Sustrai Erakuntzaren iritzia hondakinen makroplantarako lursaila erosteko Iruñerriko Mankomunitateak hartutako erabakiari buruz

    es 26 Abe 2018 - Audio eta bideo, Hondakinak eta errausketa, Prentsa oharrak

    Hemen duzu gure prentsa oharra non Iruñerriko Mankomunitateak 2019ko aurrekontuak onartu eta Sustrai Erakuntzak zein Imarkoaingo kontzejuak jarritako helegiteak atzera bota dituela komentatzen dugu. Baina lehen hori buruzko elkarrizketa bat entzun…

    Baina prentsa oharra irakurtzen jarraitu baino lehen, hemen duzu Eguzki Irratiak egin diguten elkarrizketa (hemen entzun edo archive.org webgunean ere):

    Iruñerriko Mankomunitateak 2019ko aurrekontuak onartu berri ditu eta Sustrai Erakuntzak zein Imarkoaingo kontzejuak jarritako helegiteak atzera bota ditu.

    Aurrekontu hauekin, besteak beste, 9,7 miloi euroko diru-partida bat onartu da “Materia organikoa, ontziak eta frakzioa tratatzeko planta” (sic) bat egiteko. Izenburu soil hori ikusita, egunkarietako berriei erreparatuta, eta, Iruñerriko Mankomunitateak bidalitako hondakinen tratamendurako plantari buruzko dokumentazioa aztertuta, erator daiteke diru-partida hori Mankomunitateak hondakinen planta jartzeko lursaila erosteko dela.

    Bistan da horren lursail handia erostea (107.000 metro koadro) erabakigarria dela Mankomunitateak eraman nahi duen hondakinen kudeaketarako sistema ezaugarritzeko orduan. Ez da ahaztu behar Nafarroako mankomunitateetatik, Iruñekoa handiena dela, biztanle eta hondakinen kopuruari dagokionez. Beraz, bere erabakiak ezarriko du zein den hondakinen tratamendurako sistema nagusia Nafarroan.

    Iruñerriko Mankomunitateak bidalitako dokumentazio mardula aztertu eta gero, antzeman daiteke hartutako erabakia aldatu egin dela denbora aurrera joan ahala:

    1. 2016aren erdialdean, Iruñerriko Mankomunitateak, haren mandatuz, hondakinen kudeaketari buruzko 2 txosten jaso zituen. Biek arreta jartzen zuten hondakinen materia organikoaren tratamenduan (frakzio nagusia Iruñerriko Mankomunitatearen hondakinetan, 2017an hondakin guztien %37,2).
    2. Hala ere, 2017ko amaieran, Mankomunitateak beste bi txosten jaso zituen, baina honetan, errefusa frakzioan arreta jartzen zen (bereizi gabeko hondakin guztiak).

    Argi dago urte batetik bestera jasotako txostenen artean badela aldea Mankomunitateak egin nahi duen kudeaketa ereduan.

    2016ko txostenetan, Mankomunitateak eskatzen zuen nola kudeatu egoki hiri-hondakinen frakzio organikoa. Eta horretan aritu ziren bi aholkularitza-enpresek proposatu zituzten bat, bi baita tamaina ezberdinetako konpostategi gehiago ere.

    Hala eta guztiz ere, 2017an, Mankomunitateak txosten berriak eskatu zizkien bi ingeniaritza-enpresa ezberdinei, ondoko baldintzekin:

    • Hondakinen planta bakarra izan behar zela, materia organikoa, ontziak eta gainerako frakzioa tratatzeko.
    • Ez lotzea hondakinen tratamendurako planta azken deuseztapenerako instalazio batekin.

    Gisa honetan, egungo planifikazioak 2017ko azterketei darraizkie, planta gehienezko 100.000 metro kuadroko lursail handi batean jartzeko proposatzen zutenak. Horretarako proposatzen dituzte Tratamendu Mekaniko-Biologikorako (TMB) planta bat ontzien eta gainerako frakzioaren kudeaketa egiteko, eta, beste bat frakzio organikoarekin konpost egiteko. Eta planta horiek eraikin berean egon behar dira, Mankomunitateak markatutako baldintzen arabera. Gogoratu beharra dago Tratamendu Mekaniko-Biologikorako planta hauen batazbesteko birziklatze-tasa %5ekoa dela. Nafarroan, Tuterako El Culebreten mota horretakoa da, eta ez da %2ra iristen.

    Beraz, eskuartean daukagun dokumentazioa aztertuta, ondoko bi ondorio kezkagarri aurkitzen ditugu:

    1. Errefusa frakzioan jarraitzen da arreta jartzen, eta ondo bereizten dituen beste eredu alternatiboak ahazten dira.
    2. Ez da aztertzen zer eginen duten plantak utziko duen trataturik gabeko hondakinen %95arekin.

    Hortaz, goiko premisak kontuan hartuta, ongi ulertzen dugu Mankomunitateak Sustrai Erakuntzak aurkeztutako helegiteak atzera bota izana, aurrekontuekin zer ikusi gutxi dutelakoan. Baina ez duguna bat ere ulertzen zer dela eta eman den holako aldaketa hondakinak tratatzeko moduan. Horrelaxeko aldaketak kudeaketa sostengarritik eta hondakin gehiago birziklatzeko aukeratik nabarmen urruntzen gaitu.

    Eta gainera, ikusten dugu Mankomunitatea egintza burutuen gainetik ari dela. Dagoeneko erabakita dauka hondakinak tratatzeko sistema zehatz bat eta berau ezartzeko urratsak ematen ari da. Esate baterako, hondakinen planta eraikitzeko lursaila erosteko erabakia. Eta jarduera hauen aurrean, herritarrok ezin izan dugu ez aztertu, ez eztabaidatu, ezta gure iritzia eman ere ingurumenerako eta Nafarroako herritarren erdien poltsikoetarako hain erabaki garrantzitsu honi buruz. Eta etorkizunean, ez da inongo parte-hartze prozesu arrastorik somatzen. Eta inoiz emanen bada, beranduegi izanen da.

    Aldi berean, bada beste gai bat orain arte oharkabean pasatu dena, baina etorkizunean munta handiko auzia izanen dena. Orain arte ez da analizatu, gutxienez modu publikoan, zer eginen den hondakinen tratamenduaren errefusarekin.

    Berriki egindako aurrekontuak onartzeko batzarrean, Iruñerriko Mankomunitateko presidenteak ondokoa bota zuen: “Si se cae el proyecto veremos qué ocurre, porque no tenemos capacidad de tratamiento en Navarra, y a lo mejor tenemos que llevar los residuos a incineradoras más cercanas”…

    Bada, ohartarazpen hau ezin da erabili proiektua zalantzan jartzen dutenen aurrean (besteak beste, eztabaida, parte hartze, gardentasun eta sostenigarritasun faltagatik), hori esaten duenaren kontra buelta daitekeelako: Zer eginen du Iruñerriko Mankomunitateak onartu duen plantak erreziklatuko ez dituen hondakinekin?

    SUSTRAI Erakuntza fundazioa
    www.sustraierakuntza.org – www.fundacionsustrai.org