Nafarroako lehendakariordeak Olazagutiako Cementos Portlanden hondakinak erretzeko prozesua arintzeko Udalaz gaineko Eragineko Sektore Planaren formula erabiltzea proposatuko duela iragarri du. Neurri honek erabakia Nafar Gobernuaren eskutan utziko luke, nahiz eta indarrean dagoen legeriak aitortu biztanleriari ingurumenean eragiten duten proiektuetan esku hartzeko eskubidea. Honela, lantegia kokatua dagoen udalerriak ere ez luke ezer esaterik izanen. Jarraitu irakurtzen
Kategoriaren artxiboa: Hondakinak eta errausketa
Sakanako Mankomunitateak porlandegiko hondakinen errausketaren egitasmoa bertan behera uztea eskatu du
Cementos Portlandek apirilean Olatzagutian duen porlandegian hondakinen errausketa egiteko egitasmoa (PDF dokumentua, 2,8 Mb) aurkeztu zuen Industria Departamentuan. Sakanako Mankomunitateko batzarrak egitasmoari aurkeztu dizkion alegazioak onartu zituen. Ibarreko erakundearekin batera Sakanako 15 alkateetatik 13k ere sinatu dute alegazioa. Sakanako Mankomunitateak porlandegian hondakinen errausketa bertan behera uztea eskatu du, Nafar Gobernuari sartu dion alegazioan; Sustrai Erakuntza eta beste talde eta pertsonaren laguntzarekin egindakoa. Artikulu honetan alegazioaren laburpen bat aurkezten dugu, eta alegazioaren testu osoa PDF formatuan lortu dezakezu (226 Kb, erderaz). Jarraitu irakurtzen
Hitzaldia Elizondon: Nafarroako Hondakinen Planari erantzun juridikoak
Hurrengo osteguna, azaroak 3a, Sustrai Erakuntzak, Compañia de las Tres Erres taldearekin, informazio hitzaldi bat egingo du Elizondon, Nafarroako Hondakin planaren kontra ze nolako errekurtso judizialak jarri dugun aurkezteko (hondakin plana errauste planta baten balizko eraikuntza suposatu dezake). Hitzaldian proiektu honen informazioa emango da eta beren aurkako erantzunak eta borroka moldeak aztertuko dira, justiziaren bidez erantzuna nola eman ere aztertuko da sakonki.
Zita, azaroak 3a, osteguna, arratsaldeko 20:00etan, Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean izango da. Jarraitu irakurtzen
Hitzaldia Egillorren (Olloibar): AHT eta Hondakinen Planari erantzun juridikoak
Hurrengo ostirala, urriak 7a, Sustrai Erakuntzak informazio hitzaldi bat egingo du Egillorren (Olloibar), Abiadura Handiko Trena eta Nafarroako Hondakin planaren kontra ze nolako errekurtso judizialak jarri ditugun aurkezteko (hondakin plana errauste planta baten balizko eraikuntza suposatu dezake). Hitzaldian proiektu honen informazioa emango da eta beren aurkako erantzunak eta borroka moldeak aztertuko dira, justiziaren bidez erantzuna nola eman ere aztertuko da sakonki.
Zita, urriak 7a, ostirala, arratsaldeko 19:00etan, Olloibarko Egillorren izango da.
Olaztiko Cementos Portland-en hondakin errausketaren aurkako helegitea
Hondakinen errausketaren kontrako Altsasuko herritarren plataformako kideek Nafarroako Gobernuan 926 gora jotzeko helegite aurkeztu dituzte, Cementosen hondakinak erregai bezala erabiltzeko baimenaren kontra. Helegiteak herritarrak sinatu zituzten uztailaren 16ko Altsasun egindako manifestazioan, non 2.500 inguru bildu ziren. Ondoren helegitearen textu osoa aurkezten dugu (erdaraz). Plataformak egindako aurkezpenean aurkitu dezakegu ere helegitea, PDF formatuan (236 Kb).
Sustrai Erakuntza Olaztiko porlandegian hondakinak erraustearen kontrako manifestazioari babesa ematen dio
Sustrai Erakuntza fundazioak Olaztiko Cementos Portland enpresak egin nahi duen hondakin errausketaren kontrako manifestazioari babesa ematea erabaki du. Olatzagutiako Cementos Portland-en hondakinen errausketaren kontrako Altsasuko herritarren plataformak antolatzen du manifestazioa, eta Nettoko aparkalekutik abiatuko da, hurrengo larunbata, Uztailak 16a, arratsaldeko 19:30etan. Ondoren komunikatuaren laburpen bat:
Jarraitu irakurtzen
Hitzaldia Lekunberrin: AHT eta Ondakinen Planari erantzun juridikoak
Bihar ostirala, maiazak 27a, Sustrai Erakuntzak informazio hitzaldi bat egingo du Lekunberrin, Abiadura Handiko Trena eta Nafarroako Hondakin planaren kontra judizialki nola oztopatu aztertzeko (ondakin plana errauste planta baten balizko eraikuntza suposatu dezake). Hitzaldian proiektu honen informazioa emango da eta beren aurkako erantzunak eta borroka moldeak aztertuko dira, justiziaren bidez erantzuna nola eman ere aztertuko da sakonki.
Zita, maiazak 27a, ostirala, arratsaldeko 20:00etan, Lekunberriko udal aretoan izango da. Jarraitu irakurtzen
Nafarroako erraustegia, Greenpeace eta Compañia de las 3Rs eskainitako informazioa
Igande honetan, maiatzaren 15a, Greenpeace eta Compañia de las 3Rs Iruñeako Mercaderes Emparantzan egonen dira, goizeko 10:00etatik arratsaldeko 17:00tak arte, errausketaren arriskuak eta dauden alternatibeei buruz azalpenak emateko. Hona hemen bi talde hauek egin duten panfletoaren textua, Greenpeaceko web horrialdean aurkintzen dena ere (PDF fitxategia, 637 Kb). Jarraitu irakurtzen
Sakanako Mankomunitateak eta Sustrai Erakuntzak Nafarroako Hondakinak Kudeatzeko Planari helegitea jarri diote
Nafarroako Gobernuak planari aurkeztutako alegazioei emandako erantzunarekin ez daude ados.
Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako Salan helegitea aurkeztu dute Sakanako Mankomunitateak eta Sustrai Erakuntzak, Nafarroako beste tokiko erakundearekin. Adolfo Araiz, Mankomunitateko kudeatzaileak azaldu den bezala, “Nafarroako Hondakinak Kudeatzeko 2010-2020 aldiko Plan Integratuak errausketaren aldeko apustu garbia egiten du. Erraustegia egin nahi dute eta han hondakinen %60 bukatuko lukete”. Jarraitu irakurtzen
Hitzaldia Betelun: AHT eta Ondakinen Planari erantzun juridikoak
Hurrengo ostiralean, martxoak 18a, Sustrai Erakuntzak informazio hitzaldi bat egingo du Betelun, Abiadura Handiko Trena eta Nafarroako Hondakin planaren kontra judizialki nola oztopatu aztertzeko (ondakin plana errauste planta baten balizko eraikuntza suposatu dezake). Hitzaldian proiektu honen informazioa emango da eta beren aurkako erantzunak eta borroka moldeak aztertuko dira, justiziaren bidez erantzuna nola eman ere aztertuko da sakonki.
Zita, martxoak 18a, ostirala, arratsaldeko 20:00etan, Beteluko udaleko aretoan izango da.