Erdiz Bizirik plataformak eta Sustrai Erakuntza Fundazioak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztuko dugu Nafarroako Gobernuak Magnesitas Navarra S.A.k eskatuta Esteribar ibarreko Rafael Sur meategiaren ustiapena handitzeko emandako baimenaren aurka. Bi erakundeok salatu nahi dugu Nafarroako Gobernua multinazionalaren eta haren interesen alde jarri dela beste behin; eta, beste behin, arbuiatu egin ditu lurraldearen defentsan egindako herri-alegazioak.
Jarraitu irakurtzenKategoriaren artxiboa: Prentsa oharrak
Sustrai Fundazioak Etxauri Bizirik-en Cabezón plataformaren aurkezpenean parte hartzeko deia egin du

Trantsizio energetikoari heltzeko hainbat modu daude, lehian dauden interes ekonomikoak, politikoak eta teknologikoak bezainbeste. Nafarroan trantsizio energetiko korporatiboko eredu bat ezarri da.
Jarraitu irakurtzenMina Mugaren tramitazioa eta esleipen prozesua ikertzeko eskaera Nafarroako Parlamentuari

2025eko abuztuaren 4an, La Bal D ‘Onsella eta Erreniegako Meategien aurkako Plataformak, Ecologistas en Acción elkarteak eta Sustrai Erakuntza Fundazioak eskaera bat erregistratu genuen Nafarroako Parlamentuan, Nafarroako obra publikoen esleipenak ikertzeko sortutako Ikerketa Batzordeak Mina Muga bere lanetan sar zezan.
Jarraitu irakurtzenOteiza eta Villatuerta plaka fotovoltaikoen polígono berri bati Sustraiko alegazioak

Sustrai Fundazioak alegazioak aurkeztu ditu Oteiza eta Villatuertako eguzki-planta fotovoltaikoaren proiektuari buruz. Beste behin ere egiaztatu dugu azpiegitura berriztagarrien proiektuak ugaritu egin direla Lizarraldeko hainbat eremutan eta eremu mugakideetan, hala nola Valdizarben.
Jarraitu irakurtzenAtez ibarrean agian energia bide berriak probatzen egon litezke, Etxauri ibarrean ez

Gara egunkarian berriki argitaratutako erreportajea eta Atez bailaran gauzatutako proiektu fotovoltaikoari buruz eskuragarri dagoen informazioa irakurrita, eta hori Etxaurin aurkeztu duten proiektua konparatuz, hainbat ondorio atera ditugu, eta interesgarria iruditzen zaigu horiek partekatzea.
Jarraitu irakurtzenMakroplantetan oinarritutako biometanizazio ereduak nekazaritza eta ingurumena mehatxatzen ditu Nafarroan

Biometanizazio planten boom bat ematen ari da egun Nafarroan. Ia urtebetean, planta pribatuen 15 proiektu aurkeztu dira jendaurrean. Gainera, sustapen publikoko beste bi planta izapidetzen eta eraikitzen ari dira. Hauek gaur egun martxan dauden 6 plantei gehituko litzaizkieke, publikoak zein pribatuak; beraz, mota honetako planten kopurua 23era irits liteke, izapidetzen hasi diren guztiak aurrera aterako balira.
Jarraitu irakurtzenIturriak eta herritarren ongizatea agortuz Abiadura Handian

Azken asteetan zeresana eman dute berriro ere AHTaren inguruko berriek. Orain gutxirarte abiadura handiko trena eraikitzeko bi alternatiba zeuden arren, bat-batean hirugarren batek, Etzegarate ingurukoak, indarra hartu duela dirudi. Oscar Puente Ministroa behin baino gehiagotan Gasteizko alternatibaren alde agertu da, baina orain Gipuzkoako Aldundian baikor dira alternatiba berriari esker AHTa Ezkiora iritsi daitekeela amesten dutelako. Estatuko, Nafarroako eta EAEko administrazioak elkarri mokoka ibili dira, bakoitzak azpiegitura erraldoi hau bere mesedeetara ahalik eta gehien hurbiltzeko helburuarekin.
Jarraitu irakurtzenBiometanizaziorako moratoria onartzeak ez du zuzenketarik behar

Sustrai Erakuntza Fundaziotik dei egiten diegu talde parlamentarioei bihar, osteguna, Nafarroako biometanizazio makroplanten moratoriari buruzko lege proposamena onar dezaten.
Jarraitu irakurtzenCaparrosoko makro-granjako bi zuzendari zigortuta ingurumen-delituagatik

- Valle de Odieta S.C.L. enpresako bi zuzendari, Caparrosoko (Nafarroa) esnetarako behien makro-granjaren jabea, ingurumen delituagatik zigortu ditu Iruñeko Zigor arloko 2. epaitegiak.
- Gertakariak 2021ekoak dira, enpresak digestato isuri bortitz bat eragin zuenean, babestutako gune naturaletan ere eragina izan zuena.
- Epai horrek Nafarroako Gobernuaren goitik beherako birplanteamendua ekarri beharko luke abeltzaintza eredu industrialaren aurrean.
Nafarroan biometanizazio planta handien instalazioari moratoria eskatzeko mobilizazioa

Duela 4 urte hasi zen Sustrai Fundazioa biometanizazioaren gaia lantzen. Aziendak sortutako materia organikoa aprobetxatzeko teknika interesgarria da, gero elektrizitaterako, berorako… erregai gisa erabil daitekeen biogasa sortzeko. Azken hondakina, digestatoa, lurzoruetan zabaldu daiteke, ongarritze moduan hobetzeko.
Jarraitu irakurtzen