
Beste behin ere Auzitegi Gorenak arrazoia eman die Elerebro zentral termikoa gelditzea eskatzen duten Castejoneko bizilagunei…
Jarraitu irakurtzenBeste behin ere Auzitegi Gorenak arrazoia eman die Elerebro zentral termikoa gelditzea eskatzen duten Castejoneko bizilagunei…
Jarraitu irakurtzenNafar Gobernuak bitan eskatu du Santa María de Garoñako (Burgos) zentral nuklearraren itxiera, egun hauetan. Lehen alegazio bat aurkeztu zuen zentralaren ustiapenaren baimena berritzeko enpresak egindako eskaera ukatzeko. Eta aste honetan Españako Gobernuak zentrala ixteko hartu duen erabakia txalotzeko… Baina testu osoa irakurtzen jarraitu baino lehen, Ser katean egindako elkarrizketa hau entzun dezakezu (gazteleraz):
Jarraitu irakurtzen
Nafar Gobernuak bere ondorioak aurkeztu ditu dagoeneko Nafarroako Plan Energetiko Horizonte 2030ri buruz. Aipatutako planifikazio horretan aipatzen denez, Nafarroak energia berriztagarrien erabilpena nabarmenki handituko luke etorkizunean. Baina, proposatutako Planak ordea, indarrean mantentzen ditu Nafarroan erregai fosilekin energia elektrikoa sortzen duten instalazio handienak. Hots, Justizia epaitegi ezberdinek legez kanpokotzat jo dituzten instalazioak hain zuzen ere. Jarraitu irakurtzen
Epai judizial (PDF, 685 Kb) berri batek Castejongo zentral termiko bat martxan jarraitzerik galarazi du. Azpiegitura hauek jaso duten hainbat sententzietako beste bat izan da oraingoa. Hau ikusi ondoren zentralen eraispena aztertu beharrean gaudela uste dugu, oraingo Nafar Gobernuak egin beharko duena, orain Energia Plan berria eztabaidatzen ari garenean. Gure webguneko artikulu honetan informazioa gehitu dugu, eta Nafar Gobernuari galdera batzuk luzatu… Jarraitu irakurtzen
“Euskal Herriaren burujabetza energetikoarantz joateko gida” liburua aurkeztu da Donostian, gure kidea den Xabier Zubialde eginikoa. Liburuan Euskal Herriko egoera energetikoaren diagnostikoa egiten da eta sektorearen gertuko esperientziak azpimarratzen dira. Liburua PDF formatuan dago internetetik jeisteko, bai euskaraz zein gaztelaniaz, eta banatu daiteke modu aske batean. Ondoren liburuaren sarrera eta indizea irakurri dezakezu, eta horrela begirada azkar bat ematen diozu argitalpenari. Jarraitu irakurtzen
Artikulu honetan Sustrai Erakuntzak Nafarroako Gobernuak ingurugiroari buruzko hainbat legediaren aurkako jarduera pilatu dituela salatu nahi du. Hala nola, AHTaren zuzeneko exekuzioa nahiz eta Ingurugiroaren gaineko Eraginen Deklarazioa baliogabea izan, AHTaren gaiarekin lotuta informazioaren eskuratzea eta parte hartze publikoaren ukatzea eta Castejongo zentral termikoen mantentzea egoera guztiz ilegalean. Baina komunikatu irakurri baino lehen gure kide den Pablo Cadena Ser irratian eginiko elkarrizketa entzun dezakezu ere, bai hemen edo archive.org webgunean (elkarrizketa erdaraz dago, barkatu eragozpenak): Jarraitu irakurtzen
Kastejongo zentral termikoak gaur egun legez kanpokoak dira, Erriberako Zentral gehiagorik Ez Plataformak bultzatu dituen errekurtsoen ondoren. Errekurtso hauek Plataformaren aldeko lau sententzietan ebatzi dira. Hala ere, epaitegietako erabaki hauek ez dute Zentralen erabilera gelditu ezta hauek sortzen dituzten giza eta ingurumen inpaktuak ebatzi. Plataformak, Sustrai Erakuntzaren bidez, Europako Parlamentura jo izana eragiten du zuzenbidea behar bezala ez bete izanagatik. (Prentsa oharraren textuak erderaz jarraitzen du, barkatu eragozpenak) Jarraitu irakurtzen
Sustrai Erakuntza energia eta tokiko garapenari buruzko hitzaldia emango du, subiranotasun energetikoa jorratuz batez ere. Hitzaldia hurrengo ostirala, ekainak 28, arratsaldeko 18:30etan, Lakuntzako plazan izango da. Tafalla – Dicastillo – Itsaso goi tentsioko linearen kontrako ziklo baten barnean kokatzen da hitzaldia. Jarraitu irakurtzen
Hidrocantabrico enpresak Castejonen duen zentral termiko bat legez kanpokoa dela berretsi dute epaileek hirugarren aldiz. Afera hau salatzeko Sustrai Erakuntza eta Ribera + Centrales No plataforma Nafar Parlamentuan azaldu dira. Han egon dira ere Orkoien-Ezbakarteko goi tentsioko linearen aurkako plataforma, proiektu hori buruz hitzegiteko. Parlamentuko bi bideoak ikusi ditzazkezu artikulu osoa ikusten baduzu, baina gure kide den Xabier Euskalerria Irratian eginiko elkarrizketa entzun dezakezu lehen ere, hemen edo archive.org webgunean: Jarraitu irakurtzen
Sustrai Erakuntza energia eta tokiko garapenari buruzko hitzaldia emango du, subiranotasun energetikoa jorratuz batez ere. Hitzaldia hurrengo ostirala, maiatzak 24, arratsaldeko 19:00etan, Agoitzko Udaletxearen Aurelio León aretoan. Ostiral Gorriak zikloaren barnean kokatzen da hitzaldia. Jarraitu irakurtzen