Kategoriaren artxiboa: Makroustiategiak

Abeltzaintza industriala, Caparrosoko makrogranja bezala, gure lurrak kutsatzen ari da.

Sustrai Erakuntza fundazioak eta Stop Biogas Arroniz plataformak biogas eta kolonialismo energetikoari buruzko jardunaldietan parte hartu dute Katalunian

    es 24 Urr 2026 - Makroustiategiak

    Sustrai Erakuntza Fundazioak eta Stop Biogas Arroniz Plataformak parte hartu dute «Pobles vius o territori de merdes? Bioeconomia i colonialismes interns a la Catalunya rural» jardunaldietan, Pobles Vius (Herriak Bizirik) Plataformak antolatuta. Jardunaldiak urriaren 16an eta 17an egin ziren, Rufean (Lleida).

    Jarraitu irakurtzen →

    Biometanizazioa Nafarroan: benetako moratoria eta plangintza demokratikoa behar duen gaia

      es 31 Abu 2026 - Makroustiategiak, Prentsa oharrak

      Legealdi amaierako garai hauetan, gure lurraldean biometanizazio plantak ezartzeko eredua eta modua egiteke daude oraindik. Denboran atzera eginez, toki erakundeen eta Nafarroako Gobernuaren hasierako jarduna ezin txarragoa izan zen. Biometanizazio-planta handien proiektuak iristerakoan, opakutasuna, permisibitatea, diskrezionalitatea eta irizpide ordenatzailerik eza. Horren guztiaren ondorioz, herri-plataformak antolatu ziren Lizarraldeko, Erdialdeko eta Erriberako herrietan, zilegitasun sozialik gabeko inposizioen aurrean zalantzari eta haserreari bide emateko.

      Jarraitu irakurtzen →

      Arroizko biogas plantaren proiektuaren kontrako errekurtso judiziala aurkeztu dugu

        es 3 Uzt 2026 - Makroustiategiak, Prentsa oharrak

        Sustrai Erakuntza Fundazioak Administrazioarekiko Auzi-Errekurtsoa aurkeztu du Nafarroako auzitegietan Ingurumeneko zuzendariaren azaroaren 12ko 1278E/2025eko erresoluzioaren kontra, zeinak Ingurumen Baimen-Bateratua ematen baitio AGR Biogás SA enpresari Arroizko herrian biogas planta bat ezartzeko. Prozedura judizial honek Nafarroan biometanizazio planten kontrolik gabeko hedapenari aurre egiteko xedea du, Nafarroako Gobernuko alferrikako moratoriak ez baitu hedapen hau gelditu.

        Jarraitu irakurtzen →

        Makrogranjak jomugan

          es 29 Mai 2026 - Makroustiategiak, Mapak, Sustraiko txostenak

          7.000 txerri baino gehiagoko makrogranja berri bat jarri nahi dute Corellan, baina bai Udala, bai herritarren zati handi bat proiektuaren aurka agertu dira. Proposamenak berriz ere mahai gainean jarri du Nafarroan aspalditik dugun eztabaida: abeltzaintza industrialaren hedapenarena, hain zuzen ere. Azken hilabeteotan eztabaida areagotu da, abeltzaintza industrialarekin lotura estua duten biogaseko makroproiektuen aurkako mobilizazioekin. Maiatzaren 10ean Iruñean egindako manifestazioa, 1.500 pertsona baino gehiago bildu zituena, honen guztiaren erakusgarri da.

          Jarraitu irakurtzen →

          Nafarroako hainbat erakundek ohartarazi dute: biogaseko makroplantek arriskuan jartzen dituzte gure herrietako lehen sektorea eta bizi-kalitatea

            es 27 Mai 2026 - Energia, Makroustiategiak, Prentsa oharrak

            Nafarroako hainbat erakundek – besteak beste, NEETEN koordinakundean bildutako tokiko plataformek, biogas makroplanten aurkako herri plataformek eta Sustrai Fundazioak – alegazioak aurkeztu dizkiote Trantsizio Ekologikorako Ministerioak biometanoaren hedapenaren baldintzei buruz egindako kontsulta publikoari.

            Jarraitu irakurtzen →

            Nitratoek eragindako kutsaduraren aurrean: nekazaritza, abeltzaintza eta biogas planta industrialen moratoria

              es 22 Mai 2026 - Makroustiategiak, Prentsa oharrak, Sustraiko txostenak

              Maiatzaren 10ean, 1.500 pertsonak baino gehiagok biometanizazio plantendako bi urteko luzamendua eskatu zuten. Mobilizazioaren aurretik, 15.000 alegazio baino gehiago aurkeztu ziren Nafarroako biogas proiektuen aurka. Aldarrikatutako moratoriak planta hauen hedapen irrazionala sustatzen duen orain arteko norabidea zuzentzeko balio beharko luke. Nahitaezkoa da afektatutako sektore eta lurraldeen beharren diagnostiko egiaztatua izatea, plangintza demokratikoa ahalbidetzeko, akuiferoak eta lurzoruak kutsaduratik babestea bermatuko duena, eta bateragarria izango dena nekazaritza eta abeltzaintza kalitatezkoa eta jasangarriarekin. Egunak joan dira eta Nafarroako Gobernuak ez du oraindik jarrera publikorik hartu.

              Jarraitu irakurtzen →