Kategoriaren artxiboa: Prestazio Handiko Trena (AHT)

Abiadura Handiko Nafar Korridorea

Nafar Parlamentuan AHTko lanak geldiarazteko eztabaidaren laburpena

    es 20 Aza 2011 - Prestazio Handiko Trena (AHT)

    Bilkuraren irudia, Parlamentuko bidotik hartutaJoan den asteazkena, azaroaren 16a, Nafarroako Parlamentuan Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Batzordeko bilkur bat burutu zen, non Nafarroako Gobernua premiatzen zen Castejón – Iruña Abiadura Handiko Korridorearen obren hasierarekin zerikusia duen inongo jarduketarik ez dezan abian jarri. Gure web orrialde honetan mozioaren laburpen bat jartzen dugu, eta bilkuraren transkripzio txiki bat, Sustrai Erakuntzaren eremu horretan egin duen lana islada ematen duelako.

    Jarraitu irakurtzen

    Nafarroako AHT proiektuaren EZ-errentagarritasun sozialari buruzko hitzaldia

      es 5 Aza 2011 - Prestazio Handiko Trena (AHT)

      Hitzaldiaren kartelaHurrengo asteazkena, azaroak 9a, Sustrai Erakuntzak hitzaldi bat antolatu du non “abiadura handiko trenbide konexioaren proiektuaren errentagarritasun soziala Nafarroan” ikerketa txostena aurkeztuko da. Lana Roberto Bermejo eta Alejo Etchart, Euskal Herriko Unibersitateko ikerlariek egin dute, eta hitzaldia beraiek emango dute, txostena sakonki ezagutzera emateko. Eguzki Irratian elkarrizketa bat egin diote Alejo Etcharti hitzaldiari buruz, fitxategi honetan (mp3 formatoa, 3,6 Mb) entzun dezakeguna.

      Jarraitu irakurtzen

      Sustrai Erakuntza Nafarroan hasi diren Abiadura Handiko Trenaren lanen aurrean

        es 4 Aza 2011 - Prentsa oharrak, Prestazio Handiko Trena (AHT)

        Abiadura Haundiko Trenaren inpaktuak ingurugiroanNafarroako Abiadura Handiko Trenaren (edo Prestazio Altuko) hasierako lanen iragarpenaren aurrean, Sustrai erakuntza Fundazioak jakinarazi nahi du, Nafar Gobernuaren zentzugabekeria deitoratzen duela eta asmo honekin aurrera jarrai ez dezan gogo handiz lanean segituko duela. Sustraien iritziz, pentsatutako azpiegitura ez da beharrezkoa komunitatearen etorkizunerako, hala, azken honen eraikitzea eta martxan ezartzea gizarteari inongo onurarik ekarriko ez dion baliabideen xahutzea besterik ez da.
        Jarraitu irakurtzen

        Nafarroako abiadura handiko trenaren lotura-proiektuaren errentagarritasun sozialari buruzko txostena

          es 2 Aza 2011 - Oinarrizko dokumentuak, Prentsa oharrak, Prestazio Handiko Trena (AHT), Sustraiko txostenak

          Txostena aurkezpenaren prentsaurrekoaGaur, 2011ko azaroak 2, Sustrai Erakuntza Fundazioak nafarroako abiadura handiko korridorearen proiektuaren errentabilitate sozial eta ekonomikoari buruzko ikerketa aurkeztu du. Lan hau Roberto Bermejo, David Hoyos eta Alejo Etchart (EHU-UPV) ikerlariek egin dute. Textu barruan ainbat dokumentu deskargatu dezakezu (tartean txostena), baina eskema era duen laburpen hau gomendatzen dugu (PDF fitxategia, 98 Kb, erderaz bakarrik).

          Jarraitu irakurtzen

          Txosten laburpena: Abiadura handiko trenbide konexioaren proiektuaren errentagarritasun soziala Nafarroan

            es 2 Aza 2011 - Prestazio Handiko Trena (AHT), Sustraiko txostenak

            Txostenaren portada

            Abiadura Handiko Trenaren Nafar Korridorearen errentabilitate sozial eta ekonomikoari buruzko ikerketaren laburpena, Sustrai Erakuntza gaur aurkeztu duena.

