Sententzia berri batek agerian jartzen du administrazioaren jarrera oztopatzailea

    es 28 Mar 2019 - Audio eta bideo, Prentsa oharrak, Prestazio Handiko Trena (AHT)

    Arrazoi berriak Tren Sozialaren alde eta AHTren kontrako manifestaziotara joateko

    Aurrerantzean prentsa oharrarekin uzten zaituztegu. Baina lehen Eguzki Irratian egindako elkarrizketa entzun dezakezu hemen:

    Sustrai Erakuntza Fundazioak Madrilgo Auzitegi Nagusiak emandako epaiaren berri ematen du, Iruñerriko AHTren inguruko Ingurumen Eraginaren Azterketa iraungitzea eskatu eta gero.

    Sustrai Fundazioak Ingurumen Ministerioari helegite bat jarri zion Ingurumen Eraginaren iraungitzearen inguruan erabakiren bat har zezan. Fundazioaren ustez, 2002-2003 urteetan egindako azterketak Iruñerriko AHTa egiteko, eta ondoren bere Ingurumen Eraginaren Azterketak ez du dagoeneko inongo baliorik, legeak markatutako epeak pasatu eta gero. Aldiz, Ministerioak uko egin zion egindako eskakizuna erantzuteari, esanez ez zegoela horretara behartuta.

    Jarrera oztopatzaile honen aurrean, Sustrai Fundazioak helegite berri bat jarri zuen Madrilgo Auzitegi Nagusian. Aste honetan, Auzitegi honen sententzia ezagutu berri dugu. Epaiak aditzera eman du Ingurumen Ministerioak ez zuela behar bezala jokatu, ez Sustrai Fundazioak jarritako helegitea atzera bota zuenean, ezta iraungitzearen inguruan erabaki bat hartzeari uko egin zionean ere.

    Beste behin ere, agerian geratu da Administrazioaren jokabide inposatzailea AHTa ezartzeko orduan: ez du bete Administrazio Prozeduraren legea eta herritarrei trabak jartzen dizkie egungo legeek ezartzen dituzten eskakizunak (zaratak, genero eragina, baldintza sozio-ekonomiko aldakorrak,…) betetzen ez dituzten proiektu zuzengabeei aurre egin ahal izateko, lege baliabideak ukatuz.

    Administrazioaren jokabide oztopatzaileak eta maltzurrak etengabe behartzen gaitu Auzitegietara jotzera, baita iraungipenaren eskaera bezalako tramite argi eta xumeetan ere, nahiz eta Administrazioak legez behartuta egon tramitera onartzera. Sententzian Auzitegi Nagusiak behin baino gehiagotan ondokoa dio:

    … “del expediente no se desprende ni que se haya iniciado la obra en el plazo de cinco años ni que se haya realizado trámite alguno para considerar la vigencia de la declaración de impacto en el plazo de sesenta días por parte del órgano medioambiental. En consecuencia, si la Administración General del Estado competente en la materia no ha cumplido ninguno de los plazos establecidos, y si la propia Administración no ha tenido interés en iniciar la obra desde que se aprobaron las Declaraciones, hace más de 11 años y además tampoco parece que solicitó información en tiempo y forma adecuados sobre la validez de esas Declaraciones al órgano medioambiental, no puede pretenderse ahora sin más que la resolución adoptada en su día tenga carácter de validez indefinida” …

    Nafarroan bizi garenok makina bat arrazoi dugu AHTa gisako proiektu antisozial, antiekologiko eta antiekonomikoa atzera botatzeko. Eta Madrilgo Auzitegi Nagusiaren sententzia ezagutu eta gero, arrazoi gehiago dugu egungo legeak sikiera errespetatzen ez dituen proiektu inposatzaile honen aurrean planto egiteko.

    Beraz, Tren Publiko, Soziala eta Berdinzalea nahi eta behar dugulako, dei egiten dugu indarrez parte hartzera Sakana Trenaren Alde AHTrik EZ plataformak antolatutako Tren Sozialaren aldeko eta AHTren aurkako manifestazioan, larunbata honetan, martxoaren 30ean, arratsaldeko 18,00etan, Altsasun.

    SUSTRAI Erakuntza fundazioa
    www.sustraierakuntza.org – www.fundacionsustrai.org