
Sustrai Erakuntza Fundazioak eta Nafarroako Ecologistas en Acción taldeak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu dute, Tuterako lohi-planta zentralizatua ahalbidetzen duen ingurumen-baimen integratuen kontra.
Jarraitu irakurtzen
Sustrai Erakuntza Fundazioak eta Nafarroako Ecologistas en Acción taldeak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu dute, Tuterako lohi-planta zentralizatua ahalbidetzen duen ingurumen-baimen integratuen kontra.
Jarraitu irakurtzen
Biometanizazio planten boom bat ematen ari da egun Nafarroan. Ia urtebetean, planta pribatuen 15 proiektu aurkeztu dira jendaurrean. Gainera, sustapen publikoko beste bi planta izapidetzen eta eraikitzen ari dira. Hauek gaur egun martxan dauden 6 plantei gehituko litzaizkieke, publikoak zein pribatuak; beraz, mota honetako planten kopurua 23era irits liteke, izapidetzen hasi diren guztiak aurrera aterako balira.
Jarraitu irakurtzen

• Los Arcoseko biogas plantaren aurkako Auzo Plataformak hitzaldi informatibo bat antolatu du Sustrai Fundazioarekin, eta 200 pertsona bertaratu dira.
• Nafarroan negozio-burbuila bat sortzen ari da biometanizazioko makroplantekin, inolako plangintza publikorik gabe, funts publikoak eta europarrak aprobetxatuz, planta txikien eredu deszentralizatu eta buruaskia alboratuz.
Jarraitu irakurtzen
2025eko ekainaren 13an argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean B. Power Gen II SLUk sustatutako Vianako biometanizazio- eta ongarri-plantaren proiektuaren iragarkia.
Jarraitu irakurtzen
Duela gutxi jakin dugu Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuak handitu egin behar izan dituela nekazaritza iturrietatik datozen nitratoengatiko zona kalteberen eremuak. Zonalde hauek lur gaineko zein lurpeko uretan nitratoen kontzentrazioak legediak ezarritakoa gainditzen dituzten Nafarroako zonaldeak dira (25 eta 37,5 mg/l, hurrenez hurren).
Jarraitu irakurtzen

Datorren asteazkenean, urriak 23, Greenpeaceko 8 ekintzaile epaituko dituzte Iruñean. Valle de Odieta enpresak isun eta espetxe zigorrak eskatu ditu haien aurka.
Jarraitu irakurtzen
Atzo deklaratu zuten Tafallako Epaitegian HTNko zuzendariek aurretiazko eginbideetan, 2021eko otsailean eta martxoan Valle de Odieta makrogranjaren eta HTN biometanizazio plantaren inguruan izandako kutsadura gertakari larriengatik. Gertakari honen ondorioz, Aragoiko eta Argako Behe Tarteetako Kontserbazio Bereziko Eremua larri kutsatu zen.
Jarraitu irakurtzen
– Makrogranjen aurkako Nafarroako plataformak REAS erakundeak antolatutako jardunaldien amaiera-ekitaldia egingo du. Ekitaldi horretan, makrogranjen aurkako borrokaren balantzea egingo da.
– Urtebete igaro da Valle de Odieta enpresak Makrogranjen aurkako Nafarroako Plataformatik 14 talde deitu zituenetik auzitegietan adiskidetze ekitaldi bat egiteko.
– Nafarroan etengabe eta kontrolik gabe hazten dira abeltzaintza industrialak bultzatutako abeltegiak, eta, bereziki, zerri-azienda.
– Abeltzaintza eta nekazaritza industrialaren ondorioz Erdialdeko eta Erriberako akuifero eta lurzoru gehienak kutsatuta daude.