Valle de Odieta SCL enpresak Caparroson esnearen ekoizpen intentsiboko makrogranja ezarri zuenetik, irregulartasunak izan dira haren kudeaketan. Esnetarako behiak hazteko eta jezteko industria-instalazio handia da. 2009an jaio zen, esnea ekoizteko 3.450 behi heldu eta ordezkapenerako 2.920 txahal hartzeko baimenarekin. Hala ere, bere ibilbidearen ia hasieratik iragarri zuen ustiategiaren tamaina handitzeko asmoa zuela, bi aldiz handiagoa izateko, edo are eta handiagoa.
Jarraitu irakurtzenKategoriaren artxiboa: Ura eta urtegiak
Caparrosoko makro-ustiategiak adiskidetze ekitaldira deitu duen taldeei babesa emateko eskaera

Valle de Odieta-HTN enpresak (Caparrosoko makroustiategiaren eta Soriako Noviercasen proiektatu duten beste baten jabea) 14 elkartetako 15 pertsona adiskidetze ekitaldi batera deitu ditu martxoaren 30ean. Enpresak irainak eta kalumniak leporatzen dizkigu makroustiategiaren egoerari buruzko informazioa zabaltzeagatik. [Zure babesa adierazteko inprimakira zuzenean joan…]
Jarraitu irakurtzenValle de Odieta enpresak, Caparrosoko makro-ustiategiaren jabea, eragile batzuei adiskidetzeko ekitaldi batera deitu ditu, ustezko irainak eta kalumniak direla eta

- Enpresak uste du bere izen ona kaltetu lezakeen informazioa zabaldu dutela, eragileek Nafarroako Parlamentuan aurkeztu zuten txosten baten bidez, zeinak ia bere osotasunean dokumentu ofizial eta publikoak biltzen dituen.
- Enpresak 19 zehapen-espediente ditu gaur egun irekita.
- Ekitaldia martxoaren 30ean izango da, Iruñeko epaitegian.
Gure segurtasuna arriskuan, Javier Remirezen negazionismoagatik Esako urtegiaren eta arrisku sismikoaren

Javier Remirez presidenteordea Nafarroako Gobernuko Babes Zibileko arduradun nagusia da. Bere egitekoen artean, herritarrei eta gizarte eragileei informazioa emateaz gain, Nafarroako herritarren segurtasun fisikoa zaintzea dago. Baina kargua hasi zuenetik, gure erkidegoan pertsona askoren segurtasuna mehatxatzen duten arrisku eta gatazka garrantzitsuei buruzko datuak manipulatu eta gezurra esan besterik ez du egin. Esako urtegiaz eta 2020ko krisi sismikoaz ari gara.
Jarraitu irakurtzenTxostena: Uraren politikak Nafarroan, gatazka aipagarriak eta uraren kudeaketarako proposamenak

Sustrai Erakuntza Fundazioak eta Urbizi Ibaien Defentsarako Nafarroako Sareak, beren lurraldean uren babesa babesten duten hainbat erakunderekin lankidetzan, Nafarroako uraren inguruko proposamen batzuk zuzentzen dizkiote Nafarroako Gobernuari. Bi erakundeok egindako “Uraren politikak Nafarroan, gatazka aipagarriak eta uraren kudeaketarako proposamenak” txostenean egiten dugu, hemen jartzen duguna jaisteko: epub formatuan (liburu elektronikoendako), pdf formatuan (txostena gazteleraz dago soilik, barkatu). Txostena paperean ere erosi daiteke Katakrak liburu-dendan, edo guri eskatzen. Ondoren txostenaren laburpen bat…
Jarraitu irakurtzenEgaibarran ura erauzteko proiektua bertan behera uzten duen epaiaren Ega Bizirik eta Sustrai Erakuntzako balorazioa
Arankoa bulego juridikoan gaur egindako prentsaurrekoan zabaldu dugun informazioa da hau. Ega Bizirik Elkarteak, Sustrai Erakuntza Fundazioa eta Arankoa bere abokatuen laguntzarekin, “Jurramendiko Mankomunitatearen Biana eta Erribera ura hornitzeko proiektua” Udalaz Gaindiko Plan Sektoriala bertan behera utzi duen epaiari buruzko balorazioak. Jarraitu irakurtzen
Egaibarren (Lizarraldea) ur erauzketa handitzeko plan sektoriala baliogabetu du Auzitegi Gorenak
Sustrai Erakuntza fundazioak jakinarazi duenez, Espainiako Auzitegi Gorenak baliorik gabe utzi du Jurramendiko Mankomunitatearen ur horniketa handitzeko helburua duen Udalaz Gaindiko Plan Sektoriala (UGPS). Bat-bateko balorazioan esan dutenez –geroko iragarri dute epaiaren analisi sakonagoa–, Auzitegi Gorenaren erabakiak agerian uzten du Lokizko akuiferotik egiten diren ur erauzketetan irregulartasun ugari dagoela. Jarraitu irakurtzen
Aiegiko plater tiroketa zelaia salatu dute lurpeko urak kutsatzeagatik
Tiro Eremurik Ez Plataformak, Sustrai Erakuntza Fundazioarekin eta URA Uraren Kultura Berria elkartearekin batera, salaketa jarri du Ebroko Ur Konfederazioan Aiegiko plater tiroketa zelaiaren aurka. Jarraitu irakurtzen
Mendazan (Egaibar) Lokizko akuiferoan bi ur putzu berri egiteko obrak salatzen duen Arartekoari kexa
Salvemos el Ega – Ega Bizirik Elkartea eta Sustrai Erakuntza Fundazioaren kideek kexa bat aurkeztu diogu Nafarroako Arartekoari, Lokiz akuiferoan Jurramendiko Mankomunitateak egiten duen gehiegizko ur ateratzeak direla eta. Ekitaldian bailarako udaleko ordezkariak ere egon dira (Antzin, Murieta, Legaria eta Lana Ibarra), eta ureztatzaileen komunitateen kideek. Artikulu honetan zabaldu dugun prentsa oharraren laburpen bat duzu, eta hemendik aurkeztu dugun kexa osoa (PDF, 1,3 Mb) jaitsi dezakezu ere.
Nafarroako Ubidearen 2. Faseari buruzko Ura Kultura Berriaren txostena
“Erriberan hornidura eta ureztatze aukerak. Nafarroako Ubidearen II. Faseari buruzko eztabaida” txostena (pdf artxiboa, 1,6 Mb) aurkezten dugu. Ura Kultura Berria Fundazioak eta URA Nafarroak sortu duten txostenean Nafarroako Ubidearen II. Fasearen bideragarritasuna zalantzan jartzen dute eta halaber, aukera ezberdin proposatzen dituzte hornidura eta ureztatzeko beharrak asetzeko. Orain txostenaren laburpenean uzten zaituztegu (gaztelaniaz)… Jarraitu irakurtzen