Nafarroako Abiadura Handiko Trenaren lanak legez kanpoko egoeran geratu dira

    es 1 Abu 2013 - Audio eta bideo, Prentsa oharrak, Prestazio Handiko Trena (AHT)

    Gaurko prentsaurrekoaren argazkiaIkuspuntu arrazional batetik abiaturik, Nafarroako Abiadura Handiko Trenaren (AHT) ibilbidearen lanek etete deia jaso dute. Madrilgo Justizia Epaitegi Gorenak Sustrai Erakuntza Fundazioak ezarritako helegite (PDF artxiboa, 628 Kb) baten gaineko epaia eman du, Ingurumen Eraginen Aitorpenak (IEA) iraungitzat eta indargabetzat aitortuz. [Ondoren prentsa ohar hau irakurtzen jarraitu dezakezu, baina gaurko argazki eta bideo batzuk ikusi dezakezu ere. Bideoak Rmldd-k eta Ateak Irekik eginikoak dira, baina erderaz daude, barkatu eragozpenak].


    Beste bideo bat, lehenengo elkarrizketa osoarekin, Ateak Irekiren eskutik.

    Jakina denez, Nafarroako AHTa Castejón eta Iruñerria arteko tramu batera mugatua dago jada, gainontzeko bi tramuen ordez 3. erraila betiko trenbidean ezarriko delarik. Bere osotasunean arrazoi askorengatik zalantzan jarria izan den AHTaren proiektua, egoera surrealistan geratu da, 70km eskaseko tarte batera mugatua, hori bai, izugarrizko diru xahuketaren truke. Hori gutxi ez eta hasitako AHTaren ibilbideko lanak eta gainontzeko prozedura administratibo guztiak ez dute Ingurumen Eraginen Aitorpenik (IEA), erabateko irregulartasun egoeran daude beraz.

    2010. urtean, Sustrai Erakuntza Fundazioak IEAen iraungitze aitorpena eta, ondorioz, hauen baliogabetasuna eskatu zien formalki bai Sustapen Ministerioari, bai eta Ingurumen Ministerioari ere. Eskaera hauek Ingurumen Ministerioak gaitzetsiak izan zirenez, zegozkien gorako helegiteak aurkeztu ziren ministerio berean.

    2011. urte hasieran, Arankoa bulego juridikoko partaide diren Idoia Zulet eta Eduardo Santos abokatuen eskutik, Sustrai Erakuntza Fundazioak helegite bat jarri zuen Madrilgo Auzitegi Nazionaleko Administrazioarekiko Auzien Salan, proiektuaren artxibatzea eskatzeko, 2004ean aprobatuak izan ziren IEAen balio ezagatik (2004ko maiatzaren 14ko BOEa, 117. zenb.).

    Madrileko Audiencia Nacional aurrean, elegitea aurkezteko prest (2011ko urtean)
    Madrileko Audiencia Nacional aurrean zeuden gure kide eta laguntzaileak diren Jesús María Tomás, Pedro Leralta eta Joseba Andoni Amenedo, elegitea aurkezteko prest. 2011ko urtea.

    Publikoki salatutako egoera horri Nafarroako Gobernuko Herrilan, Garraio eta Komunikazioen Departamentuak ez entzunarena egin eta 2011ko maiatzaren 3an Nafarroako AHTaren IEAk indarrean zeudela justifikatu nahian ohar bat publiko egin zuen.

    Ondoren, 2011ko irailean, Sustrai Erakuntza Fundazioko kide batzuk Nafar Parlamentuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Batzordearen aurrean agertu ziren. Aurkezpen hartan IEAk iraungiak eta indargabetuak zirela jakinarazi zitzaien berriz ere.

    2012. urte hasieran, Sustrai Erakuntza Fundazioko kide batzuk orduko Sustapen Kontseilariarekin elkartu ziren, orain arte aipaturiko guztia berriz ere aipatu zitzaiolarik.

    Bukatzeko, Sustrai Erakuntza Fundazioak, AHTaren lanak hasi baino lehen (1 eta 2), hauek 2011ko udan hasiko balira, egoera juridiko irregularrean abiatuko liratekeela adierazi zuen publikoki, Nafarroako historian egin den proiektu handienaren gauzatzea irregular bihurtuz.

