Kategoriaren artxiboa: Prestazio Handiko Trena (AHT)

Abiadura Handiko Nafar Korridorea

Nafarroako Abiadura Handiko Trenaren lanak legez kanpoko egoeran geratu dira

    es 1 Abu 2013 - Audio eta bideo, Prentsa oharrak, Prestazio Handiko Trena (AHT)

    Gaurko prentsaurrekoaren argazkiaIkuspuntu arrazional batetik abiaturik, Nafarroako Abiadura Handiko Trenaren (AHT) ibilbidearen lanek etete deia jaso dute. Madrilgo Justizia Epaitegi Gorenak Sustrai Erakuntza Fundazioak ezarritako helegite (PDF artxiboa, 628 Kb) baten gaineko epaia eman du, Ingurumen Eraginen Aitorpenak (IEA) iraungitzat eta indargabetzat aitortuz. [Ondoren prentsa ohar hau irakurtzen jarraitu dezakezu, baina gaurko argazki eta bideo batzuk ikusi dezakezu ere. Bideoak Rmldd-k eta Ateak Irekik eginikoak dira, baina erderaz daude, barkatu eragozpenak]. Jarraitu irakurtzen

    Sustrai Erakuntza Fundazioa, Nafarroan tren konbentzionala hobetzeko, baina AHTa eraikitzen jarraitzeko proiektuaren aurrean

      es 22 Mai 2013 - Prentsa oharrak, Prestazio Handiko Trena (AHT)

      KartelaNafarroako tren korridorearen proiektua erabat aldatu du Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Sustapen kontseilari Luis Zarraluki Nafarroako Parlamentuan agertu eta gero. Egin zuen agerraldiari so egiten badiogu, argi ikusiko dugu trenbideak bikoizteko aukera jartzen duela mahai gainean, behintzat, Castejon eta Iruñerria arteko zatian. Jarraitu irakurtzen

      Maiatzak 25a larunbata manifestazioa Tafallan AHTko lanak gelditzeko

        es 16 Mai 2013 - Audio eta bideo, Prestazio Handiko Trena (AHT)

        KartelaNafar Gobernuak AHTko lanak mantentzeko apostua aurrean Sustrai Erakuntzak maiatzaren 25ean, larunbatarekin, Tafallako Nafarroako enparantzan, arratsaldeko 19:00etan manifestaldira joateko animatzen du. Orain, inoiz baino gehiago, AHT-a geldi dezagun. Bai trenari, AHT-rik ez. Jarraian manifestaldiren komunikatua eta gure kidea den Pablo Lorenteren bideoa aurkezten dugu (erderaz): Jarraitu irakurtzen

        Sustrai Erakuntzarekin elkarrizketa nafarroako AHTa eta hirugarren errailari buruz

          es 15 Mai 2013 - Audio eta bideo, Prestazio Handiko Trena (AHT)

          Metropoliforalaren logoa, Euskalerria irratiaren saioaSustrai Erakuntza fundazioko kide den Alfonso Garziandia Euskalerria Irratian egon zen Nafar Gobernuko AHTari buruzko azken mugimenduei buruz hitzegiteko. Sustapen kontseilari Luis Zarraluqui Nafarroako Parlamentura egon zen joan den astean, Sustrai Erakuntzak, Aralar, AHT Gelditu! Elkarlanak eta Nafarroako Trenaren aldeko eta AHT-ren aurkako Hautetsien Sareak aurreratutakoa onartzeko: Nafarroako AHT abiadura handiko trenaren egungo proiektua ez dela eginen. AHTari Castejon eta Iruñea arteko zatian baino ez diote eutsiko. (Audioak archive.org webgunean daude):

          Jarraitu irakurtzen

          Sakanako AHTa berraktibatu nahi dute

            es 6 Mai 2013 - Guaixe, Prestazio Handiko Trena (AHT)

