Kategoriaren artxiboa: Audio eta bideo

Audio edo bideo duten webguneko artikulu guztiak

Mahai-inguruaren aurkezpena: zer egingo dugu Prestazio Handiko Trenarekin (AHT) Nafarroan?

    es 21 Api 2015 - Audio eta bideo, Prentsa oharrak, Prestazio Handiko Trena (AHT)

    AHTri buruzko mahaingurua politikariekin kartelaNAFARROAKO AHT-REN EGITASMOARI BURUZKO EZTABAIDA
    Nafarroako Prestazio Handiko Trena (AHT), behar dugun trena?

    Eguna: 2015ko apirilaren 23a. Ordua: 19:00 h.
    Lekua: Katakrak aretoan (Kale Nagusia, 54, Iruñea).
    Gonbidatuak: EH Bildu, Equo, Geroa Bai, Izquierda-Ezkerra, Podemos – Ahal Dugu, PPN, PSN, UPN.
    Orain arte konfirmatu dutenak: EH Bildu (Xabi Lasa), Equo (David Marzo), Geroa Bai (Manu Ayerdi), I-E (Marisa de Simón), Podemos – Ahal Dugu (Ruben Velasco) eta PSN (Bernardo Ciriza).
    Mahai-inguruari buruzko bideo bat ikusi Xaloa Telebistaren webgunean. Jarraitu irakurtzen

    Los Arcos-eko Zirkuitua eta Nafarroa Arenaren ostean… Izuen AHT Txu-Txua !

      es 16 Mar 2015 - Audio eta bideo, Prentsa oharrak, Prestazio Handiko Trena (AHT)

      Gaurko prentsaurreko une bat...AHT Gelditu! Elkarlanak, Ekologistak Martxan-ek eta Sustrai Erakuntza Fundazioak manifestu bateratu baten zabalkundea egiten ari garela jakinarazi nahi dizuegu, Nafarroan AHT berehala gelditzeko aldarria eginez eta bide batez, heldu den apirilaren 11n giza-kate baten deialdirako gonbidapena egiten dizuegu. Giza-kate hau 12:30ean Iruñeako Sarasate Pasealekutik aterako da. Jarraitu irakurtzen

      Sustrai Erakuntzak benetako parte hartze prozesua eskatu du Nafarroako Hondakinak Kudeatzeko Plan berria (PIGRN) osatzeko

        es 4 Mar 2015 - Audio eta bideo, Hondakinak eta errausketa, Prentsa oharrak

        Contenedor de basura

        Jakina denez, Nafarroako Hondakinak Kudeatzeko Plana (PIGRN 2010-2020) bertan behera utzi du Espainiako Auzitegi Gorenak, behin betirako. Ondorioz, Nafarroako Gobernuak hasi du plan berri bat osatzeko prozesua: “Nafarroako Hondakinak Kudeatzeko Plan Integratua 2015-2025” (PIGRN). Erran daiteke, beraz, bost urte galdu ditugula Nafarroako hondakinen kudeaketaren auzian, eta plan berriarekin, aurrekoaren urteak aldatu nahi dituztela, nagusiki. Hortik aurrera, ezer gutxi. Gure prentsa oharra irakurtzen jarraitu, baina baita ere gure salaketari Nafar Gobernuaren erantzuna ikusi… Jarraitu irakurtzen

        Espainiako Auzitegi Gorenak behin betiko utzi du baliogabean Nafarroako Hiri Hondakinen Plana

          es 3 Ots 2015 - Audio eta bideo, Hondakinak eta errausketa, Prentsa oharrak

          Nafarroako Zabor Plana epaiari buruzko gaurko prentsaurreko une bat

          Espainiako Auzitegi Goreneko Administrazio-Auzietarako 5. sekzioak atzera bota du Nafarroako Gobernuak aurkeztutako helegitea eta, beraz, baliogabe utzi du Nafarroako Hiri Hondakinen 2010-2020 Plan Integratua. Sakanako Mankomunitateak eta Sustrai Erakuntza fundazioak eraman zuten plana auzitara. (Arankoan egin dugun prentsaurrekoari buruzko testua irakurtzen jarraitu, eta baita ere epai osoa jaso, audioa, argazkiak…) Jarraitu irakurtzen

          Nafarroaren burujabetza energetikorantz: eztabaidarako proposamena, txosten osoa

            es 15 Aza 2014 - Audio eta bideo, Energia, Oinarrizko dokumentuak, Prentsa oharrak, Sustraiko txostenak

