Kategoriaren artxiboa: Hondakinak eta errausketa

Nafarroako Hondakin Plan berria eta errausketa (Olaztin dagoen Cementos Portland barne)

Sustrai Erakuntzak Olaztiko Cementos Portlanden hondakinaren errausketa proiektuari alegazioak aurkeztu dizkio

    es 21 Ira 2012 - Audio eta bideo, Hondakinak eta errausketa, Prentsa oharrak

    Cementos PortlandOlatzagutiako porlandegian hondakinak erre ahal izateko Nafarroako Gobernuak Udalez Gaindiko Plan Sektoriala izendatu du. Erabaki horren kontrako alegazioak aurkeztu eta bere tramitazioa bertan behera gelditzeko eskatu du Sustrai Erakuntza fundazioak. Alegazioaren osoko textua ere irakurri dezakezu (erderaz), baina hemen duzu laburpen bat… Edo gure kide den Pablo Lorente Hala Bedi Irratian eginiko erderazko elkarrizketa bat entzun dezakezu ere hemen, edo archive.org webgunean: Jarraitu irakurtzen

    Olaztiko Cementos enpresan hondakinak erretzeko planaren kontra herritarrek alegazioak aurkezteko bidea jarri du 3 Mugak Batera plataformak

      es 2 Abu 2012 - Hondakinak eta errausketa

      Olaztiko Cementos Portland enpresaCementos Portland Valderrivasek (CPV) “erregai alternatiboak” erabiltzeko Nafarroako Gobernuari Ingurumen Baimen Bateratu berria eskatu dio. Bere aldetik, Nafar Gobernuak Udalez Gaindiko Proiektu Sektoriala bezala izendatu du CPVko egitasmoa. Hiru Mugak Batera plataformak bi egitasmo horien tramitazioa bertan behera uzteko eskatuz 11 alegazio aurkeztuko ditu. Eta herritarrak gauza bera egitera gonbidatu ditu, bai Olaztin egin zen manifestazioan, bai beste leku eta momentu batzuetan. Aurkeztuko diren alegazioak, 3 Mugak Batera plataforma, Sustrai Erakuntza eta beste talde eta pertsonaren laguntzarekin egindakoak dira. Artikulu honetan alegazioaren laburpen bat aurkezten dugu, eta baita alegazioaren testu osoa PDF formatuan lortu dezakezu (116 Kb, erderaz). Jarraitu irakurtzen

      Utzubar Ceramica enpresak biomasa tratatzeko erabiltzeko prozedura Sakanarako irtenbide ona izan daitekeela

        es 31 Uzt 2012 - Biomasa errausketa, Hondakinak eta errausketa

        Enpresan hartutako argazkiaEtxarri Aranazko Utzubar Ceramica enpresan bisitan izan dira Sakanako Mankomunitateko presidente Aitor Karasatorre, Etxarriko alkate Joxi Bakaikoa eta Sustrai Erakuntza fundazioko teknikaria Xabier Zubialde. Ibarreko ingurumenaren babesa eta zaintza sustatu asmoz Sakanako Mankomunitateak enpresetara eginen duen bisita errondako lehena izan zen Utzubarrera egindakoa. Jarraitu irakurtzen

        Cementos Portlanden hondakinen errausketa, beharrezkoa ez den zarrastelkeria

          es 3 Eka 2012 - Guaixe, Hondakinak eta errausketa

          Guaixeko logoaNafarroako lehendakariordeak Olazagutiako Cementos Portlanden hondakinak erretzeko prozesua arintzeko Udalaz gaineko Eragineko Sektore Planaren formula erabiltzea proposatuko duela iragarri du. Neurri honek erabakia Nafar Gobernuaren eskutan utziko luke, nahiz eta indarrean dagoen legeriak aitortu biztanleriari ingurumenean eragiten duten proiektuetan esku hartzeko eskubidea. Honela, lantegia kokatua dagoen udalerriak ere ez luke ezer esaterik izanen. Jarraitu irakurtzen

          Sakanako Mankomunitateak porlandegiko hondakinen errausketaren egitasmoa bertan behera uztea eskatu du

            es 26 Mai 2012 - Hondakinak eta errausketa, Sustraiko txostenak

            Cementos PortlandCementos Portlandek apirilean Olatzagutian duen porlandegian hondakinen errausketa egiteko egitasmoa (PDF dokumentua, 2,8 Mb) aurkeztu zuen Industria Departamentuan. Sakanako Mankomunitateko batzarrak egitasmoari aurkeztu dizkion alegazioak onartu zituen. Ibarreko erakundearekin batera Sakanako 15 alkateetatik 13k ere sinatu dute alegazioa. Sakanako Mankomunitateak porlandegian hondakinen errausketa bertan behera uztea eskatu du, Nafar Gobernuari sartu dion alegazioan; Sustrai Erakuntza eta beste talde eta pertsonaren laguntzarekin egindakoa. Artikulu honetan alegazioaren laburpen bat aurkezten dugu, eta alegazioaren testu osoa PDF formatuan lortu dezakezu (226 Kb, erderaz). Jarraitu irakurtzen

