Caparrosoko makroustiategiak adiskidetze ekitaldira deitutako 14 eragileek Nafarroako Parlamentuan aurkeztutako informazioa ontzat hartu eta berretsi egin dute

    es 30 Mar 2022 - Audio eta bideo, Hondakinak eta errausketa, Makroustiategiak, Prentsa oharrak, Ura eta urtegiak

    Iruñea, 2022ko martxoaren 20a.- Gaur goizean, adiskidetze ekitaldi bat egin da, zeinetan 14 taldek parte hartu behar izan dute, Valle de Odieta eta HTN enpresak, Caparrosoko makrogranjaren jabeak deituta, 2021eko irailean Nafarroako Parlamentuan aurkeztu zuten txosten batean bildutako informazioa iraingarri eta kalumnagarritzat jo dutelako. Informazioa, neurri handi batean, dokumentu ofizialek edo datu ofizialen bidez egindako txostenek osatzen zuten; horregatik, zitatutako eragileetako inork ez du atzera pausorik eman, eta beraz, adiskidetze ekitaldian ez da adostasunik egon, eragileek uste baitute ez dela egokia egiazko informazioetan, oinarrizko datu ofizialetatik aterata, egindako deklarazioetan atzera egitea.

    Prozesu honi aurre egin behar dioten eragileek Iruñeko Justizia Jauregiko atarian, adiskidetze ekitaldia izan den tokian, elkartu den jende multzo handi baten babesa izan dute. Jemde multzo honek “Stop Abeltzaintza Industriala” eta “Ez gaituzte isilduko” mezuak zituzten pankartak eta kartelak eraman dituzte. Lehenbiziko mezuaren bidez, eragile horiek Nafarroan nagusi den abeltzaintza industrialaren eredua gaitzesten dute. Bigarren mezuak, berriz, Valle de Odietak abiatutako eta gizartearen presioa isilarazteko helburua duen estrategiaren aurrean gizarteak ematen duen erantzuna erakusten du.

    Akordiorik lortu ez denez, makroustiategiaren jabe den enpresak urtebete du irainei eta kalumniei lotutako salaketa gauzatu ahal izateko. Horrelako prozesuei mordaza edo SLAPP deritze (ingelesezko “strategic lawsuit against public participation”, euskaraz parte-hartze publikoaren kontrako auzi estrategikoa), eta helburua protesta publikoa ezabatzea da. Salaketa horien ondorioak askotarikoak izan daitezke: baliteke kolektiboek borroka uztea, prozesu horien ondorioen beldurragatik bakarrik, edo prozesuak berak hainbeste denbora, diru eta kezka ekartzea auzipetuei, lan kargak salaketa publikoa alde batera uztera behartzea.

    Hala ere, gaur adiskidetze ekitaldira joan behar izan dugun eragileek argi eta garbi esan nahi dugu ez dugula presio horrengatik amore emango, jakin baitakigu ez garela 14 kolektibotako 15 pertsona bakarrik. Dagoeneko 1.600 lagun eta beste 168 talderen laguntza jaso dugu. Beraz, Valle de Odietakk egiten digun presioa egiten digula, bermatuta dago Nafarroako abeltzaintza industrialaren inpaktuen aurkako borroka” esan du Pablo Llorentek, abeltzaintza industralaren aurkako Nafarroako plataformako bozeramaleak eta Sustrai Erakuntzako kideak.

    Nafarroako abeltzaintza industrialaren aurkako plataforma, besteak beste, gaur adiskidetze ekitaldira joan diren kolektiboak biltzen dituena, duela urtebete sortu zen Nafarroako gizarteko hainbat sektorek zuten kezkari erantzuteko, baita Soriako Noviercaseko makroustiategiari dagokionez ere – 23.520 behi -. Izan ere, abeltzaintzako ustiapen eredu industrialak ondorio oso zehatzak dakarzkio bere inguruneari. Animalien tratu txarrei buruzko eztabaidatik haratago, ingurumen eta gizarte ondorio kaltegarriak daude. Sortzen den hondakin-kantitate handiaren kudeaketaz ari gara, lurrak eta akuiferoak nitratoen eta beste elementu batzuen bidez nahitaez kutsatzeaz, eta klimaren krisian ere inpaktua duena. Eredu industrial honek nekazaritzak erregai fosilekiko, ongarriekiko eta antibiotikoekiko duen mendekotasuna sakontzen du, eta deforestazio dinamikak mantentzen ditu soja laborantzarako eta abereak elikatzen dituzten beste monolaborantza batzuetarako, bai gure inguruan, bai munduko beste leku batzuetan. Eredu horrek, enplegua sortu ordez, landa eremuan makroustiapenetan lan egiten duten pertsonen bizitza prekarizatzen du, baliabideak monopolizatzen ditu, ustiategi txikiak desagerrarazten ditu amaierarik gabeko odoljario batean, eta epe ertainera ez du aberastasunik sortzen, galerak baizik.

    Nafarroako abeltzaintza industrialaren aurkako plataformak elikadura burujabetzan oinarritutako ereduetan sinesten du, lurrari eta lurraldeari lotutako ustiategi profesional txiki eta ertainetan oinarritutako abeltzaintza ereduan, eta jarduera horretan diharduten pertsonekin, biodibertsitatea sustatzen duten zikloak, baliabideak eta ondasun naturalak errespetatzen eta zaintzen dituztenekin, herritarrak kalitateko elikagaiez hornitzen dituztenekin prezio justuarekin, eta gure herrietarako garapen iraunkorreko etorkizuna bermatzen dutenekin. “Larrialdi klimatikoaren atarian gaude, nazioarteko krisi ekonomiko bete-betean, erregai fosilen eskasia gero eta handiagoa dela eta. Ez da sekretua lehorte urteak datozela. Horregatik, gure ingurunea gutxi batzuen onura ekonomikorako hipotekatzea arduragabekeria tamalgarria dela uste dugu, eta, beraz, informazioa sozializatzen, sareak eraikitzen eta itxaropen eta inertzia jasangarriak dakartzaten ereduak sustatzen jarraituko dugu” adierazi du Lorea Floresek, abeltzaintza industralaren aurkako Nafarroako plataformako bozeramaleak eta Grenpeaceko kideak.

    Zitazioan agertzen diren ordena berean, hauek dira detuta dauden eragileak: Alnus, Marcilla Viva, Asamblea Soberanía Alimentaria, REAS Nafarroa, Asociación Hacendera, Compañía de las Tres Erres, Asociación Lurra, Ekologistak Martxan – Ecologistas en Acción, Urbizi Nueva Cultura del Agua, Etxalde Nekazaritza iraunkorra, Greenpeace, Landare, Mugarik Gabe Nafarroa Asociación para la Ayuda y Cooperación con los Pueblos del Sur, eta Sustrai Erakuntza fundazioa.