            Txostenaren azalaNafarroaren burujabetza energetikorantz: eztabaidarako proposamena” izenburua duen txostena aurkezten dugu hemen. Testu luzean Nafarroako gaurko errealitate energetikoa aztertu eta ondoren gaur egungo krisi energetikoa irtenbidea emateko zenbait gako proposatzen ditugu. Txosten osoa PDF formatuan (erderaz) hemen lortu dezakezu, eta liburu elektronikoendako EPUB formatuan ere. Eta artikulu osora joaten baduzu, Katakraken aurkezpenerako ekitaldian eman dugun prentsa oharra irakurri dezakezu, txotenaren laburpen bezala balioko duena, eta bideo, audio, argazki, presentazioak eta abar… Jarraitu irakurtzen

            Nafarroako Gobernuak ez ditu epai judizialak betetzen

              es 27 Ots 2014 - Audio eta bideo, Prentsa oharrak, Prestazio Handiko Trena (AHT), Zentral termikoak

              Sustrai Erakuntzaren beste pretsaurreko batArtikulu honetan Sustrai Erakuntzak Nafarroako Gobernuak ingurugiroari buruzko hainbat legediaren aurkako jarduera pilatu dituela salatu nahi du. Hala nola, AHTaren zuzeneko exekuzioa nahiz eta Ingurugiroaren gaineko Eraginen Deklarazioa baliogabea izan, AHTaren gaiarekin lotuta informazioaren eskuratzea eta parte hartze publikoaren ukatzea eta Castejongo zentral termikoen mantentzea egoera guztiz ilegalean. Baina komunikatu irakurri baino lehen gure kide den Pablo Cadena Ser irratian eginiko elkarrizketa entzun dezakezu ere, bai hemen edo archive.org webgunean (elkarrizketa erdaraz dago, barkatu eragozpenak): Jarraitu irakurtzen

              Nafarroako Abiadura Handiko Trenaren lanak legez kanpoko egoeran geratu dira

                es 1 Abu 2013 - Audio eta bideo, Prentsa oharrak, Prestazio Handiko Trena (AHT)

                Gaurko prentsaurrekoaren argazkiaIkuspuntu arrazional batetik abiaturik, Nafarroako Abiadura Handiko Trenaren (AHT) ibilbidearen lanek etete deia jaso dute. Madrilgo Justizia Epaitegi Gorenak Sustrai Erakuntza Fundazioak ezarritako helegite (PDF artxiboa, 628 Kb) baten gaineko epaia eman du, Ingurumen Eraginen Aitorpenak (IEA) iraungitzat eta indargabetzat aitortuz. [Ondoren prentsa ohar hau irakurtzen jarraitu dezakezu, baina gaurko argazki eta bideo batzuk ikusi dezakezu ere. Bideoak Rmldd-k eta Ateak Irekik eginikoak dira, baina erderaz daude, barkatu eragozpenak]. Jarraitu irakurtzen

                Nafarroako parlamentuko Sustrairen agerraldia Castejongo zentralak eta Ezkabarteko goi tentsioko lineari buruz

                  es 4 Eka 2013 - Audio eta bideo, Tentsio altuko linea, Zentral termikoak

                  Lehenengo parlamentuko agerraldi batHidrocantabrico enpresak Castejonen duen zentral termiko bat legez kanpokoa dela berretsi dute epaileek hirugarren aldiz. Afera hau salatzeko Sustrai Erakuntza eta Ribera + Centrales No plataforma Nafar Parlamentuan azaldu dira. Han egon dira ere Orkoien-Ezbakarteko goi tentsioko linearen aurkako plataforma, proiektu hori buruz hitzegiteko. Parlamentuko bi bideoak ikusi ditzazkezu artikulu osoa ikusten baduzu, baina gure kide den Xabier Euskalerria Irratian eginiko elkarrizketa entzun dezakezu lehen ere, hemen edo archive.org webgunean: Jarraitu irakurtzen

                  Maiatzak 25a larunbata manifestazioa Tafallan AHTko lanak gelditzeko

                    es 16 Mai 2013 - Audio eta bideo, Prestazio Handiko Trena (AHT)

                    KartelaNafar Gobernuak AHTko lanak mantentzeko apostua aurrean Sustrai Erakuntzak maiatzaren 25ean, larunbatarekin, Tafallako Nafarroako enparantzan, arratsaldeko 19:00etan manifestaldira joateko animatzen du. Orain, inoiz baino gehiago, AHT-a geldi dezagun. Bai trenari, AHT-rik ez. Jarraian manifestaldiren komunikatua eta gure kidea den Pablo Lorenteren bideoa aurkezten dugu (erderaz): Jarraitu irakurtzen