
Duela gutxi, David Zabalza ANETeko Logistika Ataleko lehendakariordearen artikulua irakurri dugu. Artikulu horretan, gaur egun merkantziak trenbidez garraiatzeak dituen arazo guztien berri eman digu, eta, arazo horiek konpontzeko, Prestazio Handiko Trena, TAP (betiko Abiadura Handiko Trenaren mozorroa) Nafarroan ezartzea proposatu du.
Jarraitu irakurtzen





Sustrai Erakuntza Fundazioak Nafarroarentzat
Nafarroarendako Tren publiko eta sozialaren aldeko apustua egiten dugu garraiobide iraunkorra, herritarra eta demokratikoa delako. Egungo Nafarroako Gobernua bultzatzen ari den Abiadura Handiko Trena (AHT/PAT) proiektu antisoziala, antiekologikoa eta baliabide ekonomikoen eta energetikoen xahutzailea da, eta beraz, ez da inondik ere egokia Nafarroarentzat.
Behean sinatzen dugun antolakunde eta taldeek Abiadura Handiko Trenaren (AHT) Nafar Korridorearen lanen jarraipena salatu nahi dugu eta lan horietara eginen dugun martxan parte hartzeko deialdia egiten dizuegu, irailaren 29an, larunbatarekin, eta goizeko 11etan Marcilla ondotik hasiko dena. AHTren LANAK GELDITU ORAIN!!!