    Beraz, lanak hastekotan, hauen egoera legez ahula eta zalantzazkoa litzatekeela. Arduragabe, lanak denbora baino lehen hasteagatik, banka pribatuari interesengatik ordaindu beharreko milioiak ahaztu gabe.

    Guzti honen harira, hau da Sustrai Erakuntza Fundazioak nafar jendarteari adierazi nahi diona; bere garaian Ministerioa eta Nafar Gobernua zuzenean informatuak izan ziren guztiaz, egoera irregular eta legez kanpoko horri beharrezko irtenbidea eman ziezaioten, epaitegietara jo behar izan gabe bideratu zedin. Bistan denez ez zuten egoera irregularrik zuzendu. Gure jakinarazpenak foru kutxari alferrikako gastu ekonomikoak galarazteko egin genituen, nafar guztion diruaren xahutzea galarazteko.

    2013. urte honen hasieran, Auzitegi Nazionaleko Administrazioarekiko Auzien Salako lehen sekzioa konpetentziaz kanpo aitortu zen eta jarduera Madrilgo Justizia Epaitegi Gorenera igorri zuen. Epaimahai horrek alde biei bidali dien ebazpenak ondokoa dio literalki: “Por lo tanto las consecuencias de la caducidad de la DIA son la nueva realización desde el principio del procedimiento de Evaluación de Impacto Ambiental, dado que no se puede ejecutar una obra de esta envergadura sin Declaración de Impacto Ambiental válidamente emitida”, hau da, ebazpen honek ondorioztatzen duenez Nafarroako Abiadura Handiko Korridorearen proiektuak denboran salto egiten du eta 2004ean kokatzen da, IEAk onartu aurrekoan, ordutik ona onartu eta eginiko guztia irregular bihurtuz.

    Aurretik azaldutako guztiaren larritasuna ikusirik, eta Nafar Gobernuak errespetatu eta bete beharko duen epaia esku artean izanik, begibistako ondorioak bi dira:

    1. Nafar Gobernua beharrezkoa den legezko babesik gabe geratu da eta aurrera daramazkien lan eta prozedura administratiboak egoera irregularrean geratu direnez, Nafarroako Abiadura Handiko Trenaren lanen eta proiektuaren berealako gelditzea beharrezkoa da.
    2. Nafar Gobernua Castejón eta Iruñerria arteko Abiadura Handiko Korridorearen proiektuaren inguruan egindako kudeaketa negargarriaren ardura politikoa duen Luis Zarraluqui, Sustapen Kontseilariaren dimisioa beharrezkotzat jotzen dugu, gutxienez.

    Honekin, Sustrai Erakuntza Fundazioak, berez jada zalantza handiko onura ekonomikoak omen dituen eta ingurumenean, lurraldean eta energia alorrean kalte handiak sortuko dituen proiektu honen tramitatzean ematen ari diren lege hauste garrantzitsuetako baten berri eman nahi dio.

    Sustrai Erakuntza Fundazioak bere lanarekin jarraituko du, hau da, jendarte eredu orekatu eta sostengarri baten aldeko eta ingurumenaren aldeko jendarte sare zabal baten eraikuntzan. Sare horrekin bat egiten interesatua dagoen orok, web horri honen bitartez egin dezake: http://www.sustraierakuntza.org/.

    Bukatzeko, beste jendarte eredu bat lortu nahian saiakera pertsonalean diharduten nafar guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu, eta mendeetan zehar aberastutako eta gure arbasoengandik jasotako lurralde eta ingurumenaren bidezko jabe izaten jarrai dezagun lanean jarraitzera animatu nahi ditugu.

    [Oharra: artikulu honen gaztelerako bertsioak informazio gehiago dauka] .

    SUSTRAI Erakuntza Fundazioa
    http://www.fundacionsustrai.org/ eta http://www.sustraierakuntza.org/
    sustrai@fundacionsustrai.org


    Gaurko prentsaurrekoaren argazkia

    Gaurko prentsaurrekoaren argazkia