Abiadura Handiko Trena geldiaraztea eskatzeko manifestazioan parte hartzera deitzen dugu

    es 16 Urt 2024 - Prentsa oharrak, Prestazio Handiko Trena (AHT)

    Sustrai Erakuntza Fundaziotik gure babesa eta atxikimendua adierazten diogu datorren larunbatean, urtarrilaren 20an, 12:00etan, Diputazioko eraikinetik AHT Geldituk antolatutako manifestazioari eta bertan parte hartzera animatzen dugu, Abiadura Handiko Trenaren eraikuntza eta obrak berehala gelditzeko eskatuz.

    AHTren obretan diru publikoa etengabe xahutzen ari dira. Aurreko urteetan gastatu ziren hamarnaka milioien ondoren, azaroan jakin genuen Tafalla eta Campanas arteko lanak 283 milioi euroan esleitu zirela, eta aurretik Castejónen Ebroko biaduktua egiteko 68 milioitan esleitu zirela. Guztion diru-xahutze eskandalagarriak aurrera darrai. Honek guztiak krisi klimatiko eta ekologikoaren garaiotan ingurumenaren aurkako erasoa, lurzoruaren artifizializazioa ez ezik, bermatu beharko lituzketen eskubideetarako funtsen desbideratzea ere badakar: etxebizitzarako eskubide unibertsala, zerbitzu publikoak hobetzeko eta zabaltzeko eskubidea, nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoak bultzatzeko eskubidea, lurraldeen mugikortasun kolektiboa, publikoa, doakoa eta integratzailea ahalbidetzeko eskubidea.

    Nafarroako lurralde osoan AHTarekin lotutako lanak eta zundaketak gelditzea eskatzen dugu. Garaiz gabiltza. Horregatik, ez da onargarria Nafarroako alderdi politikoek, Estatuko aurrekontu orokorren bidez, nahi eta behar ez dugun obra baterako partidak onartzen jarraitzea.

    Horregatik guztiagatik, inmobilismoak alde batera uzteko unea da, hitzetatik ekintzetara pasatzekoa, Nafarroako lurralderik sakrifikatuko ez duen tren publiko eta soziala eskatzeko.

    Cortes, Fitero eta Castejóndik Ziordiraino, AHTrik ez! Tren publiko, sozial eta iraunkor baten alde!