Kategoriaren artxiboa: Prentsa oharrak

Sustrai Erakuntzak komunikabideei bidali dizkie komunikatuak, prentsa oharrak eta iritzi artikuluak

Nafarroako makroproiektu eolikoen eta eguzki plakakoen aurkako plataformen koordinakundearen manifestuari atxikimenduak

    es 19 Mai 2021 - Energia, Prentsa oharrak

    Eguzki plaka eta eoliko makroproiektuen aurkako Nafarroako plataformak Nafarroako Energia Eraldatzen / Transformando la Energia Navarra (NEETEN) izenpean biltzen dira. Nafarroako erakunde politiko, sindikal eta sozialek eoliko zein eguzki makroproiektuen prozedura guztiak bertan behera uzteko eskatzen dute. Sustrai Erakuntza fundazioak ekimen hau atxikitzen du ere…

    Jarraitu irakurtzen

    Nafarroako etxeetako hondakinen kudeaketari buruzko txostena. Ekidin daitekeen hondamendi baten kronika

      es 12 Mai 2021 - Audio eta bideo, Hondakinak eta errausketa, Makroustiategiak, Oinarrizko dokumentuak, Prentsa oharrak, Sustraiko txostenak

      Txosten hau aurkezten dugu: “Etxeko hondakinen kudeaketa Nafarroan. Proposamenak baliabideen mugan“. Testuan, gure zaborrekin sortzen ari garen ingurumen-hondamendiak ezagutuko dituzu, baita izan daitezkeen konponbideak ere. Txostena (gazteleraz dago) PDF formatuan eta EPUB bezala (liburu elektronikoendako) deskargatu dezakezu, Katakrak liburudendan edo guri eskatzen erosi paperean, edo bere laburpena irakurtzen jarraitu…

      Jarraitu irakurtzen

      Sustrai Erakuntza Fundazioak alegazioak aurkeztu ditu eguzki- eta eoliko-poligonoen uholdearen aurrean, geldiarazi eta plangintza demokratikoa eskatzeko

        es 23 Api 2021 - Energia, Prentsa oharrak

        Sustrai Erakuntza Fundazioa alegazioak aurkeztea bultzatzen ari da azken asteotan Nafarroan argitara ateratzen ari diren eguzki- eta eoliko-poligono andanaren aurka. Orain arte, eta hilabete pasatxoko epean, Fundazioak 19 alegazio aurkeztu dizkie dagoeneko beste hainbeste proiekturi. Era berean, beste erakunde eta pertsona partikular batzuk ere alegazio horiek edo antzekoak erregistratzen ari dira; izan ere, testuak eta horiek egiteko jarraibideak jendearen eskura jarri ditugu gure webgunean.

        Jarraitu irakurtzen

        Eoliko- eta eguzki- poligonoen aurkako manifestua Nafarroan moratoria behar dugu!!

          es 25 Mar 2021 - Energia, Prentsa oharrak

          [Behean sinatzen duten plataformeen manifestua]. Klima-aldaketaren ondorioak hemen daude. Gaur egungo hazkunde mugagabearen eta garapenaren ereduarekin zerikusia duten berotegi-efektuko gasen isurketek gradu bat inguru igo dute lurreko tenperatura globala industriaurreko mailekin alderatuta, komunitate zientifikoaren arabera. Kontua da noraino iritsiko den eta zer inpaktu onartzeko prest gauden.

          Jarraitu irakurtzen

          Next Generation EU: Eliteak erreskatatzeko azken plana

            es 16 Mar 2021 - Prentsa oharrak, Sustrai Erakuntza fundazioa

            [Bukaeran adierazitako taldeek sinatutako adierazpena]. Europar Batasunak (EB) diskurtsoa aldatu du. 2008ko krisiaren ondoren, komunikabideek doikuntza, austeritatea eta egonkortasun planak bezalako terminoak errepikatzen zituzten. EBko erakundeak “diziplinatzeko” eta gure ustezko gehiegikeriak zuzentzeko beharrezko zorroztasunez zuzentzen ziren herritarrengana. Gaur egun, COVID‐19ren krisi bortitzaren ondoren, aurretik jasaten dugunari gainjarri zaiona, EBk askoz ere aurpegi atseginagoa irudikatu nahi izan du, eta zulotik ateratzen utziko digun euskarri gisa aurkezten du bere burua. Etorkizuneko planetan estimulu, erresilientzia edo trantsizio ekologiko eta digital bezalako hitzak errepikatuz…

            Jarraitu irakurtzen

            Ayerdiri erantzuna: berriztagarriek berez ez dute tenperatura murriztuko

              es 19 Urt 2021 - Energia, Prentsa oharrak

              Manuel Ayerdi Olaizola Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikorako kontseilariakPlanetaren tenperatura murriztea lehentasuna da” iritzi artikulua idatzi berri du Nafarroako hainbat egunkaritan. Bertan, gure erkidegoko energia-kontsumoaren iraunkortasun ezaren berri ematen digu, eta irtenbide bat baino ez digu eskaintzen, ia magikoa, energia berriztagarri gehiago ekoiztea, alegia.

              Jarraitu irakurtzen