
Ezaguna denez, Sustrai Erakuntzak aztertu berri du aire zabaleko magnesita-meategiaren eragina Erdizen, Artesiagatik gertu. Proiektu honen ondorioz, ingurumena larriki kalteturik suertatuko da, eta Monte Alduide Kontserbazio Bereziko Eremua kolokan geratu. Hala ere, MAGNA enpresaren proiektu berrien eragin latzak ez dira hemen bukatzen. Erdizen egin nahi dutenaz gain, enpresak beste proiektu bat aurkeztu du Zubirin, hor duten minerala tratatzeko planta handitzeko asmoz.
Jarraitu irakurtzen


Nafarroako harrobi eta meategi batzuen proiektuari buruzko txostena aurkezten dugu hemen. Dokumentua ez da zehatza eta hamahiru kasuren fitxak jasotzen ditu: Oskia, Altsasu, Lizarraga, Aldatz, Urdazubi, Erreniega eta Zangozako potasa-meategiak, Zilbeti, Mendiaundi, Erdiz, Salinas de Oro, Aritzu eta Beintza-Labaien. 2016ko irailean eguneratu dugu txotena: bi fitxa berri eta lan eratorriko atal berriak sartu eta loturak ere eguneratu ditugu.