
Jakina denez, Nafarroako Hondakinak Kudeatzeko Plana (PIGRN 2010-2020) bertan behera utzi du Espainiako Auzitegi Gorenak, behin betirako. Ondorioz, Nafarroako Gobernuak hasi du plan berri bat osatzeko prozesua: “Nafarroako Hondakinak Kudeatzeko Plan Integratua 2015-2025” (PIGRN). Erran daiteke, beraz, bost urte galdu ditugula Nafarroako hondakinen kudeaketaren auzian, eta plan berriarekin, aurrekoaren urteak aldatu nahi dituztela, nagusiki. Hortik aurrera, ezer gutxi. Gure prentsa oharra irakurtzen jarraitu, baina baita ere gure salaketari Nafar Gobernuaren erantzuna ikusi… Jarraitu irakurtzen
Orain dela gutxi ezagutzen genuen 

“Euskal Herriaren burujabetza energetikoarantz joateko gida” liburua aurkeztu da Donostian, gure kidea den Xabier Zubialde eginikoa. Liburuan Euskal Herriko egoera energetikoaren diagnostikoa egiten da eta sektorearen gertuko esperientziak azpimarratzen dira. Liburua PDF formatuan dago internetetik jeisteko, bai
Orain dela gutxi 
Zaborrak ingurunearekiko baita arazo energetiko, sozial eta ekonomikoen iturri dira. Gaur egungo gizarteak, zaborren auzia sortzen duten kutsadurarekin, usain txarrekin, baita zabortegien betetze eta asetzearekin lotu ohi du besteak beste.
Jose Javier Esparza Abaurrea Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazio kontseilariak parlamentuko batzordean azaldu zuenez, Nafarroako Hondakinen Kudeaketa Plan Integralak (NHKPI) eta Olaztiko porlandegiaren balioztapen proiektuak “zerikusik ez duten bi gauza dira”. Artikulu honetan agerraldian esan zuenaren transkripzioa egiten da, baina bideoan ere ikusi dezakezue eztabaida osoa…
Aste honetan bertan argitaratu den 2013ko urtarrilaren 10ean emaniko ebazpenean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak (NJAN) Nafarroako Hondakinen Kudeaketarako Plan Integratua 2010-2020 (NHKPI) balio gabe utzi du. Nafar Gobernuak NHKPIa 2010eko abenduaren 27an onartu zuenean,