Kategoriaren artxiboa: Biomasa errausketa

Nekazaritza eta basoko biomasa erraustuz elektrizitateko produkzioa

“Euskal Herriaren burujabetza energetikoarantz joateko gida” liburuaren aurkezpena

    es 21 Urr 2014 - Biomasa errausketa, Energia, Haustura hidraulikoa, Hondakinak eta errausketa, Oinarrizko dokumentuak, Sustraiko txostenak, Tentsio altuko linea, Zentral termikoak

    Liburuaren azala euskerazEuskal Herriaren burujabetza energetikoarantz joateko gida” liburua aurkeztu da Donostian, gure kidea den Xabier Zubialde eginikoa. Liburuan Euskal Herriko egoera energetikoaren diagnostikoa egiten da eta sektorearen gertuko esperientziak azpimarratzen dira. Liburua PDF formatuan dago internetetik jeisteko, bai euskaraz zein gaztelaniaz, eta banatu daiteke modu aske batean. Ondoren liburuaren sarrera eta indizea irakurri dezakezu, eta horrela begirada azkar bat ematen diozu argitalpenari. Jarraitu irakurtzen

    Bertan behera geratu da Orkoiengo biomasa errauste planta

      es 14 Urt 2014 - Biomasa errausketa

      Biomasa errausteko plantaOrkoien Osasuntsuko logoaOrkoien Osasuntsu plataformatik konfirmatu digute Orkoiengo biomasa errausketa plantaren proiektua behin betiko artxibatu dela, eta ospatzeko jaiegun bat antolato dute otsailaren 2rako igandea. Izan ere, Naforensak ez baitu Nafarroako Gobernuko Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuak eskatzen zion galdararen potentzia eta isurpen toxikoen inguruko daturik aurkeztu. Hemen behean Orkoiengo Udalaren artxibatzeko arrazoiak ematen den ebazpena jarri dugu. Jarraitu irakurtzen

      “Subiranotasun energetikoaren aldeko proposamena Nafarroan” hitzaldiaren dokumentua

        es 21 Aza 2012 - Biomasa errausketa, Energia, Sustraiko txostenak, Tentsio altuko linea, Zentral termikoak

        Zentral termiko baten irudiaSustrai Erakuntza Fundazioak, gaur egungo energiaren eredu xahutzaileari buruzko eta eredu berri baterantz pausoa eman beharrari buruzko txostena prestatzen ari da. Pasa den azaroaren 13an, Pablo Lorente gure kideak txosten horren laburpena aurkeztu zuen ZabaldinSubiranotasun energetikoaren aldeko proposamena Nafarroan” izenburupeko hitzaldian. Eztabaidagaiak interes handia sortu zuen elkartu zen publikoaren artean, lekua beteta zegoelarik eta hainbat hausnarketa eta galderekin parte hartu zuten bertaratutakoek. Ondorengo estekan, hitzaldirako erabilitako dokumentua aurkezten dugu prestatzen ari garen subiranotasun energetikoaren inguruko txostenaren sarrera gisa (PDF artxiboa, 154 Kb; edo epub artxiboa, 147Kb; erderaz biak). Horrela, txostena eta Pablorekin egindako solasaldi txiki batetik Gara egunkariak egin duen laburpena daukazu irakurtzeko ondoren, eta beste orri honetan hitzaldiaren bideo osoa ikusteko. Jarraitu irakurtzen

        Utzubar Ceramica enpresak biomasa tratatzeko erabiltzeko prozedura Sakanarako irtenbide ona izan daitekeela

          es 31 Uzt 2012 - Biomasa errausketa, Hondakinak eta errausketa

          Enpresan hartutako argazkiaEtxarri Aranazko Utzubar Ceramica enpresan bisitan izan dira Sakanako Mankomunitateko presidente Aitor Karasatorre, Etxarriko alkate Joxi Bakaikoa eta Sustrai Erakuntza fundazioko teknikaria Xabier Zubialde. Ibarreko ingurumenaren babesa eta zaintza sustatu asmoz Sakanako Mankomunitateak enpresetara eginen duen bisita errondako lehena izan zen Utzubarrera egindakoa. Jarraitu irakurtzen

          Orkoiengo biomasa erraustegiaren kontrako alegazio txostenaren aurkezpen publikoa

            es 9 Mai 2012 - Biomasa errausketa

            Biomasa agrícola y forestalHurrengo larunbatean, hilaren 12a, goizeko 11:00etan, Orkoiengo Gendarte Etxearen aurrean, biomasa erraustegiaren kontra prestatu dugun helegitea azalduko dugu. Badakizuenez, Sustrai Erakuntza Fundazioak lanean egon dela azken egunotan Orkoienen egin nahi duten biomasa errausteko plantaren proiektuarekin. Prestatu dugun alegazio txostena (PDF fitxategia, 1,9 Mb) nahi duzun moduan erabili dezakezu, horretarako prestatu dugulako. Badaezpadako, gogorarazi nahi dizugu helegiteak aurkezteko epea hurrengo maiatzaren 15an bukatuko dela. Jarraitu irakurtzen

            Zer da biomasa?

              es 5 Mar 2012 - Biomasa errausketa, Guaixe

              Guaixeko logoaBiomasa jatorri biologiko, organikoa duen material oro da, gauzatzeko milaka urte behar izan dituzten ikatza, petrolioa eta gasa ezik. Ofizialki, biomasa erretzearen isurketen CO2 balantzea neutrotzat jotzen da. Biomasa erretzean CO2a askatzen da baina askaturiko CO2 hori zuhaitz eta landareek hazteko etengabe xurgatu duten CO2a da eta ez ordea erregai fosilekin gertatzen den moduan, milaka urteko prozesu baten ondorioz lurpean harrapatua geratu den CO2aren “bat-bateko” askatzea. Jarraitu irakurtzen