Kategoriaren artxiboa: Guaixe

Guaixe

Balantzea egiten: erresistentziak eta beste aukerak

    es 28 Uzt 2013 - Guaixe

    Guaixeko logoaBeste denboraldi bat gehiago da Sakanan proiektu handien inposaketaren mehatxua jasaten dugula. Proiektu hauek gure osasuna eta ingurumena arriskuan jartzen dute. Hori gutxi ez balitz, gaur egun krisian dagoen ekonomia eta gizarte eredua mantentzen dute. Horien aurrean, Sustraiek, beste giza eragile batzuekin batera, proiektu hauen aurrerapena oztopatu eta baldintzatzeko lan egin du ahal duen moduan. Jarraitu irakurtzen

    Red Electrica Españolaren inposaketaren kontra

      15 Eka 2013 - Guaixe, Tentsio altuko linea

      Guaixeko logoaDeikaztelu eta Itsaso arteko 400 Kv-eko argindar linea berria eraikitzeko proiektuaren prozedura administratiboa bukatzear dago. Seguruenik laster, hemendik gutxira, proiektua onartua eta bere exekuzioa martxan izango dugu. Horren kontra alegazioak aurkeztu ahal izateko, aste gutxi besterik ez dira falta. Hala ere, Autopista Elektrikorik Ez plataformari esker, inposaketa horri aurre egiteko aukera dugu eta beste tresna batzuk ere gure esku daude gure erresistentzia azalarazteko. Jarraitu irakurtzen

      Sakanako AHTa berraktibatu nahi dute

        es 6 maiatza 2013 - Guaixe, Prestazio Handiko Trena (AHT)

        Guaixeko logoaJoan den astean jakin izan genuen Nafarroako eta Euskal Autonomia Erkidegoko Gobernuak beraien Abiadura Handiko Trenen lotura berraktibatzen saiatzen ari direla. Dakizuen bezala, AHT nafarra Sakana osoa zeharkatzera heldu daiteke. Litekeena da trazatuak Errotzetik sartu eta Altsasuraino jotzea. Lizarrustitik edo Irañetatik Aralar gurutzatuko luketen trazatuak ere aukeren artean daude. Trazatu berri hau eginen balitz “trintxera” berri bat zabalduko litzateke gure haranean, jada goi-tentsio linea, trena, errepide eta autobia bezalako azpiegiturez saturatua dagoen haranean, hain zuzen ere. Jarraitu irakurtzen

        Krisi ekonomikoa edo energi krisia

          es 19 Abe 2012 - Guaixe

          Guaixeko logoaKrisia orain dela bost urte hasi zen, eta geroztik politikariek eta komunikabideek noizbait hazkunde ekonomikora itzuliko garela iragarri digute. Baina errealitateak esaten diguna zera da, beraien aurreikuspenek porrot egin dutela, eta jendeak jada ez duela konfiantzarik ezta itxaropenik ere beraiengan. Gero eta gehiago dira egungo krisi ekonomikoaren sorrera ingurumen eta energi krisian oinarritzen duten adituak. Jarraitu irakurtzen

          Nafarroaren burujabetza energetikoaren alde

            es 29 Urr 2012 - Guaixe

            Guaixeko logoaPlanetako energiaren ustiapena, banaketa eta salmenta transnazionalen eskuetan biltzen da nagusiki. Honek energia proiektu gero eta erraldoiagoak sorrarazten ditu, ingurumen eta jendarte kostu gero eta handiagoekin: zentral termikoak, tentsio altuko lineak, AHTak… eta baita zentral nuklearrak ere, dagokien bizialdia etengabe luzatuz. Dena dela, energiarekin espekulatzeak planetaren oreka ekologikoa eta pertsonen bizitza jartzen ditu jokoan. Jarraitu irakurtzen

            Airearen kalitatea eta Cementos Portland

              es 21 Ira 2012 - Guaixe, Hondakinak eta errausketa

              Guaixeko logoaDuela gutxi Nafarroan aire kalitate txarrena Erribera aldean dutela irakurri ahal izan dugu egunkarietan. Arazo hau, 1976/2003 Erret Dekretuak biltzen duen legedia hausten duen ozono troposferikoaren kontzentrazio handiagatik da. Ozonoa, nitrogeno oxidoen eta konposatu organiko hegazkorren arteko erreakzio kimikoen bitartez sortzen da eta Erriberan legez kanpoko Castejongo Zentral Termikoek sortzen dute kutsatzaile atmosferiko honen gehiena. Jarraitu irakurtzen

              Cementos Portlanden hondakinen errausketa, beharrezkoa ez den zarrastelkeria

                es 3 Eka 2012 - Guaixe, Hondakinak eta errausketa

                Guaixeko logoaNafarroako lehendakariordeak Olazagutiako Cementos Portlanden hondakinak erretzeko prozesua arintzeko Udalaz gaineko Eragineko Sektore Planaren formula erabiltzea proposatuko duela iragarri du. Neurri honek erabakia Nafar Gobernuaren eskutan utziko luke, nahiz eta indarrean dagoen legeriak aitortu biztanleriari ingurumenean eragiten duten proiektuetan esku hartzeko eskubidea. Honela, lantegia kokatua dagoen udalerriak ere ez luke ezer esaterik izanen. Jarraitu irakurtzen