Kategoriaren artxiboa: Audio eta bideo

Audio edo bideo duten webguneko artikulu guztiak

“Dirua jarrai dezagun – Sigamos el Dinero”: proiektu berriztagarrien atzean dauden interes ekonomikoak aztertzen dituen bideoa

    es 26 Ots 2026 - Audio eta bideo, Energia, Etorbidea, Sustraiko txostenak

    “Jarrai dezagun diruaren arrastoa” bideoa aurkezten dugu, Xabier Zubialderen laguntzarekin. Gurea bezalako gizarte kapitalistetako proiektu energetiko guztien atzean interes ekonomiko garrantzitsuak daude, interes sozialei gailentzen zaizkienak. Datu hori inperio fosilarekin agerikoa bada ere, makroproiektu berriztagarrien agerpenarekin ez da hain nabarmena.

    Jarraitu irakurtzen

    Caparrosoko Valle de Odieta makro-granjako arduradunen aurkako epaiketa, ingurumen delituagatik

      es 3 Ira 2025 - Audio eta bideo, Makroustiategiak, Prentsa oharrak
      • Valle de Odieta ez ezik, ingurumenean, gizartean eta osasunean eragin handia duen abeltzaintza eredua ere epaituko da
      • Ustez Valle de Odietako mindekin ureztatzeagatik epaituko dituzte Odietako zuzendaritza kontseiluko kide ziren pertsona fisikoak
      • Baliteke poluzioak Aragoi eta Arga ibaien behealdeko KBE gune babestuari eragin izana, desagertzeko arriskuan dauden espezieen habitatei, alegia.
      • Fiskaltzak lau hilabete eta erdiko espetxe zigorra eskatzen du, eta herri akusazioak hiru urte artekoa.
      Jarraitu irakurtzen

      Nafarroako Parlamentuko obra publikoen esleipenei buruzko Batzordeari eskatu diogu “Mina Muga” proiektua barne hartu eta ikertzeko

        es 4 Abu 2025 - Audio eta bideo, Meategi eta harrobiak, Prentsa oharrak

        Gaur, abuztuak 4, La Bal D’Onsella eta Erreniegako Meategien aurkako Plataformak, Ecologistas en Acción taldeak eta Sustrai Erakuntza Fundazioak eskaera bat aurkeztu dute Nafarroako Parlamentuan, Nafarroako herri-lanen esleipenak ikertzeko sortutako Ikerketa Batzordeak Mina Muga sar dezan bere lanetan.

        Jarraitu irakurtzen

        Makrogranjen aurkako Nafarroako Plataformak Valle de Odietaren bere instalazioak handitzeko asmoen aurka jo du

          es 5 Eka 2023 - Audio eta bideo, Makroustiategiak, Prentsa oharrak

          Makrogranjen aurkako Nafarroako Plataforma osatzen dugun 15 erakundeetatik, hemen elkartu gara berriro, oraingoan, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Kontseilaritzaren ebazpenen aurkako bi gora jotzeko errekurtso (1 eta 2) aurkezteko. Ebazpenetan, Nafarroako Gobernuko departamentu honek baimena ematen du esnetarako behi-azienda ustiatzeko instalazioa eta hondakin organikoen biometanizazio instalazioa nabarmen aldatzeko. Enpresa horren titularrak Valle de Odieta SCL eta Hibridación Termosolar de Navarra SL dira, Caparrosoko udalerrian kokatuta.

          Jarraitu irakurtzen

          Caparrosoko Valle de Odieta makrogranjaren Ingurumen Baimen Bateratuaren aldaketari egindako alegazioen laburpena

            es 16 Mai 2022 - Audio eta bideo, Energia, Hondakinak eta errausketa, Makroustiategiak, Prentsa oharrak, Sustraiko txostenak, Ura eta urtegiak

            Valle de Odieta SCL enpresak esnetarako behi-aziendaren industria-ustiapen handia du Caparrosoko udalerrian. Ustiategi honek 3.500 behi inguru mantentzeko baimena izan du, duela gutxi Nafarroako Gobernuak baimena 7.200era arte luzatu duen arte. Era berean, Hibridación Termosolar Navarra (HTN) SL enpresak, aurrekoaren filialak, makrogranjak sortutako hondakin organikoen (minden) biodigestioa egiten du, beste enpresa batzuetatik eta hiri-hondakinen mankomunitateetatik datozen beste hondakin batzuekin batera. Prozesu honetan biogasa sortzen da, elektrizitatea sortzeko erabiltzen duen erregaia, eta hondakin likido kopuru handia.

            Jarraitu irakurtzen

            Caparrosoko makroustiategiak adiskidetze ekitaldira deitutako 14 eragileek Nafarroako Parlamentuan aurkeztutako informazioa ontzat hartu eta berretsi egin dute

              es 30 Mar 2022 - Audio eta bideo, Hondakinak eta errausketa, Makroustiategiak, Prentsa oharrak, Ura eta urtegiak
              Jarraitu irakurtzen

              Caparrosoko makro-ustiategiak adiskidetze ekitaldira deitu duen taldeei babesa emateko eskaera

                es 7 Mar 2022 - Audio eta bideo, Hondakinak eta errausketa, Makroustiategiak, Tresnak, Ura eta urtegiak

                Valle de Odieta-HTN enpresak (Caparrosoko makroustiategiaren eta Soriako Noviercasen proiektatu duten beste baten jabea) 14 elkartetako 15 pertsona adiskidetze ekitaldi batera deitu ditu martxoaren 30ean. Enpresak irainak eta kalumniak leporatzen dizkigu makroustiategiaren egoerari buruzko informazioa zabaltzeagatik. [Zure babesa adierazteko inprimakira zuzenean joan…]

                Jarraitu irakurtzen