            Hitzaldia Elizondon: Nafarroako Hondakinen Planari erantzun juridikoak

              es 30 Urr 2011 - Hondakinak eta errausketa

              Elizondoko hitzaldiaren kartelaHurrengo osteguna, azaroak 3a, Sustrai Erakuntzak, Compañia de las Tres Erres taldearekin, informazio hitzaldi bat egingo du Elizondon, Nafarroako Hondakin planaren kontra ze nolako errekurtso judizialak jarri dugun aurkezteko (hondakin plana errauste planta baten balizko eraikuntza suposatu dezake). Hitzaldian proiektu honen informazioa emango da eta beren aurkako erantzunak eta borroka moldeak aztertuko dira, justiziaren bidez erantzuna nola eman ere aztertuko da sakonki.

              Zita, azaroak 3a, osteguna, arratsaldeko 20:00etan, Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean izango da. Jarraitu irakurtzen

              Hitzaldia Egillorren (Olloibar): AHT eta Hondakinen Planari erantzun juridikoak

                es 2 Urr 2011 - Hondakinak eta errausketa, Prestazio Handiko Trena (AHT)

                Egillorreko hitzaldiaren kartela

                Hurrengo ostirala, urriak 7a, Sustrai Erakuntzak informazio hitzaldi bat egingo du Egillorren (Olloibar), Abiadura Handiko Trena eta Nafarroako Hondakin planaren kontra ze nolako errekurtso judizialak jarri ditugun aurkezteko (hondakin plana errauste planta baten balizko eraikuntza suposatu dezake). Hitzaldian proiektu honen informazioa emango da eta beren aurkako erantzunak eta borroka moldeak aztertuko dira, justiziaren bidez erantzuna nola eman ere aztertuko da sakonki.

                Zita, urriak 7a, ostirala, arratsaldeko 19:00etan, Olloibarko Egillorren izango da.

                Jarraitu irakurtzen

                Olaztiko Cementos Portland-en hondakin errausketaren aurkako helegitea

                  es 1 Abu 2011 - Hondakinak eta errausketa

                  Cementos PortlandHondakinen errausketaren kontrako Altsasuko herritarren plataformako kideek Nafarroako Gobernuan 926 gora jotzeko helegite aurkeztu dituzte, Cementosen hondakinak erregai bezala erabiltzeko baimenaren kontra. Helegiteak herritarrak sinatu zituzten uztailaren 16ko Altsasun egindako manifestazioan, non 2.500 inguru bildu ziren. Ondoren helegitearen textu osoa aurkezten dugu (erdaraz). Plataformak egindako aurkezpenean aurkitu dezakegu ere helegitea, PDF formatuan (236 Kb).

                  Jarraitu irakurtzen

                  Sustrai Erakuntza Olaztiko porlandegian hondakinak erraustearen kontrako manifestazioari babesa ematen dio

                    es 9 Uzt 2011 - Hondakinak eta errausketa

                    Manifaren kartelaSustrai Erakuntza fundazioak Olaztiko Cementos Portland enpresak egin nahi duen hondakin errausketaren kontrako manifestazioari babesa ematea erabaki du. Olatzagutiako Cementos Portland-en hondakinen errausketaren kontrako Altsasuko herritarren plataformak antolatzen du manifestazioa, eta Nettoko aparkalekutik abiatuko da, hurrengo larunbata, Uztailak 16a, arratsaldeko 19:30etan. Ondoren komunikatuaren laburpen bat:
                    Jarraitu irakurtzen

                    Hitzaldia Lekunberrin: AHT eta Ondakinen Planari erantzun juridikoak

                      es 26 Mai 2011 - Hondakinak eta errausketa, Prestazio Handiko Trena (AHT)

                      Lekunberriko hitzaldiaren kartela

                      Bihar ostirala, maiazak 27a, Sustrai Erakuntzak informazio hitzaldi bat egingo du Lekunberrin, Abiadura Handiko Trena eta Nafarroako Hondakin planaren kontra judizialki nola oztopatu aztertzeko (ondakin plana errauste planta baten balizko eraikuntza suposatu dezake). Hitzaldian proiektu honen informazioa emango da eta beren aurkako erantzunak eta borroka moldeak aztertuko dira, justiziaren bidez erantzuna nola eman ere aztertuko da sakonki.

                      Zita, maiazak 27a, ostirala, arratsaldeko 20:00etan, Lekunberriko udal aretoan izango da. Jarraitu irakurtzen