Lortu itzazu Sustrairen txostenak aldizkari formatuan, paperean

    es 31 Abu 2020 - Sustrai Erakuntza fundazioa

    Sustrai Erakuntza fundazioak Nafarroako ingurumen eta sozioekonomikoei buruzko txosten berriak paperean argitaratzeari ekin dio. Dakizuenez, orain arte bi txosten argitaratu ditugu, bata uraren gatazkei buruzkoa (“Uraren politikak Nafarroan, gatazka aipagarriak eta uraren kudeaketarako proposamenak“) eta bestea meatzaritzari buruzkoa (“Nafarroako Meatzaritza trantsizio energetiko eta globalaren testuinguru historiko berriaren aurrean“), Antonio Aretxabalak eginikoa (txostenak gazteleraz daude).

    Meatzaritza txostenaren portada

    Etorkizunean, gure erkidegoan hondakinak nola kudeatzen diren edo poligono eolikoen garatzeari buruzko beste dokumentu batzuk argitaratzea dugu buruan. Eta, ziurrenik, gehiago egongo dira, unean uneko beharren arabera, lan egiten dugun esparru guztiak bete arte.

    Dakizunez, egiten ditugun txosten eta bestelako lan guztiak modu librean argitaratzen ditugu gure webgunean, edonork deskargatu eta kontsultatu ahal izateko.

    Ura txostenaren portada

    Baina sail honekin formatu fisikoan ere argitaratzen hasi gara txostenak, paperean. Goian aipatutako bien kasua da, koloretako aldizkari-formatu batean eskura baititzakezu. Horretarako, Katakrak liburu-dendara jo dezakezu (Kale Nagusia 54, Iruñea), edo, bestela, aleak postaz bidaltzeko eska diezagukezu, 7 euroren truke.

    Gurekin kontaktuan jarri, hemen adierazitako edozein bide erabiliz, eta jarraibideak emango dizkizugu editatu ditugun bi txostenetako edozein zure etxean jasotzeko, eta etorkizunean datozenetakoak ere. Mila esker!!

    Meatzaritza gatazken txostenaren barruko aldea, 55 orrialde dituena.
    Ura gatazken txostenaren barruko aldea, 76 orrialde dituena.