
Abuztua da, oporraldia pertsona askorentzat, gobernatzen dutenentzat barne. Eta, hala ere, ohikoa izaten da abuztua aprobetxatzea gai batzuk zarata handirik gabe jorratzeko, nahiz eta garrantzi handikoak izan.
Jarraitu irakurtzenAbuztua da, oporraldia pertsona askorentzat, gobernatzen dutenentzat barne. Eta, hala ere, ohikoa izaten da abuztua aprobetxatzea gai batzuk zarata handirik gabe jorratzeko, nahiz eta garrantzi handikoak izan.
Jarraitu irakurtzenNafarroako Gobernuko Ingurumenaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko salaketa trukearekin sortutako eskandaluak erakunde horien arteko hautsak harrotu ditu, Ecofert Sansoain Artaxoako plantara baimenik gabeko hondakin likidoak bidaltzeagatik. Baina polemika orain piztu bada ere, hondakinek Nafarroan sortzen dituzten arazoak urrunetik datoz.
Jarraitu irakurtzenNafarroako Gobernuak hilaren 30ean bukatuko den parte-hartze prozesu bat aurkeztu du, Nafarroako Plan Energetiko berriaren zirriborroa eztabaidatzeko. Prozesu honek hilabete t’erdi bat baino zertxobait gehiago iraun du, 600 orrialdeko dokumentu bat aztertzeko eta beroni ekarpenak eta alegazioak aurkezteko. Dokumentu luze honen eskemak egun indarrean dagoen plan energetikoarenarekin antz handia du eta honako gaiak aurki daitezke: produkzio elektrikoa, energia eolikoa, biomasaz sortutakoa, elektrizitate eta gas hornikuntzarako sareak, mugikortasuna eta honen energiarekiko erlazioa eta, azkenik, komunitate energetikoaren eta auto-konsumoaren gaiak jorratzen dituzten kapituluak.
Jarraitu irakurtzenNafarroan lur emankor, ur erreserba eta klima anitz ditugu, askotariko elikagai- sistema biologikoak, jasangarriak eta bertakoak edukitzeko toki ezin hobea da, gainera datozkigun krisi klimatikoei, energetikoei eta elikagaien krisiei aurre egin ahal izateko. Hala ere, egun planetaren muga biofisikoen eta gure ekosistema propioaren kontrako norabidean goaz axolagabean.
Jarraitu irakurtzenValle de Odieta SCL enpresak esnetarako behi-aziendaren industria-ustiapen handia du Caparrosoko udalerrian. Ustiategi honek 3.500 behi inguru mantentzeko baimena izan du, duela gutxi Nafarroako Gobernuak baimena 7.200era arte luzatu duen arte. Era berean, Hibridación Termosolar Navarra (HTN) SL enpresak, aurrekoaren filialak, makrogranjak sortutako hondakin organikoen (minden) biodigestioa egiten du, beste enpresa batzuetatik eta hiri-hondakinen mankomunitateetatik datozen beste hondakin batzuekin batera. Prozesu honetan biogasa sortzen da, elektrizitatea sortzeko erabiltzen duen erregaia, eta hondakin likido kopuru handia.
Jarraitu irakurtzenDakizuen bezala, 15 talde eta hainbat elkartetako pertsonak martxoaren 30ean, asteazkena, adiskidetzeko ekitaldi batera deituta gaude Valle de Odieta – HTN enpresaren eskutik. Hain zuzen ere, Caparrosoko makroustiategiaren eta Noviercasen aurreikusitakoaren jabea. Adiskidetze ekintza hau nahitaezko urratsa da prozesu penalean, eta horren ondoren, eta adostasunik ez badago, enpresak kereila bat jartzea erabak dezake, antza denez, iraingarriak eta/edo kalumnagarriak direlako kolektibo horiek irailaren 10ean argitaratu zituzten informazioak.
Jarraitu irakurtzenValle de Odieta SCL enpresak Caparroson esnearen ekoizpen intentsiboko makrogranja ezarri zuenetik, irregulartasunak izan dira haren kudeaketan. Esnetarako behiak hazteko eta jezteko industria-instalazio handia da. 2009an jaio zen, esnea ekoizteko 3.450 behi heldu eta ordezkapenerako 2.920 txahal hartzeko baimenarekin. Hala ere, bere ibilbidearen ia hasieratik iragarri zuen ustiategiaren tamaina handitzeko asmoa zuela, bi aldiz handiagoa izateko, edo are eta handiagoa.
Jarraitu irakurtzenValle de Odieta-HTN enpresak (Caparrosoko makroustiategiaren eta Soriako Noviercasen proiektatu duten beste baten jabea) 14 elkartetako 15 pertsona adiskidetze ekitaldi batera deitu ditu martxoaren 30ean. Enpresak irainak eta kalumniak leporatzen dizkigu makroustiategiaren egoerari buruzko informazioa zabaltzeagatik. [Zure babesa adierazteko inprimakira zuzenean joan…]
Jarraitu irakurtzen