Kategoriaren artxiboa: Prentsa oharrak

Sustrai Erakuntzak komunikabideei bidali dizkie komunikatuak, prentsa oharrak eta iritzi artikuluak

Maiatzaren 26a: trenaren aldeko eta AHTren aurkako eguna

    es 21 maiatza 2018 - Prentsa oharrak, Prestazio Handiko Trena (AHT)

    Mobilizazio egunaren kartela...Larunbat honetan, maiatzaren 26a, AHTren aurkako eta tren sozialaren Nafarroako mugimenduak tren geltoki eta geraleku guztietan ekintzak eginen ditu. Altsasutik arratsaldeko 16:01etan pasatzen den eta Tuterara 17:57etan ailegatzen den trenaren aurrean izanen dira ekintzak. Artikulu honekin deia egiten dugu mobilizazio egun honetan parte hartzekoJarraitu irakurtzen

    Azkoien eta Erriberri arteko PHT-ren eraikuntzaren esleipena dela eta

      es 7 maiatza 2018 - Prentsa oharrak, Prestazio Handiko Trena (AHT)

      Fomento Ministerioak Azvi enpresari Azkoien eta Erriberri arteko AHTko lanak eman diola jakin dugu. Enpresa horrek PP alderdiari legez kanpoko finantzaketarako azpilan batean parte-hartzeagatik ikertzen dute. Ustez, Azpik alderdiari dohaintza nabarmenak ematen zizkion, eta honek enpresari lan publiko eskaintzarekin, Nafarroan lortutako bezalakoak, bueltatzen zion faborea. Ondoren gure salaketa publikoa… Jarraitu irakurtzen

      Sustrai EZ da joanen Parlamentuaren Mugikortasunerako Batzordera

        es 5 Mar 2018 - Audio eta bideo, Prentsa oharrak, Prestazio Handiko Trena (AHT)

        Nafarroako Parlamentuak, zehazki Mugikortasunerako Batzorde Txostengileak, Sustrai Erakuntza gonbidatu du egiten ari omen diren saio batean parte hartzeko… Taupadak Eguzki Irratiko irratsaio honetan entzun dezakezu ere gure iritziak (erdaraz, 42 minutuan hasten da):

        Jarraitu irakurtzen

        De la Serna eta Ayerdiren bilera dela eta, Sustrai Erakuntzak GORA JOTZEKO ERREKURTSOA aurkezten du Erriberri aldeko AHT-ren desjabetzeen kontra

          es 9 Urt 2018 - Audio eta bideo, Prentsa oharrak, Prestazio Handiko Trena (AHT)

          Elkarretaratzeren kartela...Sustapen ministroa gaur Iruñera etorriko dela Nafarroako AHT eta “Euskal Y”-aren arteko loturari buruz hitzegiteko eta Sustrai Erakuntzaren prentsa oharra. Bide batez, Iniciativa por el Tren. AHTrik Ez! taldeak gaur goizeko 12etan elkarretaratze bat deitu du, eta bertan Sustrai Erakuntzako ordezkaritza bat egonen da. Ekitaldia Iruñeko Merindades enparantzan, estatuko Gobernuren Ordezkaritza aurrean izanen da. Bertan AHTa salatzeko eta Tren Publiko eta Sozialaren alde apustua eginen da.
          Jarraitu irakurtzen

          Sustrai Erakuntzak uste du Nafarroan sustatu behar diren hondakinak kudeatzeko plantak txikiak eta apalak izan behar direla

            es 7 Abe 2017 - Hondakinak eta errausketa, Prentsa oharrak

            Iruñerriko Mankomunitateak orain Gongoran duen azpiegituraren argazkia, zabortegia barne...Duela gutxi Nafarroako Gobernuak onartu du Hondakinen Foru Legearen proiektua, une honetan Parlamentuan dagoena berrespenaren zain. Lehenago hainbat pertsonak eta elkartek (Ekologistak Martxan, Greenpeace edo Compañia de las 3 Erres, besteak beste) aukera izan zuten haien iritziak emateko irekitako herritarren parte hartze prozesuan… Jarraitu irakurtzen

            Sustrai Erakuntzak datorren larunbatean Tafallan trenaren defentsan egingo den manifestaziora deitzen du

              es 4 Urr 2017 - Audio eta bideo, Prentsa oharrak, Prestazio Handiko Trena (AHT)

              Manifestazioaren kartela.Sustrai Erakuntzak tren publiko eta sozialaren aldeko larunbat honetako Tafallako manifestaziora joateko deia egiten du. Ondoren medioetara bidali dugun prentsa oharra duzue, baina lehen jakin behar duzu manifestaziora joateko autobus bat antolatzen ari dela Iruñetik. Txartelak salgai izanen duzue Zabaldin… Eta Eguzki Irratiko elkarrizketa honetan entzun gaituzue (gazteleraz): Jarraitu irakurtzen

              Nafarrarendako Tren Publiko eta Sozial (TPS) proposamenaren aurkezpen egutegia

                es 18 Ira 2017 - Audio eta bideo, Prentsa oharrak, Prestazio Handiko Trena (AHT)

                Aurkezpen guztien egutegi kartela...Hona hemen Nafarroako herrialde ezberdinetan (Sakana, Iruñerria, Erdi Aldea, eta Erribera) eginen dugun TPS proposamenaren aurkezpen guztien egutegia (hitzordu berriak ailegatzerakoan berrituko dugu). Martin Zelaiaren elkarrizketa bat entzun dezakezu ere (bideo)…Jakinen duzuen bezala, gaur egungo trenbide baliabideak ahal bezain beste baliatu eta hobetzea da gure proposamenaren ardatza, Nafarroako egiazko beharrera egokituz… Jarraitu irakurtzen