraldearentzat hain kaltegarria den enpresa-ekimen hau baztertzeko.

              Jarraitu irakurtzen

              Nafarroako biometanizazioari buruzko txosten berria Sustrai Erakuntzaren eskutik

                es 17 Ots 2026 - Makroustiategiak, Oinarrizko dokumentuak, Prentsa oharrak, Sustraiko txostenak

                Sustrai Erakuntza fundazioak txosten berria aurkeztu du: “Biometanizazio planten booma Nafarroan. Haien hondakinek gure lurrak kutsatuko dituzte” (gazteleraz dago textua). Teknika berri honi buruz azken hilabeteotan egin dugun ikerketa eta ezagutu ahal izan ditugun proiektuak dokumentu bakar batean biltzeko asmoarekin kaleratu dugu.

                Jarraitu irakurtzen

                Nafarroako biometanizazio-proiektu guztietarako behar adina hondakin dago? Argi dago ezetz

                  es 29 Urt 2026 - Makroustiategiak, Prentsa oharrak, Sustraiko txostenak
                  • Sustrai Fundazioak zalantzan jartzen ditu Nafarroako Landa Garapen eta Ingurumen Departamenduak nekazaritza eta abeltzaintzako hondakinei buruz emandako datuak
                  • Biometanizazio-plantak hedatzeko, errealitatera egokitutako datuak dituen plangintza egin behar da. Gaindimentsionatzeak espekulazioari ateak irekitzen dizkio.
                  Jarraitu irakurtzen

                  Arronizko biometanizazioaren aurkako elkarretaratzea Landa Garapen eta Ingurumen departamentuan

                    es 28 Urt 2026 - Makroustiategiak, Prentsa oharrak

                    STOP Biogas Arróniz Herri Plataformak elkarretaratzea egin du Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuaren egoitzaren aurrean. Beste plataforma batzuekin batera, biogas plantaren proiektuaren aurka herriak duen jarrera bateratua helarazi nahi izan diote departamentuari. Kaltetutako eremu guztietako 10.000 sinadura baino gehiago eta Arroitzen erroldatutako 508 pertsonarenak babesten dituzte ekimena. Jarraian duzue plataformak zabaldutako komunikatua.

                    Jarraitu irakurtzen