Sustrai Erakuntza fundazioak AHTren dirua trantsizio ekosozialera bideratzea eskatzen du

    es 9 Abe 2020 - Prentsa oharrak, Prestazio Handiko Trena (AHT)

    Orain Ardura ekimenak hainbat mobilizazio deitu ditu larunbat honetarako, Abiadura Handiko Trena (AHT) egiteko erabiltzen diren diruak premia sozial larrienetara bideratzea eskatzeko. Orain Ardura hainbat gizarte sektoreak bultzatutako ekimen bat da. Ekimenak gobernuek egiten dituzten gastuak era arrazional batean egitea eskatzen du, krisi soziosanitarioa ahalik eta azkarren konpontzeko. Sustrai Erakuntza fundazioan uste dugu aldarrikapen hori inoiz baino beharrezkoagoa dela.

    Duela gutxi ezagutu genuen Trantsizio Ekologikorako eta Erronka demografikorako Ministerioak erabat iraungitzat jo zuela Iruñerriko AHTaren proiektua. Nafarroako AHTa, obretan daramatzan 9 urteetan eraikitako plataformaren 15 km-tik ozta-ozta igaro den proiektua da, guztira 200 km-tik gora dituena. Gobernua diru publikoa xahutzen ari den proiektua da AHTarena. Eta bitartean, handik gertu eta modu paraleloan, korridore horretan dauden garraio iraunkorraren premia guztiak asetu eta hobetzeko aukera asko dituen trenbide bat igarotzen da.

    Egoera horretan, eta krisi ekonomiko handia dugun arren, Nafarroako Gobernuak proiektu hori bultzatzen jarraitzen du, eta pozik dago Estatuko Aurrekontu Orokorretatik 62 milioi lortu dituelako. Are urrunago doa, eta finantzaketa hori handitzeko eskatu du, Coviden krisiaren ondoren susperraldi ekonomikorako Europako Funtsen bidez.

    Gure ustez, ez da zaharkitutako lan horiek mantentzeko garaia, egungo krisi-egoerara eraman gaituzten historiako beste momentu gogorarazten dizkigutenak. Ezin ditugu berriro errepikatu adreiluaren eta hormigoiaren bezalako burbuila espekulatiboak, krisi ekonomikoa eragin zutena eta orain errepikatzen dena. Ezin dugu planeta suntsitzen jarraitu alferrikako lan gehiagorekin, ingurumen-inpaktu handiak eta naturaren eredu harrapari hau mantentzen dutenak, osasun-, ingurumen- eta giza kolapsora eraman gaituena.

    Gizartearen gorputz gaixoa berreraikitzeko ahalegin ekonomiko eta sozial guztiak zuzentzeko garaia da. Gizarte-zerbitzuak indartu behar dira, baina, era berean, aurrezteak eta ekoizpen berriztagarriaren deszentralizazioarekin markatutako energia-politika bat lortu behar da, garraio publikoaren eta sozialaren sarea hobetu eta zabaldu behar da, elikadura-subiranotasunera zuzendutako tokiko nekazaritza eta abeltzaintza bultzatu behar da, hondakinen aprobetxamendu arrazionala lortu behar da… Azken batean, behar diren urratsak eman behar dira trantsizio ekosozial justu eta benetan jasangarri baterantz aurrera egiteko, multinazionalik eta espekulaziorik gabe.

    Hori dela eta, Sustrai Erakuntza fundazioak Orain Ardura ekimenak deitu duen mobilizaziora joateko deia egiten du, AHTren dirua gastu sozialera bideratzeko. Nafarroan, manifestazioa abenduaren 12an, larunbatean, egingo da, eguerdiko 12:00etan, Iruñeko Nafarroako Gobernuaren egoitza den Diputazio Jauregiko atetik (Karlos III.a etorbidean) Espainiako Estatuko Gobernuaren Ordezkaritzan bukatzeko. Aurrekontuetako dirurik ez AHTrako, ez hemen, ez inon!

    Orain Ardurak antolatzen duen mobilizazioaren kartela, hara deitzen duguna.