Hidrocantabrico enpresak Castejonen duen zentral termiko bat legez kanpokoa dela berretsi dute epaileek hirugarren aldiz. Afera hau salatzeko Sustrai Erakuntza eta Ribera + Centrales No plataforma Nafar Parlamentuan azaldu dira. Han egon dira ere Orkoien-Ezbakarteko goi tentsioko linearen aurkako plataforma, proiektu hori buruz hitzegiteko. Parlamentuko bi bideoak ikusi ditzazkezu artikulu osoa ikusten baduzu, baina gure kide den Xabier Euskalerria Irratian eginiko elkarrizketa entzun dezakezu lehen ere, hemen edo archive.org webgunean: Jarraitu irakurtzen
Kategoriaren artxiboa: Audio eta bideo
Maiatzak 25a larunbata manifestazioa Tafallan AHTko lanak gelditzeko
Nafar Gobernuak AHTko lanak mantentzeko apostua aurrean Sustrai Erakuntzak maiatzaren 25ean, larunbatarekin, Tafallako Nafarroako enparantzan, arratsaldeko 19:00etan manifestaldira joateko animatzen du. Orain, inoiz baino gehiago, AHT-a geldi dezagun. Bai trenari, AHT-rik ez. Jarraian manifestaldiren komunikatua eta gure kidea den Pablo Lorenteren bideoa aurkezten dugu (erderaz): Jarraitu irakurtzen
Sustrai Erakuntzarekin elkarrizketa nafarroako AHTa eta hirugarren errailari buruz
Sustrai Erakuntza fundazioko kide den Alfonso Garziandia Euskalerria Irratian egon zen Nafar Gobernuko AHTari buruzko azken mugimenduei buruz hitzegiteko. Sustapen kontseilari Luis Zarraluqui Nafarroako Parlamentura egon zen joan den astean, Sustrai Erakuntzak, Aralar, AHT Gelditu! Elkarlanak eta Nafarroako Trenaren aldeko eta AHT-ren aurkako Hautetsien Sareak aurreratutakoa onartzeko: Nafarroako AHT abiadura handiko trenaren egungo proiektua ez dela eginen. AHTari Castejon eta Iruñea arteko zatian baino ez diote eutsiko. (Audioak archive.org webgunean daude):
Nafarroako parlamentuko kontseilariaren agerraldia NHKPIak indargabetzen duen epaiari buruz
Jose Javier Esparza Abaurrea Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazio kontseilariak parlamentuko batzordean azaldu zuenez, Nafarroako Hondakinen Kudeaketa Plan Integralak (NHKPI) eta Olaztiko porlandegiaren balioztapen proiektuak “zerikusik ez duten bi gauza dira”. Artikulu honetan agerraldian esan zuenaren transkripzioa egiten da, baina bideoan ere ikusi dezakezue eztabaida osoa… Jarraitu irakurtzen
Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak Nafarroako Hondakin Plana baliogabetu du
Aste honetan bertan argitaratu den 2013ko urtarrilaren 10ean emaniko ebazpenean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak (NJAN) Nafarroako Hondakinen Kudeaketarako Plan Integratua 2010-2020 (NHKPI) balio gabe utzi du. Nafar Gobernuak NHKPIa 2010eko abenduaren 27an onartu zuenean, SUSTRAI ERAKUNTZA FUNDAZIOAK eta SAKANAKO MANKOMUNITATEAK administrazioarekiko auzien epaitegian demandatu zuen. Prentsa oharra osoko textua irakurtzen jarraitu dezakezu, baina gure kide den Alfontso Euskalerria Irratian eginiko elkarrizketa zati bat entzun dezakezu ere hemen, edo archive.org webgunean: Jarraitu irakurtzen
Sustrai Erakuntzak Olaztiko Cementos Portlanden hondakinaren errausketa proiektuari alegazioak aurkeztu dizkio
Olatzagutiako porlandegian hondakinak erre ahal izateko Nafarroako Gobernuak Udalez Gaindiko Plan Sektoriala izendatu du. Erabaki horren kontrako alegazioak aurkeztu eta bere tramitazioa bertan behera gelditzeko eskatu du Sustrai Erakuntza fundazioak. Alegazioaren osoko textua ere irakurri dezakezu (erderaz), baina hemen duzu laburpen bat… Edo gure kide den Pablo Lorente Hala Bedi Irratian eginiko erderazko elkarrizketa bat entzun dezakezu ere hemen, edo archive.org webgunean: Jarraitu irakurtzen