“Deabruaren Errotak”, Nafarroako parke eolikoen ugaltzearen inguruko bideo erreportajea

    es 10 Abe 2020 - Audio eta bideo, Energia, Prentsa oharrak

    Deabruaren errotak”, Nafarroako parke eolikoen ugaltzearen inguruko bideo erreportaje berezi bat egin du Ahotsa.info-k, Sustrai Erakuntza fundazioaren laguntzarekin. Bideoa abenduaren 14an estreinatutakoa izan zen, Iruñeko Condestable Jauregian. Ondoren ikusi dezakezu bideo osoa:

    “Deabruaren errotak”, Ahotsa.info eginikoa, youtuben.

    Erreportaje honetan parte hartu dute Nafarroan eraiki nahi dituzten parke eoliko berrien aurka sortu diren herri ekimenetako kideek, Sustrai Erakuntza fundazioaren partaideek eta Gurelur talde ekologistak. Ikus-entzunezkoak 16 minutuko iraupena du eta bertan parke eolikoek eragiten dituzten arazoak aztertzen dira: kalte ekologikoak mendi eta gune babestuetan, kalteak hegaztien populazioa…

    Energia ekoizpen berriztagarriaren izenean, parke eoliko berri hauen eraikuntzak kolore ezberdinetako gobernuen bedeinkapena jaso du. Proiektu hauen aurka altxatu diren ahotsak, bere aldetik, energia jasangarria ekoizteko beste eredu bat aldarrikatzen dute.

    Bideoa ikusi aurretik Sustrai Erakuntza fundazioak hitza hartuko du eta zenbat proiektu eoliko eta eguzki plakenak daude Nafarroan berri emango du. Fundazioa txosten oso bat prestatzen ari da, Nafarroan kontsumitzen dugun energia eta bere jatorriari, tamaina handiko proiektu eoliko eta fotovoltaikoek ingurumenean dituzten inpaktuei eta aztertu litezkeen aukerei buruzko informazioa emateko. Ekitaldi honetan ikerketa honen lehen emaitzak azalduko dira.

    Estrenaldia:
    Abenduaren 14 astelehena, arratsaldeko 19.00etan, Iruñeko Condestable Jauregian (Nagusia Kalea 2).

    Antolatzen dute:
    Sustrai Erakuntza Fundazioa eta Ahotsa.info.

    Trailer: