Kategoriaren artxiboa: Audio eta bideo

Audio edo bideo duten webguneko artikulu guztiak

Nafarroa Bizirik Nahi Dugu koronabirusak bizkortutako krisiaren aurrean

    es 16 Api 2020 - Audio eta bideo, Nafarroa Bizirik Nahi Dugu manifestua, Prentsa oharrak

    Koronabirusaren pandemiak gure bizitza aldatu du, eta krisi ekonomiko garrantzitsu baterantz garamatza. Hala ere, pixkanaka-pixkanaka azaleratzen ari ziren hainbat krisiren adierazpena da. Kapitalismoak, hazkunde mugagabearen logikagatik, kolapsora eramaten du zibilizazioa. Gainera, egungo egoerak zaintzen garrantzia erakutsi du: bizitza erdigunean jarri behar da. Egoera horren aurrean, Nafarroa Bizirik Nahi Dugu osatzen dugun gizarte-taldeen batasunak zenbait puntu mahai gainean jartzen ditugu, kontuan hartu beharko liratekeela larrialdi-aldi hau pasatzerakoan uste dugulako. Hona hemen adierazpen osoa:

    Jarraitu irakurtzen

    MAGNAren proiektu berria Erdizen oso kaltegarria dela ingurumenerako baieztatu dugu

      es 20 Abu 2019 - Audio eta bideo, Meategi eta harrobiak, Prentsa oharrak, Sustraiko txostenak
      Erdizen afektatutako eremua

      Magnesitas Navarras SA (MAGNA) enpresak aire zabaleko magnesita harrobi bat sustatu nahi du Erdizen, Artesiagako mendatetik gertu, Baztan eta Esteribarren artean. Hori dela eta, kontsulta bat zabaldu da proiektu honen ingurumen eragina baloratzeko. Sustrai Erakuntzak aztertu ditu proiektu honen balizko eraginak ingurumenean zein giza jardueran.

      Jarraitu irakurtzen

      Hauteskunde kanpaina honetan Abiadura Handiko Trenari buruz eztabaidatzea beharrezkoa da

        es 13 Mai 2019 - Audio eta bideo, Prentsa oharrak, Prestazio Handiko Trena (AHT)

        Egungo trena hobetzea aldarrikatu eta Abiadura Handiko Trena arbuiatu egiten dugun erakundeok, taldeok eta plataforma ezberdinok ondokoa adierazi nahi dugu:
        • Erabat beharrezko deritzogu gai hau hauteskunde kanpainaren eztabaida eta mezuetan presente egoteari.
        • Dei egiten dugu larunbat honetan Gasteizen eginen den manifestazioan parte hartzeko.

        Jarraitu irakurtzen

        Sustrai Erakuntzak Iruñerriko Garraio Hiriko UGPS/PSISaren aldaketa errefusatu egiten du intermodalitatea eragozteagatik

          es 9 Urt 2019 - Audio eta bideo, Hondakinak eta errausketa, Prentsa oharrak, Prestazio Handiko Trena (AHT), Sustraiko txostenak

          Sustrai Erakuntzak helegiteak aurkeztu dizkio Garraio Hiriko UGPS/PSISaren aldaketari. Poligono honetan Iruñerriko Mankomunitateak hondakinetarako makroplanta bat egin nahi du. Hona hemen gai honen inguruko aurkeztu dugun helegiteak, besteak beste, Garraio Hiriaren gune intermodalaren desagerpenari dagozkionak.

          Jarraitu irakurtzen

          Europar Batasunak AHT-a arbuiatu egiten du eraginkorra ez delako. Aldiz, Nafarroan Villafranca eta Peraltaren arteko zatia eraikitzeko lana adjudikatu egiten dute

            es 28 Eka 2018 - Audio eta bideo, Prentsa oharrak, Prestazio Handiko Trena (AHT)

            EBren txostenaren portadaOharkabean pasatu da albistea: Adif-ek adkudikatu egin berri du Abiadura Handiko Trenerako plataforma zati berri bat eraikitzeko lana, Villafranca eta Peraltaren artean. Hala ere, Europako Kontu Auzitegiaren txostenak oihartzun handia jaso du, argi eta garbi esanez, Estatu espainiarrean eraikitzen ari diren AHT-aren linearik gehienak erabat galgarriak direla. Jarraitu irakurtzen