Kategoriaren artxiboa: Audio eta bideo

Audio edo bideo duten webguneko artikulu guztiak

Sustrai Erakuntzarekin elkarrizketa nafarroako AHTa eta hirugarren errailari buruz

    es 15 Mai 2013 - Audio eta bideo, Prestazio Handiko Trena (AHT)

    Metropoliforalaren logoa, Euskalerria irratiaren saioaSustrai Erakuntza fundazioko kide den Alfonso Garziandia Euskalerria Irratian egon zen Nafar Gobernuko AHTari buruzko azken mugimenduei buruz hitzegiteko. Sustapen kontseilari Luis Zarraluqui Nafarroako Parlamentura egon zen joan den astean, Sustrai Erakuntzak, Aralar, AHT Gelditu! Elkarlanak eta Nafarroako Trenaren aldeko eta AHT-ren aurkako Hautetsien Sareak aurreratutakoa onartzeko: Nafarroako AHT abiadura handiko trenaren egungo proiektua ez dela eginen. AHTari Castejon eta Iruñea arteko zatian baino ez diote eutsiko. (Audioak archive.org webgunean daude):

    Jarraitu irakurtzen

    Nafarroako parlamentuko kontseilariaren agerraldia NHKPIak indargabetzen duen epaiari buruz

      es 25 Ots 2013 - Audio eta bideo, Hondakinak eta errausketa

      Imagen de una sesión anterior, tomada del video del ParlamentoJose Javier Esparza Abaurrea Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazio kontseilariak parlamentuko batzordean azaldu zuenez, Nafarroako Hondakinen Kudeaketa Plan Integralak (NHKPI) eta Olaztiko porlandegiaren balioztapen proiektuak “zerikusik ez duten bi gauza dira”. Artikulu honetan agerraldian esan zuenaren transkripzioa egiten da, baina bideoan ere ikusi dezakezue eztabaida osoa… Jarraitu irakurtzen

      Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak Nafarroako Hondakin Plana baliogabetu du

        es 4 Ots 2013 - Audio eta bideo, Hondakinak eta errausketa, Prentsa oharrak

        Imagen de una incineradoraAste honetan bertan argitaratu den 2013ko urtarrilaren 10ean emaniko ebazpenean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak (NJAN) Nafarroako Hondakinen Kudeaketarako Plan Integratua 2010-2020 (NHKPI) balio gabe utzi du. Nafar Gobernuak NHKPIa 2010eko abenduaren 27an onartu zuenean, SUSTRAI ERAKUNTZA FUNDAZIOAK eta SAKANAKO MANKOMUNITATEAK administrazioarekiko auzien epaitegian demandatu zuen. Prentsa oharra osoko textua irakurtzen jarraitu dezakezu, baina gure kide den Alfontso Euskalerria Irratian eginiko elkarrizketa zati bat entzun dezakezu ere hemen, edo archive.org webgunean: Jarraitu irakurtzen

        Sustrai Erakuntzak Olaztiko Cementos Portlanden hondakinaren errausketa proiektuari alegazioak aurkeztu dizkio

          es 21 Ira 2012 - Audio eta bideo, Hondakinak eta errausketa, Prentsa oharrak

          Cementos PortlandOlatzagutiako porlandegian hondakinak erre ahal izateko Nafarroako Gobernuak Udalez Gaindiko Plan Sektoriala izendatu du. Erabaki horren kontrako alegazioak aurkeztu eta bere tramitazioa bertan behera gelditzeko eskatu du Sustrai Erakuntza fundazioak. Alegazioaren osoko textua ere irakurri dezakezu (erderaz), baina hemen duzu laburpen bat… Edo gure kide den Pablo Lorente Hala Bedi Irratian eginiko erderazko elkarrizketa bat entzun dezakezu ere hemen, edo archive.org webgunean: Jarraitu irakurtzen