Kategoriaren artxiboa: Sustrai Erakuntza fundazioa

Sustrai Erakuntza fundazioaren aktibitateari buruzko horriak

Caparroso Valle de Odieta makroetxalderen adiskidetze-ekitaldiaren aurrean jasotako babesekiko kontzentrazioaren komunikatua

    es 26 Mar 2022 - Hondakinak eta errausketa, Makroustiategiak, Prentsa oharrak, Ura eta urtegiak

    Dakizuen bezala, 15 talde eta hainbat elkartetako pertsonak martxoaren 30ean, asteazkena, adiskidetzeko ekitaldi batera deituta gaude Valle de Odieta – HTN enpresaren eskutik. Hain zuzen ere, Caparrosoko makroustiategiaren eta Noviercasen aurreikusitakoaren jabea. Adiskidetze ekintza hau nahitaezko urratsa da prozesu penalean, eta horren ondoren, eta adostasunik ez badago, enpresak kereila bat jartzea erabak dezake, antza denez, iraingarriak eta/edo kalumnagarriak direlako kolektibo horiek irailaren 10ean argitaratu zituzten informazioak.

    Jarraitu irakurtzen

    Valle de Odieta: irregulartasunez betetako makrogranja

      es 24 Mar 2022 - Hondakinak eta errausketa, Makroustiategiak, Prentsa oharrak, Ura eta urtegiak

      Valle de Odieta SCL enpresak Caparroson esnearen ekoizpen intentsiboko makrogranja ezarri zuenetik, irregulartasunak izan dira haren kudeaketan. Esnetarako behiak hazteko eta jezteko industria-instalazio handia da. 2009an jaio zen, esnea ekoizteko 3.450 behi heldu eta ordezkapenerako 2.920 txahal hartzeko baimenarekin. Hala ere, bere ibilbidearen ia hasieratik iragarri zuen ustiategiaren tamaina handitzeko asmoa zuela, bi aldiz handiagoa izateko, edo are eta handiagoa.

      Jarraitu irakurtzen

      Caparrosoko makro-ustiategiak adiskidetze ekitaldira deitu duen taldeei babesa emateko eskaera

        es 7 Mar 2022 - Audio eta bideo, Hondakinak eta errausketa, Makroustiategiak, Tresnak, Ura eta urtegiak

        Valle de Odieta-HTN enpresak (Caparrosoko makroustiategiaren eta Soriako Noviercasen proiektatu duten beste baten jabea) 14 elkartetako 15 pertsona adiskidetze ekitaldi batera deitu ditu martxoaren 30ean. Enpresak irainak eta kalumniak leporatzen dizkigu makroustiategiaren egoerari buruzko informazioa zabaltzeagatik. [Zure babesa adierazteko inprimakira zuzenean joan…]

        Jarraitu irakurtzen

        Valle de Odieta enpresak, Caparrosoko makro-ustiategiaren jabea, eragile batzuei adiskidetzeko ekitaldi batera deitu ditu, ustezko irainak eta kalumniak direla eta

          es 17 Ots 2022 - Hondakinak eta errausketa, Makroustiategiak, Prentsa oharrak, Ura eta urtegiak
          • Enpresak uste du bere izen ona kaltetu lezakeen informazioa zabaldu dutela, eragileek Nafarroako Parlamentuan aurkeztu zuten txosten baten bidez, zeinak ia bere osotasunean dokumentu ofizial eta publikoak biltzen dituen.
          • Enpresak 19 zehapen-espediente ditu gaur egun irekita.
          • Ekitaldia martxoaren 30ean izango da, Iruñeko epaitegian.
          Jarraitu irakurtzen

          12 elkartek kexa aurkeztu dute Arartekoaren aurrean, Nafarroako Gobernuak Martzillako akuiferoen kutsaduragatik dituen eginkizunak bertan behera uzteagatik

            es 9 Abe 2021 - Hondakinak eta errausketa, Makroustiategiak, Prentsa oharrak, Sustraiko txostenak

            Gaur, abenduak 9, 12 elkartek (ALNUS, Compañía de las 3R, Ecologistas en Acción, Ekologistak Martxan, Etxalde, Sustrai Erakuntza Fundazioa, Greenpeace, Hacendera, Lurra, Marcilla Vive, Urbizi eta REAS) kexa bat aurkeztu diogu Ararartekoari, Martzillako akuiferoa kutsatzen ari diren eta herritarren osasun publikoa arriskuan jartzen ari diren nekazaritza- eta abeltzaintza-jardueretan Nafarroako Gobernua arduragabekeriaz ari delako.

            Jarraitu irakurtzen

            Sakanako bi Autopista Elektriko berriei buruzko galderak eta erantzunak

              es 24 Aza 2021 - Energia, Sustraiko txostenak, Tentsio altuko linea

              Sakanako Guaixe aldizkariak idatzizko elkarrizketa bat egin digu Sakana osoa zeharkatu nahi dituen linea elektrikoen bi proiektuei buruz. Proiektuetako bat Red Electrica Españolarena (REE) da, eta bestea Forestaliarena, eta ia ibilbide osoan paraleloak joango lirateke, bata bestetik 200 bat metrora. Hona hemen bidali zizkiguten galderen testua eta eman genituen erantzunak, gero erreportajerako erabili dituztenak. Uste dugu azalpen interesgarria dela bi linea horiek Sakanan dituzten inpaktuak ulertzeko, baina baita Nafarroa osoan ere.

              Jarraitu irakurtzen

              La Fundación Sustrai muestra su rechazo a la Línea de Muy Alta Tensión de Red Eléctrica Española (REE) entre Muruarte e Itxaso

                es 18 Urr 2021 - Energia, Prentsa oharrak, Sustraiko txostenak, Tentsio altuko linea, Tresnak

                La nueva autopista eléctrica va de la mano de los macroproyectos renovables, el TAV y las térmicas de Castejón.
                Al proyecto de REE, la empresa Forestalia pretende sumar dos nuevas líneas de alta tensión que atravesarán Navarra.
                La Fundación Sustrai anima y apoya a ayuntamientos, concejos y particulares a mostrar su rechazo al proyecto y presentar alegaciones. Puedes poner tu alegación descargando este texto, y siguiendo estas instrucciones.

                Jarraitu irakurtzen