
Egungo trena hobetzea aldarrikatu eta Abiadura Handiko Trena arbuiatu egiten dugun erakundeok, taldeok eta plataforma ezberdinok ondokoa adierazi nahi dugu:
• Erabat beharrezko deritzogu gai hau hauteskunde kanpainaren eztabaida eta mezuetan presente egoteari.
• Dei egiten dugu larunbat honetan Gasteizen eginen den manifestazioan parte hartzeko.




Sustrai Erakuntza Fundazioak Nafarroarentzat
Nafarroarendako Tren publiko eta sozialaren aldeko apustua egiten dugu garraiobide iraunkorra, herritarra eta demokratikoa delako. Egungo Nafarroako Gobernua bultzatzen ari den Abiadura Handiko Trena (AHT/PAT) proiektu antisoziala, antiekologikoa eta baliabide ekonomikoen eta energetikoen xahutzailea da, eta beraz, ez da inondik ere egokia Nafarroarentzat.
Behean sinatzen dugun antolakunde eta taldeek Abiadura Handiko Trenaren (AHT) Nafar Korridorearen lanen jarraipena salatu nahi dugu eta lan horietara eginen dugun martxan parte hartzeko deialdia egiten dizuegu, irailaren 29an, larunbatarekin, eta goizeko 11etan Marcilla ondotik hasiko dena. AHTren LANAK GELDITU ORAIN!!!
Pasa den urteko irailean, Sustrai Erakuntza Fundazioak Nafarroarako
Behean sinatzen dugun erakunde zein taldeek Abiadura Handiko Nafarroako Korridorearen lanen berrastea salatzen dugu eta hilak 31, ostiralarekin, 19:30ean Iruñean Espainiako Gobernu Delegaritzaren aurrean burutuko den AHTAREN LANAK GELDITU ORAIN!! lelodun elkarretaratzean parte hartzera dei egiten dugu.