Kategoriaren artxiboa: Prentsa oharrak

Sustrai Erakuntzak komunikabideei bidali dizkie komunikatuak, prentsa oharrak eta iritzi artikuluak

Makoetxaldeen Aurkako Nafarroako Plataformak Valle de Odieta behitegiaren handitzearen aurkako alegazioak aurkezteko deia egiten die herritarrei

    es 20 Ots 2023 - Makroustiategiak, Prentsa oharrak

    Egun jendaurreko informazio bezala ikusgai dago Valle de Odieta enpresak Caparroson duen makroetxaldean egin nahi duten handitze berri bat. Esnetarako behien instalazio industriala da, 7.200 behi heldu izateko baimena duena (eta, gainera, hainbat motatako txahal kopurua), eta badirudi jadanik kopuru hau baino azienda gehiago ere badutela. Baina ematen du haien diru-goseak ez duela mugarik, eta oraindik ganadu gehiago nahi dute.

    Jarraitu irakurtzen

    Sustrai Erakuntzaren txosten berria Nafarroako biodibertsitateari buruz

      es 17 Ots 2023 - Oinarrizko dokumentuak, Prentsa oharrak, Sustraiko txostenak

      Sustrai Erakuntza fundazioak espezie eta ekosistemen aniztasunari buruzko txosten berria aurkeztu du, “Nafarroako biodibertsitatea, desagertzeko arriskuan dagoen bizi-baliabidea” izenekoa. Txosten osoa deskarga dezakezu, bai PDF bezala, bai EPUB formatuan (liburu elektronikoetarako erabilgarria). Paperean ere lor daiteke, Katakrak liburu-dendan erosita edo formulario honen bidez eskatuta, postaz bidal diezazugun. Eta jarraian laburpen bat irakur dezakezu…

      Jarraitu irakurtzen

      Sustrai Erakuntza herri akusazio gisa pertsonatu da epaitegian Valle de Odietaren makroetxaldearen kontra

        es 14 Ots 2023 - Makroustiategiak, Prentsa oharrak

        Dakizuenez, Sustrai Erakuntza Fundazioaren azken hilabeteetako lan-ildoetako bat makroetxaldeek Nafarroan duten eragin negatibo izugarria salatzea izan da, bai lurraldearen orekan, bai ingurumena zaintzen duten eta herritar guztientzat elikagai osasuntsuak ekoizten dituzten tokiko nekazaritzan eta abeltzaintzan. Zentzu honetan, Sustrai Fundaziotik hainbat ekimen jarri ditugu martxan: makroetxaldeen proiektuei alegazioak egitea, edota honako txosten hau bezalakoak idaztea, Valle de Odieta makroetxaldean dektektatuak izan diren irregulartasunen inguruan, zeina Nafarroako Parlamentuan aurkeztu genuen beste talde batzuekin batera.

        Jarraitu irakurtzen

        Valle de Odieta enpresak Caparrosoko behi makroetxaldea handitu nahi du

          es 25 Urt 2023 - Makroustiategiak, Prentsa oharrak

          Valle de Odieta enpresak, Caparrosoko behi-makrogranjaren jabe denak, dagoeneko oso handia den instalazioa are gehiago handitu nahi du. Horixe da, hain zuzen, Nafarroako Gobernuari aurkeztu dion eta honek, era berean, Sustrai Erakuntza fundazioari igorri dion dokumentaziotik ondorioztatzen dena, gerora jendaurrean jarriko dutelarik. Proiektu honen aurrean, alegazioak aurkeztu ditugu, argudiatuz egungo legediarekin ezinezkoa dela enpresa honek Caparrosoko makroetxaldeko abere-kopurua handitzea.