            Herrialde industrializatu gehienak hondatzen dituen krisi ekonomikoa, krisi finantzario bezala definitzen da, nahiz eta aditu askok ezaugarri fisiko baten garrantzian bat egin, hau da, petrolioaren agortzean alegia. Harik eta gobernuetako txostenetan batzuen hitzetan ere, zibilizazioaren kolapso baten atarian egon gaitezke. Petrolio garestiak batez ere garraioan eragiten du eta areago garraio espainolean, errepideko garraioan nagusitzen delako. Espainiako krisi ekonomikoaren gogortasun berezia bi faktore bereizgarrik azaltzen dute: higiezinen burbuila eta petrolioarekiko aparteko dependentzia. Japongo 1989. urtearen ondorengo esperientziak, higiezinen krisia gainditzearen zailtasuna erakusten du. Petrolioaren dependentziak, bataz besteko europarraren gainetik 10 puntu baino gehiago dituelarik, erregai honen prezioaren igoaldiaren aurrean Espainiako ekonomia bereziki ahula da. Jarraitu irakurtzen

            Hitzaldia Egillorren (Olloibar): AHT eta Hondakinen Planari erantzun juridikoak

              es 2 Urr 2011 - Hondakinak eta errausketa, Prestazio Handiko Trena (AHT)

              Egillorreko hitzaldiaren kartela

              Hurrengo ostirala, urriak 7a, Sustrai Erakuntzak informazio hitzaldi bat egingo du Egillorren (Olloibar), Abiadura Handiko Trena eta Nafarroako Hondakin planaren kontra ze nolako errekurtso judizialak jarri ditugun aurkezteko (hondakin plana errauste planta baten balizko eraikuntza suposatu dezake). Hitzaldian proiektu honen informazioa emango da eta beren aurkako erantzunak eta borroka moldeak aztertuko dira, justiziaren bidez erantzuna nola eman ere aztertuko da sakonki.

              Zita, urriak 7a, ostirala, arratsaldeko 19:00etan, Olloibarko Egillorren izango da.

              Jarraitu irakurtzen

              Hitzaldia Lekunberrin: AHT eta Ondakinen Planari erantzun juridikoak

                es 26 Mai 2011 - Hondakinak eta errausketa, Prestazio Handiko Trena (AHT)

                Lekunberriko hitzaldiaren kartela

                Bihar ostirala, maiazak 27a, Sustrai Erakuntzak informazio hitzaldi bat egingo du Lekunberrin, Abiadura Handiko Trena eta Nafarroako Hondakin planaren kontra judizialki nola oztopatu aztertzeko (ondakin plana errauste planta baten balizko eraikuntza suposatu dezake). Hitzaldian proiektu honen informazioa emango da eta beren aurkako erantzunak eta borroka moldeak aztertuko dira, justiziaren bidez erantzuna nola eman ere aztertuko da sakonki.

                Zita, maiazak 27a, ostirala, arratsaldeko 20:00etan, Lekunberriko udal aretoan izango da. Jarraitu irakurtzen

                Hitzaldia Betelun: AHT eta Ondakinen Planari erantzun juridikoak

                  es 13 Mar 2011 - Hondakinak eta errausketa, Prestazio Handiko Trena (AHT)

                  Beteluko hitzaldiaren kartela

                  Hurrengo ostiralean, martxoak 18a, Sustrai Erakuntzak informazio hitzaldi bat egingo du Betelun, Abiadura Handiko Trena eta Nafarroako Hondakin planaren kontra judizialki nola oztopatu aztertzeko (ondakin plana errauste planta baten balizko eraikuntza suposatu dezake). Hitzaldian proiektu honen informazioa emango da eta beren aurkako erantzunak eta borroka moldeak aztertuko dira, justiziaren bidez erantzuna nola eman ere aztertuko da sakonki.

                  Zita, martxoak 18a, ostirala, arratsaldeko 20:00etan, Beteluko udaleko aretoan izango da.

                  Jarraitu irakurtzen