            Guaixeko logoaJoan den astean jakin izan genuen Nafarroako eta Euskal Autonomia Erkidegoko Gobernuak beraien Abiadura Handiko Trenen lotura berraktibatzen saiatzen ari direla. Dakizuen bezala, AHT nafarra Sakana osoa zeharkatzera heldu daiteke. Litekeena da trazatuak Errotzetik sartu eta Altsasuraino jotzea. Lizarrustitik edo Irañetatik Aralar gurutzatuko luketen trazatuak ere aukeren artean daude. Trazatu berri hau eginen balitz “trintxera” berri bat zabalduko litzateke gure haranean, jada goi-tentsio linea, trena, errepide eta autobia bezalako azpiegiturez saturatua dagoen haranean, hain zuzen ere. Jarraitu irakurtzen

            Sustapen Ministerioak Nafarroako Ezaugarri Behineneko Trenaren proiektua aldatu egin du jada

              es 26 Api 2013 - Prentsa oharrak, Prestazio Handiko Trena (AHT)

              Abiadura Haundiko Trenaren lanakSustrai Erakuntza Fundazioak uste du Nafarroan jada errealitatea dela abiadura handiko tren korridore berria eraikitzeko proiektuaren aldaketa (AHT, EBT, EAH, izen guztiak sinonimoak dira). Asteon Aralarko parlamentari Txentxo Jimenezek aurreratu du, eta Nafarroako Gobernuari eskatu dio AHTaren obrak bertan behera uzteko, mahai gainean utzi baititu Sustapen Ministerioak Nafarroako abiadura handiko korridorearen “aldaketa sakonei” buruz dituen zalantzak. Jarraitu irakurtzen

              Sustrai Erakuntzak, Nafarroako AHTaren Castejon-Cadreita bidegunea eraikitzeko lanak direla eta

                es 10 Urr 2012 - Prentsa oharrak, Prestazio Handiko Trena (AHT)

                Abiadura Handiko Trenaren lanakCastejon eta Cadreita arteko bidegunerako Prestazio Handiko Trenaren lanen berehalako hasiera dela eta, Sustrai Erakuntza fundazioak Nafarroako Gobernua aurrera iheska dabilela uste du. Indarrean dagoen Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluaziorik (IEE aurrerantzean) ez dauka proiektuak eta kontu hau epaitegietan salatua dagoenez, Sustrai Erakuntza fundazioak jardueraren gauzatzeak duen ziurtasun juridiko eza salatu nahi du. Jarraitu irakurtzen

                Etxabakoizko AHTaren Planari Epaitegi Gorenean helegitea aurkeztua

                  es 5 Mar 2012 - Prentsa oharrak, Prestazio Handiko Trena (AHT)

                  Etxabakoitz aldean egin nahi duten AHTren geltokiaren proiektuaren irudiaSustrai Erakuntza Fundazioak Iruñeko tren geltoki berriaren inguruaren garapenerako Udalaz gaineko Eragineko Sektore Plana (UESP) dela eta, kasazio-errekurtsoa aurkeztu berri du Epaitegi Gorenean (Microsoft Word artxibategia, 38 Kb). Jardun judizial berri hau Nafarroako Justizia Epaitegi Gorenak (NJEG), 2012ko urtarrilaren 16an jaulkitako epaiak (PDF artxibategia, 122 Kb) eragin du. Epai horren epaitzan NJEGk Sustraik 2010eko azaroan jarritako administrazioarekiko auzien helegite (Microsoft Word artxibategia, 183 Kb) bat ezesten du. Sustraik ezarritako helegiteak AHTaren geltoki berria Etxabakoitzen ezartzeko Nafar Gobernuak onartu zuen UESParen aurka egiten zuen. Jarraitu irakurtzen

                  Trenaren alde eta ATH-aren aurkako Nafar Hautetsien Sarearen manifestua

                    es 26 Aza 2011 - Prestazio Handiko Trena (AHT)

                    Sareako arkezpenaren prentsaurreaTrenaren alde eta ATH-aren aurkako Nafar Hautetsien Sarearen manifestua aurkezten dugu aurrerago. Nafarroako Parlamentua eta hainbat kontzeju eta udaletxeko hautetsiak biltzen dute talde honek AHT-aren aurka eta oraingo trenbidearen hobekuntzaren alde apustua egiten du. Sare honen bultzatzaile batzuk Sustrai Erakuntza Fundazioaren patronatuko kideak dira: Jarraitu irakurtzen