Kategoriaren artxiboa: Prestazio Handiko Trena (AHT)

Abiadura Handiko Nafar Korridorea

Nafarrarendako Tren Publiko eta Sozial (TPS) proposamenaren aurkezpen egutegia

    es 18 Ira 2017 - Audio eta bideo, Prentsa oharrak, Prestazio Handiko Trena (AHT)

    Aurkezpen guztien egutegi kartela...Hona hemen Nafarroako herrialde ezberdinetan (Sakana, Iruñerria, Erdi Aldea, eta Erribera) eginen dugun TPS proposamenaren aurkezpen guztien egutegia (hitzordu berriak ailegatzerakoan berrituko dugu). Martin Zelaiaren elkarrizketa bat entzun dezakezu ere (bideo)…Jakinen duzuen bezala, gaur egungo trenbide baliabideak ahal bezain beste baliatu eta hobetzea da gure proposamenaren ardatza, Nafarroako egiazko beharrera egokituz… Jarraitu irakurtzen

    Sustrai Erakuntzak Nafarroarentzat Tren Publiko eta Sozial (TPS) baten proposamena aurkeztu du

      es 11 Ira 2017 - Audio eta bideo, Prentsa oharrak, Prestazio Handiko Trena (AHT)

      Gaurko aurkezpenaren asieraren une bat...Nafarroarendako Tren Publiko eta Sozialaren (TPS) proposamena aurkeztu du Sustrai Erakuntzak. Hemen duzu bidali dugun prentsa oharra, baina argitaratu dugun beste edukiak ere: proposamenaren testu osoa euskaraz, testu osoa gazteleraz, ekitaldian proiektatutako presentazio elebiduna, eta bideo bat euskaraz (Hamaika Telebista). Irakurri dezakezu ere proposamena on-line. Eta ondoren gure prentsa oharra eta bideoa… Jarraitu irakurtzen

      Tren publiko eta sozialaren proposamena 2018-2028 Nafarroarentzat

        es 11 Ira 2017 - Prestazio Handiko Trena (AHT), Sustraiko txostenak

        Dokumenturen azala...Nafarroarendako Tren publiko eta sozialaren aldeko apustua egiten dugu garraiobide iraunkorra, herritarra eta demokratikoa delako. Egungo Nafarroako Gobernua bultzatzen ari den Abiadura Handiko Trena (AHT/PAT) proiektu antisoziala, antiekologikoa eta baliabide ekonomikoen eta energetikoen xahutzailea da, eta beraz, ez da inondik ere egokia Nafarroarentzat. Jarraitu irakurtzen

        Elkarretaratzea: Trenari BAI, AHT-ri EZ. Non dago parte-hartzea?

          es 22 Eka 2017 - Audio eta bideo, Prentsa oharrak, Prestazio Handiko Trena (AHT)

          Elkarretaratze -prentsaurrekoaren une bat...Gaur arratsaldean elkarretaratze – prentsaurreko bat burutu dugu Iruñeko Carlos III Etorbidean, Diputazio eraikinaren aurrean. Bertan Prestazio Handiko Trena (AHT)-ren inposizioa salatu dugu. Ekitaldia Plataforma Ribera por el Tren Social No al TAV, Asociación Zona Media Por el Tren / Erdi Aldea Trenaren Alde, AHT Gelditu Elkarlana, eta Sustrai Erakuntza Fundazioa taldeek deitzen zuten. Jarraian, zabaldu dugun testua, bideo bat, eta argazki batzuk daukazu… Jarraitu irakurtzen

          Nori komeni zaio hitzarmen hau?, iritzi artikulua

            es 30 Mai 2017 - Audio eta bideo, Prentsa oharrak, Prestazio Handiko Trena (AHT)

            Ayerdi Konseilaria eta Fomento Ministroaren gertuko bileraIritzi testu honetan Nafar Gobernuaren Garapen Ekonomikoren Kontseilaria eta Espainiako Fomento Ministroaren arteko elkarrizketei buruz gure kezkak plazaratzen ditugu, argi azaldu dutelako biek Nafarroako Prestazio Altuko Trena bultzatu nahi dutela ikusita. Baina testu osoa irakurri baino lehen Euskalerria Irratian egindako elkarrizketa bat entzun dezakezu, bai hemen edo archive.org webgunean. Elkarrizketan bai Ayerdi Kontseilariarenak bai gure iritziak entzungo dituzu:

            Jarraitu irakurtzen

            Abiadura Handiko Trenak Nafarroa eta Espainiako gobernuak ados jartzen ditu murrizketa eta zorra gehiagorekin

              es 26 Mai 2017 - Prentsa oharrak, Prestazio Handiko Trena (AHT)

              AHTren aurkako elkarretaratzea Iruñean...Azken asteotan ikusi dugu nola Estatuko gobernutik, UPNren “bitartekaritzarekin”, eta Ayerdi jaunak Nafarroako Gobernuan gidatzen duen departamentutik, Nafarroan Abiadura Handiko Trena edo Prestazio Handikoa eraiki ahal izateko hitzarmen bat sinatzeko asmoak aurrera egiteko aukera erreala izateko bidea hartu duen. Jarraitu irakurtzen

              AHTren gizarte eta ingurugiroko errentagarritasunari buruzko txostena “Euskal Y-a: irtenbiderik gabeko atakan”

                es 18 Api 2017 - Oinarrizko dokumentuak, Prestazio Handiko Trena (AHT), Sustraiko txostenak

                Txostenaren azala...Euskal Herriko Unibertsitatearen irakasle talde batek Prestazio Handiko Trenaren euskal zatia (AHTren Euskal Y-a) proiektua aztertu du. Txostenak AHTren errentagarritasun eza eta ingurumenari egiten duen kalteak ondorioztatzen du, beste ondorio batzuekin aurrerago ezagutuko duzuenak. Orain dela gutxi Iruñean hitzaldi bat egin genuen txostena aurkezteko, eta orain Tuteran beste bat prestatzen ari gara. Jarraitu irakurtzen