Nafarroako Gobernu ezberdinek, hastapenetik, energia eolikoaren ezarpena bultzatu dute gure mendi eta zelaietan. Aski da gogoratzea, estatuko parke eoliko zaharrena Erreniagako mendizerran, El Perdonen, kokatua dagoela eta 25 urte bete berri dituela.
Jarraitu irakurtzenKategoriaren artxiboa: Audio eta bideo
Txostena: Uraren politikak Nafarroan, gatazka aipagarriak eta uraren kudeaketarako proposamenak
Sustrai Erakuntza Fundazioak eta Urbizi Ibaien Defentsarako Nafarroako Sareak, beren lurraldean uren babesa babesten duten hainbat erakunderekin lankidetzan, Nafarroako uraren inguruko proposamen batzuk zuzentzen dizkiote Nafarroako Gobernuari. Bi erakundeok egindako “Uraren politikak Nafarroan, gatazka aipagarriak eta uraren kudeaketarako proposamenak” txostenean egiten dugu, hemen jartzen duguna jaisteko: epub formatuan (liburu elektronikoendako), pdf formatuan (txostena gazteleraz dago soilik, barkatu). Txostena paperean ere erosi daiteke Katakrak liburu-dendan, edo guri eskatzen. Ondoren txostenaren laburpen bat…
Jarraitu irakurtzenLuis Gonzalez Reyes: koronabirusaren ondoren, Desazkundearen normaltasun berriaren bidean
Luis Gonzalez Reyes Ecologistas en Acción taldeko kide eta kimika zientzietan doktoreak ekarpen garrantzitsuak egin ditu ingurumen arazoak zabaltzeko. “En la espiral de la energía” liburuaren egileetako bat da. Bertan, gizateriaren historiari errepasoa egiten zaio energiaren ikuspuntutik, eta gizarte justu, demokratiko eta iraunkorra izan daitekeenaren gakoak ematen dira. Hori dela eta, maiatz honetan Iruñean hitzaldi bat ematea nahi izan genuen, baina ezinezkoa izango da. Hala ere, Luisen azken lanen laburpen bat ekarriko dugu webgunera.
Jarraitu irakurtzenNafarroa Bizirik Nahi Dugu koronabirusak bizkortutako krisiaren aurrean
Koronabirusaren pandemiak gure bizitza aldatu du, eta krisi ekonomiko garrantzitsu baterantz garamatza. Hala ere, pixkanaka-pixkanaka azaleratzen ari ziren hainbat krisiren adierazpena da. Kapitalismoak, hazkunde mugagabearen logikagatik, kolapsora eramaten du zibilizazioa. Gainera, egungo egoerak zaintzen garrantzia erakutsi du: bizitza erdigunean jarri behar da. Egoera horren aurrean, Nafarroa Bizirik Nahi Dugu osatzen dugun gizarte-taldeen batasunak zenbait puntu mahai gainean jartzen ditugu, kontuan hartu beharko liratekeela larrialdi-aldi hau pasatzerakoan uste dugulako. Hona hemen adierazpen osoa:
Jarraitu irakurtzenTxostena: AHTak ez du merkantziarik garraiatzen, trikimailu publizitario baten historia
Sustrai Erakuntza fundazioak Abiadura Handiko Trenak (AHT, Prestazio Handiko Trena bezala ere ezaguna) Nafarroan merkantziak garraiatu ahal izateko dituen arazoak aztertzeko dokumentu bat osatu du.
Jarraitu irakurtzenMAGNAren proiektu berria Erdizen oso kaltegarria dela ingurumenerako baieztatu dugu
Magnesitas Navarras SA (MAGNA) enpresak aire zabaleko magnesita harrobi bat sustatu nahi du Erdizen, Artesiagako mendatetik gertu, Baztan eta Esteribarren artean. Hori dela eta, kontsulta bat zabaldu da proiektu honen ingurumen eragina baloratzeko. Sustrai Erakuntzak aztertu ditu proiektu honen balizko eraginak ingurumenean zein giza jardueran.
Jarraitu irakurtzenNafarroako indar politiko ezberdinek AHTren aurka eta Tren Sozialaren aldeko konpromisoa hartu dute
Ezaguna dena eta duela astebete iragarri dugun bezala, Abiadura Handiko Trenaren (AHT) kontra eta Tren Sozialaren aldeko Nafarroako eta Arabako plataformak jo ta su aritu gara gai hau hauteskundeetan presente egon dadin…
Jarraitu irakurtzenHauteskunde kanpaina honetan Abiadura Handiko Trenari buruz eztabaidatzea beharrezkoa da
Egungo trena hobetzea aldarrikatu eta Abiadura Handiko Trena arbuiatu egiten dugun erakundeok, taldeok eta plataforma ezberdinok ondokoa adierazi nahi dugu:
• Erabat beharrezko deritzogu gai hau hauteskunde kanpainaren eztabaida eta mezuetan presente egoteari.
• Dei egiten dugu larunbat honetan Gasteizen eginen den manifestazioan parte hartzeko.
Sententzia berri batek agerian jartzen du administrazioaren jarrera oztopatzailea
Arrazoi berriak Tren Sozialaren alde eta AHTren kontrako manifestaziotara joateko
Aurrerantzean prentsa oharrarekin uzten zaituztegu. Baina lehen Eguzki Irratian egindako elkarrizketa entzun dezakezu hemen:
Jarraitu irakurtzenSustrai Erakuntzak Iruñerriko Garraio Hiriko UGPS/PSISaren aldaketa errefusatu egiten du intermodalitatea eragozteagatik
Sustrai Erakuntzak helegiteak aurkeztu dizkio Garraio Hiriko UGPS/PSISaren aldaketari. Poligono honetan Iruñerriko Mankomunitateak hondakinetarako makroplanta bat egin nahi du. Hona hemen gai honen inguruko aurkeztu dugun helegiteak, besteak beste, Garraio Hiriaren gune intermodalaren desagerpenari dagozkionak.
Jarraitu irakurtzen