          Jarraitu irakurtzen

          Sustrai Erakuntzaren alegazioak Castejón ia tren geltokirik gabe utziko lukeen AHTaren kontra

            es 12 Urt 2023 - Prentsa oharrak, Prestazio Handiko Trena (AHT)

            Azken asteotan, Abiadura Handiko Trenaren Zero Zatiaren eraikuntzaz asko hitz egin da, Castejonen aurrera eramatekoa dena. Azpiegitura honek Ebro ibaia zeharkatuko luke 700 metro luzeko bidezubi batekin. Bidezubia ohiko trenarekin lotzeko 4 kilometro inguruko bide zatia eraikiko lukete Tutera eta Zaragozarako norabidean. Albisteen arabera, obra hauek 2023an hasiko lirateke.

            Jarraitu irakurtzen

            Planifikatzen ez duen eta enpresa handiei mesede egiten dien Nafarroako energia plana

              es 21 Abe 2022 - Energia, Hondakinak eta errausketa, Prentsa oharrak, Prestazio Handiko Trena (AHT), Zentral termikoak

              Nafarroako Gobernuak hilaren 30ean bukatuko den parte-hartze prozesu bat aurkeztu du, Nafarroako Plan Energetiko berriaren zirriborroa eztabaidatzeko. Prozesu honek hilabete t’erdi bat baino zertxobait gehiago iraun du, 600 orrialdeko dokumentu bat aztertzeko eta beroni ekarpenak eta alegazioak aurkezteko. Dokumentu luze honen eskemak egun indarrean dagoen plan energetikoarenarekin antz handia du eta honako gaiak aurki daitezke: produkzio elektrikoa, energia eolikoa, biomasaz sortutakoa, elektrizitate eta gas hornikuntzarako sareak, mugikortasuna eta honen energiarekiko erlazioa eta, azkenik, komunitate energetikoaren eta auto-konsumoaren gaiak jorratzen dituzten kapituluak.

              Jarraitu irakurtzen

              Elikadura burujabetzaren alde eta makroetxaldeen aurkako manifestazioa

                es 24 Aza 2022 - Hondakinak eta errausketa, Makroustiategiak, Prentsa oharrak, Ura eta urtegiak

                Nafarroan lur emankor, ur erreserba eta klima anitz ditugu, askotariko elikagai- sistema biologikoak, jasangarriak eta bertakoak edukitzeko toki ezin hobea da, gainera datozkigun krisi klimatikoei, energetikoei eta elikagaien krisiei aurre egin ahal izateko. Hala ere, egun planetaren muga biofisikoen eta gure ekosistema propioaren kontrako norabidean goaz axolagabean.

                Jarraitu irakurtzen

                AHTa eraikitzen jarraitu eta energia aurrezte plana: helburu kontraesankorrak

                  es 18 Urr 2022 - Energia, Prentsa oharrak, Prestazio Handiko Trena (AHT)

                  Azken asteotan, Estatu Espainiarraren gobernuak etorkizunaren bilakaerarendako bi plan garrantzitsu aurkeztu ditu. Hasteko, Estatuko Aurrekontu Orokorren proiektu tipikoen bertsio berri bat, alferrikako azpiegitura erraldoietan xahutze-energetikoz eta ingurugiroaren suntsiketaz josia. Handik egun batzuetara, berriz, energia aurrezteko Kontingentzia Energetikoaren Plana aurkeztu ziguten.

                  Jarraitu irakurtzen

                  Suteen aurkako neurriak berandu datoz eta ez dira nahikoak

                    es 4 Uzt 2022 - Prentsa oharrak

                    Nafarroako Gobernuak Nafarroako Ingurumen Kontseiluan suteen aurka aurkeztutako neurriak berandu datoz eta ez dira nahikoak. Erakunde ekologistok aspaldidanik eskatzen ditugun proposamenetako batzuk jasotzen dituzten arren, sute-uholde baten ondoren iristen dira, gehienak saihets daitezkeenak. Behean sinatzen duten ingurumen-erakundeek suteak prebenitzeko asmo handiagoko neurriak irmoki eta nahitaez hartzea eskatzen dute.

                    Jarraitu irakurtzen