Abiadura Handiko Trena Nafarroan: Iruzur Handia

    es 17 Ira 2021 - Prentsa oharrak, Prestazio Handiko Trena (AHT)

    Maria Chivite presidenteak iragarri duenez, Garraio Ministerioak 145,5 milioi euro gastatuko ditu Abiadura Handiko Trenean. Horietatik 105,5 milioi Tafalla eta Campanas arteko AHTaren plataforma eraikitzeko erabiliko dituzte. Gainera, beste 40 milioi euro xahutuko dituzte Castejonen AHTa eta Bilbo eta Zaragozako Casetas arteko bide konbentzionala lotuko dituzten lanak finantzatzeko, horretarako Ebro gaineko biadukto bat eraikiz…

    Etxabakoitzeko geltoki berrirako akordioa ere iragarri digute, xehetasun gehiagorik gabe. Badirudi AHTa ziztuan doala, onura eta aurrerapen promesa guztiekin, edo hala saldu nahi dute behintzat. Are gehiago, datozen hilabete eta urteetan Nafarroako industria-ekoizpenari buruzko hodeitzarrak agertzen direnean.

    Egun hauetan bada zerbait agerikoa: beste leku batzuetan bezala, elite ekonomiko eta politikoek ez diote uko egin AHTaren aldeko apustuari, nahiz eta haren hedapena temati geldoa izan. Presidentearen azken iragarpenak datozen urte luzeetarako bide orri bat seinalatzen duela dirudi. Lehenik eta behin, inork eragozten ez badu, Castejon eta Iruñea artean hasitakoa plataforma paralelo baten eraikuntzarekin amaitu nahi dute. Eta hori guztia EAEren antzera, diru publikoa zementuz eta zementu gehiagoz xahutuz, nahiz eta erritmo pausatuan eta kakaztuan izan, aurrekontu-erabilgarritasunaren arabera, empresa eraikitzaileen aintza handiagorako.

    Bigarrenik, AHTk ez du merkantziarik eramango, eta Chivitek badaki hori. Hori dela eta, enpresa- eta logistika-munduarekin agerraldiak eta bilerak egiten ari dira, egungo trenbidearen erabilera merkantzien garraiorako sustatzeko. Sustapen horrekin batera, hainbat adierazpen egin ditu, eta, horietan, presidenteak zalantzan jarri du oraingo tren konbentzionalak pertsonentzako mugikortasun-elementu gisa duen eginkizuna. Dirudienez, bidaiariak trenetik atera eta hiriarteko autobusetara eraman nahi ditu, eta egungo trenbideak hobetu, ahalik eta gastu gutxienarekin, salgaien garraiora egokitzeko. Estatuko beste toki batzuetan gertatzen ari denaren antzeko dinamika, trena herri eta pertsonentzako zerbitzu publiko gisa deseginda. Nafarroan, garraio publikorako erabiltzen diren trenen eguneko maiztasun zuzenen % 50 desagertu dira azken urtean.

    Azkenik, Chivite presidenteak su-eten bat eman nahi dio bere buruari, beste alderdi politikoekin akordioak lortzeko oztopo izan daitezkeen gai larrien zehaztapena denboran atzeratuz: Sakanarako obrekin jarraitzea, euskal Y-arekin lotzea, eta abar. Etorkizun urrun bati fidatzen zaion eztabaida da, jakinik egungo eztabaidak ez duela eraginik izango berehalakoan.

    Beste behin ere esan beharra dago. Nafarroan Abiadura Handiko Trena iruzur handia da. Iruzur sozial eta ekonomikoa, kostu ekonomiko handiarekin, zementurako Europako Funtsetatik dirua desbideratzeko gai dena, zerbitzu publikoak degradatzen diren bitartean, hala nola Osasunbidearen pixkanakako narriadura (itxarote-zerrendak, estali gabeko bajak, osasun-baliabideen murrizketa). Adar-jotze bat herritarrentzat. Halaber, ingurumen-iruzurra, AHTa garraiobide jasangarri gisa saltzen diguna, lurraldeak eta paisaiak suntsitzen dituen bitartean, eta nekez konpentsa daitezkeen gas isuri handiak dituen elementu erasokorra izanik. Eta, azkenik, iruzur politiko bat, politika aurrerakoien izenean, Tren Publiko eta Soziala eta bere hobekuntza ezinezko egiten duena, betiko botere ekonomikoen mesedetan.

    Sinatzen du: Mikel Saralegi Otsakar, Sustrai Erakuntza fundazioaren kidea.