“Euskal Herriaren burujabetza energetikoarantz joateko gida” liburua aurkeztu da Donostian, gure kidea den Xabier Zubialde eginikoa. Liburuan Euskal Herriko egoera energetikoaren diagnostikoa egiten da eta sektorearen gertuko esperientziak azpimarratzen dira. Liburua PDF formatuan dago internetetik jeisteko, bai euskaraz zein gaztelaniaz, eta banatu daiteke modu aske batean. Ondoren liburuaren sarrera eta indizea irakurri dezakezu, eta horrela begirada azkar bat ematen diozu argitalpenari. Jarraitu irakurtzen
Kategoriaren artxiboa: Hondakinak eta errausketa
«Hondakinen auzian PSOE, UPN eta PP gauza bera dira»
Orain dela gutxi PSNk errausketari ezezkoa esan diola ezagutzen genuen (naiz eta Olaztiko Cementos Portland enpresan bai utziko lioke zaborra erraustea). Eta honen harira, iritzi artikulu bat idatzi zuen Sustrai Erakuntzak, erdaraz, non PSNko hitzak kolokan jartzen genuen. Berria egunkariak argitaratu duen gure kidea den Pablo Lorenterekin elkarrizketaren testua jartzen dugu hemen, gaiari helduz… Hondakinen kudeaketa mankomunitateen esku dago Nafarroan, eta bakoitzak lan egiteko modu bat du. Kontsumo eta zabor kopurua mugatzeko beharra nabarmendu du Sustrai Erakuntza fundazioak… Jarraitu irakurtzen
“Atez ateko” biltzea ala “Herriz herriko” biltzea
Sustrai Erakuntza Fundazioaren iritzi artikulua.
“Krisi ekonomiko” deritzanaren azpian benetako krisia ageri da: petrolioaren, mineralen eta erraz eta merke atera daitezkeen lehengaien amaierak eragindako baliabide krisi globala. Honexegatik seguruenez azken hamar urte inguruan petrolioa %600ean garestitu da. Era berean nafar bakoitzak urtero sortzen duen zabor kopurua ere zinez handitu da. Jarraitu irakurtzen
Hondakinak: zabor ala baliabide?
Zaborrak ingurunearekiko baita arazo energetiko, sozial eta ekonomikoen iturri dira. Gaur egungo gizarteak, zaborren auzia sortzen duten kutsadurarekin, usain txarrekin, baita zabortegien betetze eta asetzearekin lotu ohi du besteak beste. Jarraitu irakurtzen
Nafarroako parlamentuko kontseilariaren agerraldia NHKPIak indargabetzen duen epaiari buruz
Jose Javier Esparza Abaurrea Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazio kontseilariak parlamentuko batzordean azaldu zuenez, Nafarroako Hondakinen Kudeaketa Plan Integralak (NHKPI) eta Olaztiko porlandegiaren balioztapen proiektuak “zerikusik ez duten bi gauza dira”. Artikulu honetan agerraldian esan zuenaren transkripzioa egiten da, baina bideoan ere ikusi dezakezue eztabaida osoa… Jarraitu irakurtzen
Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak Nafarroako Hondakin Plana baliogabetu du
Aste honetan bertan argitaratu den 2013ko urtarrilaren 10ean emaniko ebazpenean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak (NJAN) Nafarroako Hondakinen Kudeaketarako Plan Integratua 2010-2020 (NHKPI) balio gabe utzi du. Nafar Gobernuak NHKPIa 2010eko abenduaren 27an onartu zuenean, SUSTRAI ERAKUNTZA FUNDAZIOAK eta SAKANAKO MANKOMUNITATEAK administrazioarekiko auzien epaitegian demandatu zuen. Prentsa oharra osoko textua irakurtzen jarraitu dezakezu, baina gure kide den Alfontso Euskalerria Irratian eginiko elkarrizketa zati bat entzun dezakezu ere hemen, edo archive.org webgunean: Jarraitu irakurtzen
Hondakinen errausketa Cementosen eta Nafarroako Hondakin Plana
Dagoeneko, Sakanako biztanle gehienek jada jakinen dute Nafar Gobernuak Cementos Portlandek Olaztiko plantan hondakinak errauts ditzan baimena onartu duela. Eta hori udalaren beharrezko onarpenik gabe egin duela ere bai, udalaz gaindiko eraginaren formula erabiliz horretarako. Jarraitu irakurtzen
Airearen kalitatea eta Cementos Portland
Duela gutxi Nafarroan aire kalitate txarrena Erribera aldean dutela irakurri ahal izan dugu egunkarietan. Arazo hau, 1976/2003 Erret Dekretuak biltzen duen legedia hausten duen ozono troposferikoaren kontzentrazio handiagatik da. Ozonoa, nitrogeno oxidoen eta konposatu organiko hegazkorren arteko erreakzio kimikoen bitartez sortzen da eta Erriberan legez kanpoko Castejongo Zentral Termikoek sortzen dute kutsatzaile atmosferiko honen gehiena. Jarraitu irakurtzen
Sustrai Erakuntzak Olaztiko Cementos Portlanden hondakinaren errausketa proiektuari alegazioak aurkeztu dizkio
Olatzagutiako porlandegian hondakinak erre ahal izateko Nafarroako Gobernuak Udalez Gaindiko Plan Sektoriala izendatu du. Erabaki horren kontrako alegazioak aurkeztu eta bere tramitazioa bertan behera gelditzeko eskatu du Sustrai Erakuntza fundazioak. Alegazioaren osoko textua ere irakurri dezakezu (erderaz), baina hemen duzu laburpen bat… Edo gure kide den Pablo Lorente Hala Bedi Irratian eginiko erderazko elkarrizketa bat entzun dezakezu ere hemen, edo archive.org webgunean: Jarraitu irakurtzen
Olaztiko Cementos enpresan hondakinak erretzeko planaren kontra herritarrek alegazioak aurkezteko bidea jarri du 3 Mugak Batera plataformak
Cementos Portland Valderrivasek (CPV) “erregai alternatiboak” erabiltzeko Nafarroako Gobernuari Ingurumen Baimen Bateratu berria eskatu dio. Bere aldetik, Nafar Gobernuak Udalez Gaindiko Proiektu Sektoriala bezala izendatu du CPVko egitasmoa. Hiru Mugak Batera plataformak bi egitasmo horien tramitazioa bertan behera uzteko eskatuz 11 alegazio aurkeztuko ditu. Eta herritarrak gauza bera egitera gonbidatu ditu, bai Olaztin egin zen manifestazioan, bai beste leku eta momentu batzuetan. Aurkeztuko diren alegazioak, 3 Mugak Batera plataforma, Sustrai Erakuntza eta beste talde eta pertsonaren laguntzarekin egindakoak dira. Artikulu honetan alegazioaren laburpen bat aurkezten dugu, eta baita alegazioaren testu osoa PDF formatuan lortu dezakezu (116 Kb, erderaz). Jarraitu irakurtzen