Kategoriaren artxiboa: Zentral termikoak

Kastejongo zentral termikoak

Nafarroako parlamentuko Sustrairen agerraldia Castejongo zentralak eta Ezkabarteko goi tentsioko lineari buruz

    es 4 Eka 2013 - Audio eta bideo, Tentsio altuko linea, Zentral termikoak

    Lehenengo parlamentuko agerraldi batHidrocantabrico enpresak Castejonen duen zentral termiko bat legez kanpokoa dela berretsi dute epaileek hirugarren aldiz. Afera hau salatzeko Sustrai Erakuntza eta Ribera + Centrales No plataforma Nafar Parlamentuan azaldu dira. Han egon dira ere Orkoien-Ezbakarteko goi tentsioko linearen aurkako plataforma, proiektu hori buruz hitzegiteko. Parlamentuko bi bideoak ikusi ditzazkezu artikulu osoa ikusten baduzu, baina gure kide den Xabier Euskalerria Irratian eginiko elkarrizketa entzun dezakezu lehen ere, hemen edo archive.org webgunean: Jarraitu irakurtzen

    “Subiranotasun energetikoaren aldeko proposamena Nafarroan” hitzaldiaren dokumentua

      es 21 Aza 2012 - Biomasa errausketa, Energia, Sustraiko txostenak, Tentsio altuko linea, Zentral termikoak

      Zentral termiko baten irudiaSustrai Erakuntza Fundazioak, gaur egungo energiaren eredu xahutzaileari buruzko eta eredu berri baterantz pausoa eman beharrari buruzko txostena prestatzen ari da. Pasa den azaroaren 13an, Pablo Lorente gure kideak txosten horren laburpena aurkeztu zuen ZabaldinSubiranotasun energetikoaren aldeko proposamena Nafarroan” izenburupeko hitzaldian. Eztabaidagaiak interes handia sortu zuen elkartu zen publikoaren artean, lekua beteta zegoelarik eta hainbat hausnarketa eta galderekin parte hartu zuten bertaratutakoek. Ondorengo estekan, hitzaldirako erabilitako dokumentua aurkezten dugu prestatzen ari garen subiranotasun energetikoaren inguruko txostenaren sarrera gisa (PDF artxiboa, 154 Kb; edo epub artxiboa, 147Kb; erderaz biak). Horrela, txostena eta Pablorekin egindako solasaldi txiki batetik Gara egunkariak egin duen laburpena daukazu irakurtzeko ondoren, eta beste orri honetan hitzaldiaren bideo osoa ikusteko. Jarraitu irakurtzen