Salvemos el Ega – Ega Bizirik Elkartea eta Sustrai Erakuntza Fundazioaren kideek kexa bat aurkeztu diogu Nafarroako Arartekoari, Lokiz akuiferoan Jurramendiko Mankomunitateak egiten duen gehiegizko ur ateratzeak direla eta. Ekitaldian bailarako udaleko ordezkariak ere egon dira (Antzin, Murieta, Legaria eta Lana Ibarra), eta ureztatzaileen komunitateen kideek. Artikulu honetan zabaldu dugun prentsa oharraren laburpen bat duzu, eta hemendik aurkeztu dugun kexa osoa (PDF, 1,3 Mb) jaitsi dezakezu ere.
Kategoriaren artxiboa: Prentsa oharrak
Auzitegi Gorenak berretsi du Castejongo zentral termiko bat legez kanpokoa dela
Epai judizial (PDF, 685 Kb) berri batek Castejongo zentral termiko bat martxan jarraitzerik galarazi du. Azpiegitura hauek jaso duten hainbat sententzietako beste bat izan da oraingoa. Hau ikusi ondoren zentralen eraispena aztertu beharrean gaudela uste dugu, oraingo Nafar Gobernuak egin beharko duena, orain Energia Plan berria eztabaidatzen ari garenean. Gure webguneko artikulu honetan informazioa gehitu dugu, eta Nafar Gobernuari galdera batzuk luzatu… Jarraitu irakurtzen
Urdazubiko kobazuloak ez hondatzeko Sustrai Erakuntzak eta SOS Alkerdik egin dugun borrokaren balorazioa
Arankoa bulego juridikoan gaur egindako prentsaurrekoan zabaldu dugun informazioa da hau. SOS Alkerdi Elkarteak, Sustrai Erakuntza Fundazioa eta Arankoa bere abokatuen laguntzarekin, kobazuloen ondarearen aldeko bere borroka osoaren balorazioa egin dugu. Nafar Gobernuak Urdazubiko Alkerdi harrobia gelditzea erabaki omen du, paleolito garaiko aurkikuntza bereziak aurkitu direlako. Eta geldialdi hau lortzeko hainbat lan administratibo eta juridiko, eta baita ere mobilizazioak egin ditugu. Jarraitu irakurtzen
Sustrai Erakuntzaren ustez Nafarroa 2030 Ikusmuga Plan Energetikoaren zirriborroak suspentsoa merezi du
Sustrai Erakuntzaren ustez, Nafarroa 2030 Ikusmuga Plan Energetikoaren zirriborroak suspentsoa merezi du. Horrelako balorazioa egin dugu gaur goizean Civivox Condestablen antolatu dugun jardunaldian. Egindako ekitaldiaren balorazioaren testu osoa duzu hemen, eta egin ditugun eduki guztiak artikulu honetan. Jarraitu irakurtzen
Ebroko Ur konfederazioaren kontrako salaketa Esako urtegian arduragabekeriaz jokatzeagatik
Sustrai Erakuntza eta Yesa + No elkarteek, Karmele Irigibel Galipentzuko alkatearekin batera, salaketa (PDF, 162 Kb) jarri dute Ebroko Ur Konfederazioaren (CHE) aurka, 2013ko Esako urtegiaren hondamendian “inguruko herritarrak arrisku larrian jartzeagatik”. Salatzaileen esanetan, CHEk ez zuen zuhurtzia printzipioaren arabera jokatu larrialdi hartan. Ondoren prentsa oharra, salaketaren zati bat eta Navarra Televisión-aren bideoa… Jarraitu irakurtzen
Labore transgenikoak debekatzearen alde
Labore transgenikoak arautzen dituen lege-esparru berria kontuan hartzen, Sustrai Erakuntza fundazioak, beste Nafarroako erakundeekin batera (*), nekazal kontseilariari eta zuzendari nagusiei, zein legebiltzarreko talde desberdinei, eskatu die EBeko beste herrialdeetan egin duten bezala, genetikoki aldatutako organismoen (GAO) laborantza komertziala beren lurraldeetan galaraz dezaten. Jarraitu irakurtzen
Prentsa agerraldia: Nafarroako Gobernuak Aroztegiaren proiektuarekin jarraitzeko hartutako erabakiaren balorazioa
2015ko abenduaren 30ean Nafarroako Gobernuak Aroztegiako egitasmo urbanistiko espekulatzailearekin aitzin egitea erabaki du. Aroztegiako proiektua, UGPS-a bezala bideratzea hasiera batean UPNren gobernuak abiatu zuen arren, Geroa Bairen gobernuak joan den astean hartutako erabakiaren bitartez, bidegabekeria hau babestea erabaki du… Prentsa oharrarekin jarraitu baino lehen Eguzki Irratian egindako elkarrizketa bat entzun dezakezu, bai hemen edo archive.org-en:
Sustrai Erakuntzak Nafarroan garraioa aztertzeko batzorde bat sortzea eskatzen dio Nafarroako Parlamentuari
Sustrai Erakuntzak Nafarroako garraio sektorea sakonki aztertu behar dela uste du. Eta helburu hori gauzatzeko Nafarroako Parlamentuari Batzorde bat osatzeko eskatu diogu… Eta Parlamentuak batzordea eratzea onartu du!! Ondoren batzordea onartzeko Parlamentuan edukitako debatearen bideo ikusi, irratian egin diguten elkarrizketa bat entzun, eta prentsa oharra osoa irakurri dezakezu… Jarraitu irakurtzen
Sustrai Erakuntza Iruñea eta Euskal Y-ren arteko prestazio handiko trenerako (AHT) proiektu berri baten iragarpenaren aurrean
Espainiako Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak Iruñea eta Euskal Y-ren arteko prestazio handiko trenbide (AHT) berriaren proiektuari buruzko aurrekontsulta epea zabaldu du, egitasmoaren ingurumen-inpaktu azterketa egite aldera… Baina prentsa oharra irakurri baino lehen Irati Irratian egindako elkarrizketa bat entzun dezakezu, bai hemen edo archive.org webgunean:
Nafarroako Gobernuak Aroztegiako (Baztan) UGPSa bertan behera gelditzen ez badu epaitegietara joko dugu
Gaur goizean egindako prentsaurrekoaren textuarekin uzten zaituztegu. Prentsaurrekoan, Aroztegia… eta gero zer? Plataformak, Sustrai Erakuntza Fundazioaren laguntzarekin, Lekarozko Aroztegia eremuan egin nahi den egitasmo urbanistiko-espekulatzailearen (hotela, golf zelaia eta 228 etxebizitza) egoeraren inguruko informazioa eman du. Eta Nafar Gobernuak proiektua ez badu gelditzen Sustrai Erakuntzak UGPSaren aurrean helegitea jartzeko asmoari buruz ere solas egin da. Baina prentsa oharra irakurri baino lehen Irati Irratian egindako elkarrizketa bat entzun dezakezu, bai hemen edo archive.org webgunean: Jarraitu irakurtzen