
Sustrai Erakuntza Fundazioak larunbat honetan, maiatzak 15, 17:30ean Elizondoko plazatik AROZTEGIA GELDITU: UGEPik EZ, INPOSIZIORIK EZ! lelopean deitutako manifestazioan parte hartzeko deia egiten dugu.
Jarraitu irakurtzen
Sustrai Erakuntza Fundazioak larunbat honetan, maiatzak 15, 17:30ean Elizondoko plazatik AROZTEGIA GELDITU: UGEPik EZ, INPOSIZIORIK EZ! lelopean deitutako manifestazioan parte hartzeko deia egiten dugu.
Jarraitu irakurtzen
Txosten hau aurkezten dugu: “Etxeko hondakinen kudeaketa Nafarroan. Proposamenak baliabideen mugan“. Testuan, gure zaborrekin sortzen ari garen ingurumen-hondamendiak ezagutuko dituzu, baita izan daitezkeen konponbideak ere. Txostena (gazteleraz dago) PDF formatuan eta EPUB bezala (liburu elektronikoendako) deskargatu dezakezu, Katakrak liburudendan edo guri eskatzen erosi paperean, edo bere laburpena irakurtzen jarraitu…
Jarraitu irakurtzen
Sustrai Erakuntza Fundazioa alegazioak aurkeztea bultzatzen ari da azken asteotan Nafarroan argitara ateratzen ari diren eguzki- eta eoliko-poligono andanaren aurka. Orain arte, eta hilabete pasatxoko epean, Fundazioak 19 alegazio aurkeztu dizkie dagoeneko beste hainbeste proiekturi. Era berean, beste erakunde eta pertsona partikular batzuk ere alegazio horiek edo antzekoak erregistratzen ari dira; izan ere, testuak eta horiek egiteko jarraibideak jendearen eskura jarri ditugu gure webgunean.
Jarraitu irakurtzen
[Behean sinatzen duten plataformeen manifestua]. Klima-aldaketaren ondorioak hemen daude. Gaur egungo hazkunde mugagabearen eta garapenaren ereduarekin zerikusia duten berotegi-efektuko gasen isurketek gradu bat inguru igo dute lurreko tenperatura globala industriaurreko mailekin alderatuta, komunitate zientifikoaren arabera. Kontua da noraino iritsiko den eta zer inpaktu onartzeko prest gauden.
Jarraitu irakurtzen
[Bukaeran adierazitako taldeek sinatutako adierazpena]. Europar Batasunak (EB) diskurtsoa aldatu du. 2008ko krisiaren ondoren, komunikabideek doikuntza, austeritatea eta egonkortasun planak bezalako terminoak errepikatzen zituzten. EBko erakundeak “diziplinatzeko” eta gure ustezko gehiegikeriak zuzentzeko beharrezko zorroztasunez zuzentzen ziren herritarrengana. Gaur egun, COVID‐19ren krisi bortitzaren ondoren, aurretik jasaten dugunari gainjarri zaiona, EBk askoz ere aurpegi atseginagoa irudikatu nahi izan du, eta zulotik ateratzen utziko digun euskarri gisa aurkezten du bere burua. Etorkizuneko planetan estimulu, erresilientzia edo trantsizio ekologiko eta digital bezalako hitzak errepikatuz…
Jarraitu irakurtzen
Behean sinatzen dugun erakunde sozial eta ekologistok gogor kritikatzen dugu eoliko- eta eguzki-poligonoen proiektu-oldea ingurune naturalean, Nafarroako Gobernuak informazio publikoan jarri duena. (Proiektu honi guztiari zure alegazio jarri dezakezu ere instrukzio hauek jarraitzen…).
Jarraitu irakurtzen
Joan den otsailaren 11n Diario de Noticias egunkarian María Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteari egindako elkarrizketa argitaratu zen. Aste batzuk itxaron dugu, Gobernua sostengatzen duen alderdiren batek edo Chivite andrea buru duen gobernuko alderdi batek AHTren gaiari buruz adierazitakoa zalantzan jar zezan. Isiltasun publikoa eta izugarri argigarria.
Jarraitu irakurtzen
Manuel Ayerdi Olaizola Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikorako kontseilariak “Planetaren tenperatura murriztea lehentasuna da” iritzi artikulua idatzi berri du Nafarroako hainbat egunkaritan. Bertan, gure erkidegoko energia-kontsumoaren iraunkortasun ezaren berri ematen digu, eta irtenbide bat baino ez digu eskaintzen, ia magikoa, energia berriztagarri gehiago ekoiztea, alegia.
Jarraitu irakurtzen
“Deabruaren errotak”, Nafarroako parke eolikoen ugaltzearen inguruko bideo erreportaje berezi bat egin du Ahotsa.info-k, Sustrai Erakuntza fundazioaren laguntzarekin. Bideoa abenduaren 14an estreinatutakoa izan zen, Iruñeko Condestable Jauregian. Ondoren ikusi dezakezu bideo osoa:
Jarraitu irakurtzen
Orain Ardura ekimenak hainbat mobilizazio deitu ditu larunbat honetarako, Abiadura Handiko Trena (AHT) egiteko erabiltzen diren diruak premia sozial larrienetara bideratzea eskatzeko. Orain Ardura hainbat gizarte sektoreak bultzatutako ekimen bat da. Ekimenak gobernuek egiten dituzten gastuak era arrazional batean egitea eskatzen du, krisi soziosanitarioa ahalik eta azkarren konpontzeko. Sustrai Erakuntza fundazioan uste dugu aldarrikapen hori inoiz baino beharrezkoagoa dela.
Jarraitu irakurtzen