
Europako Batasunak on-line prozesu bat martxan jarri du kontsulta bat egiteko Iruñerritik (Muruartetik antza) Landetako Cantegritera 400 KV-ko goi-tentsioko linea elektrikoaren proiektuari buruz. Jasangaitza den proiektu honek Iruñerria eta bere iparraldean dauden baina oraindik zehaztu ez diren bailarak (Ultzama, Esteribar, Erro, Baztan,…) kaltetuko lituzke. Europako Batasunaren web honetan informazio gehiago aurkituko duzu (ingelesez).
Jarraitu irakurtzen

Sustrai Erakuntza
Sustrai Erakuntza Fundazioak Nafarroarentzat
Nafarroarendako Tren publiko eta sozialaren aldeko apustua egiten dugu garraiobide iraunkorra, herritarra eta demokratikoa delako. Egungo Nafarroako Gobernua bultzatzen ari den Abiadura Handiko Trena (AHT/PAT) proiektu antisoziala, antiekologikoa eta baliabide ekonomikoen eta energetikoen xahutzailea da, eta beraz, ez da inondik ere egokia Nafarroarentzat.
Behean sinatzen dugun antolakunde eta taldeek Abiadura Handiko Trenaren (AHT) Nafar Korridorearen lanen jarraipena salatu nahi dugu eta lan horietara eginen dugun martxan parte hartzeko deialdia egiten dizuegu, irailaren 29an, larunbatarekin, eta goizeko 11etan Marcilla ondotik hasiko dena. AHTren LANAK GELDITU ORAIN!!!
Behean sinatzen dugun erakunde zein taldeek Abiadura Handiko Nafarroako Korridorearen lanen berrastea salatzen dugu eta hilak 31, ostiralarekin, 19:30ean Iruñean Espainiako Gobernu Delegaritzaren aurrean burutuko den AHTAREN LANAK GELDITU ORAIN!! lelodun elkarretaratzean parte hartzera dei egiten dugu.
AHT! Gelditu!-k, Nafarroako hainbat plataformekin elkarlanean, uztailaren 26tik 29ra Martzillatik Altsasurainoko
Oharkabean pasatu da albistea: