Kategoriaren artxiboa: Prentsa oharrak

Sustrai Erakuntzak komunikabideei bidali dizkie komunikatuak, prentsa oharrak eta iritzi artikuluak

Caparrosoko Valle de Odieta makro-granjako arduradunen aurkako epaiketa, ingurumen delituagatik

    es 3 Ira 2025 - Audio eta bideo, Makroustiategiak, Prentsa oharrak
    • Valle de Odieta ez ezik, ingurumenean, gizartean eta osasunean eragin handia duen abeltzaintza eredua ere epaituko da
    • Ustez Valle de Odietako mindekin ureztatzeagatik epaituko dituzte Odietako zuzendaritza kontseiluko kide ziren pertsona fisikoak
    • Baliteke poluzioak Aragoi eta Arga ibaien behealdeko KBE gune babestuari eragin izana, desagertzeko arriskuan dauden espezieen habitatei, alegia.
    • Fiskaltzak lau hilabete eta erdiko espetxe zigorra eskatzen du, eta herri akusazioak hiru urte artekoa.
    Jarraitu irakurtzen

    Poligono eolikoak: oportunismo gutxiago eta plangintza demokratiko gehiago

      es 28 Abu 2025 - Energia, Prentsa oharrak

      Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako informazio-lana eta sinadura-bilketa. Kasu honetan, Urbasa Andia Bizirik plataforma beteranoa eta Gure Haizea plataforma gaztea izan dira inplikatuak. Azken hilabeteotan lan handia egin dute, eta hitzaldiak eta bilerak egin dituzte instalazio mota hauek ezartzen saiatzen diren lurraldeetan zer ondorio dakarten jakinarazteko eta azaltzeko.

      Jarraitu irakurtzen

      Nafarroan tren zerbitzu publikoa behar dugu ORAIN!

        es 25 Abu 2025 - Prentsa oharrak, Prestazio Handiko Trena (AHT)

        Ez dira berriak azken hamarkadetan Espainiako trenbideetan izandako matxurak, atzerapenak eta tren-faltak. Beti egon ahalko dira atzerapen, matxura eta/edo istripuak, bai ustekabekoak zein tren-zerbitzuarekin zerikusirik ez dutenak. Azken urteotan, tren-zerbitzuak okertzen, kaltetzen edo ezabatzen ari diren egoera gehienak, bereziki pertsonen garraioari dagokiona, metatzen ari dira etengabe Espainiar estatuan.

        Jarraitu irakurtzen

        Nafarroako Parlamentuko obra publikoen esleipenei buruzko Batzordeari eskatu diogu “Mina Muga” proiektua barne hartu eta ikertzeko

          es 4 Abu 2025 - Audio eta bideo, Meategi eta harrobiak, Prentsa oharrak

          Gaur, abuztuak 4, La Bal D’Onsella eta Erreniegako Meategien aurkako Plataformak, Ecologistas en Acción taldeak eta Sustrai Erakuntza Fundazioak eskaera bat aurkeztu dute Nafarroako Parlamentuan, Nafarroako herri-lanen esleipenak ikertzeko sortutako Ikerketa Batzordeak Mina Muga sar dezan bere lanetan.

          Jarraitu irakurtzen

          Ebroko Konfederazio Hidrografikoak Geoalcaliri, MIna Muga sustatzen duen enpresari, urak emateko ebazpenaren aurkako administrazio-errekurtsoa

            es 4 Uzt 2025 - Meategi eta harrobiak, Prentsa oharrak

            Ecologistas en acción taldeak, Vall d ‘Onsellako eta Erreniegako Meategien Aurkako Plataformak eta Sustrai Erakuntza Fundazioak administrazio-errekurtsoa aurkeztu dugu Ebroko Konfederazio Hidrografikoak GEOLCALIri ura emateko ebazpenaren aurka, eta kontzesioa baliogabetzeko eskatu dugu, tramitazio okerragatik.

            Jarraitu irakurtzen