Kategoriaren artxiboa: Meategi eta harrobiak

Meatzaritza eta harrobietako proiektuak, haien artean Nafarroako Magnesita enpresarenak

Txostena: Nafarroako meatzaritza trantsizio energetiko eta globalean

    es 1 Uzt 2020 - Audio eta bideo, Energia, Haustura hidraulikoa, Meategi eta harrobiak, Oinarrizko dokumentuak, Prentsa oharrak, Sustraiko txostenak

    Txosten hau aurkezten dugu: “NAFARROAKO MEATZARITZA TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA GLOBALAREN TESTUINGURU HISTORIKO BERRIAREN AURREAN“. Funtsean, Nafarroako meatze-industriara bideratuta dago, baina deskribatutako testuinguru historikoa orokortuta dago Foru Erkidegoko, Espainiako eta Europako ekoizpen-sare osorako. Txostena (gazteleraz dago) deskargatu dezakezu PDF formatuan, eta EPUB bezala ere (liburu elektronikoendako), Katakrak liburudendan edo guri eskatzen erosi, edo bere laburpena irakurtzen jarraitu…

    Jarraitu irakurtzen

    MAGNAren eragina ingurumenean handituko da Zubirin planta zabaltzeko proiektu berriarekin

      es 30 Abu 2019 - Meategi eta harrobiak, Prentsa oharrak, Sustraiko txostenak

      Ezaguna denez, Sustrai Erakuntzak aztertu berri du aire zabaleko magnesita-meategiaren eragina Erdizen, Artesiagatik gertu. Proiektu honen ondorioz, ingurumena larriki kalteturik suertatuko da, eta Monte Alduide Kontserbazio Bereziko Eremua kolokan geratu. Hala ere, MAGNA enpresaren proiektu berrien eragin latzak ez dira hemen bukatzen. Erdizen egin nahi dutenaz gain, enpresak beste proiektu bat aurkeztu du Zubirin, hor duten minerala tratatzeko planta handitzeko asmoz.

      Jarraitu irakurtzen

      MAGNAren proiektu berria Erdizen oso kaltegarria dela ingurumenerako baieztatu dugu

        es 20 Abu 2019 - Audio eta bideo, Meategi eta harrobiak, Prentsa oharrak, Sustraiko txostenak
        Erdizen afektatutako eremua

        Magnesitas Navarras SA (MAGNA) enpresak aire zabaleko magnesita harrobi bat sustatu nahi du Erdizen, Artesiagako mendatetik gertu, Baztan eta Esteribarren artean. Hori dela eta, kontsulta bat zabaldu da proiektu honen ingurumen eragina baloratzeko. Sustrai Erakuntzak aztertu ditu proiektu honen balizko eraginak ingurumenean zein giza jardueran.

        Jarraitu irakurtzen

        Urdazubiko kobazuloak ez hondatzeko Sustrai Erakuntzak eta SOS Alkerdik egin dugun borrokaren balorazioa

          es 4 Urr 2016 - Audio eta bideo, Meategi eta harrobiak, Prentsa oharrak

          Gaurko prentsaurreko argazkiaArankoa bulego juridikoan gaur egindako prentsaurrekoan zabaldu dugun informazioa da hau. SOS Alkerdi Elkarteak, Sustrai Erakuntza Fundazioa eta Arankoa bere abokatuen laguntzarekin, kobazuloen ondarearen aldeko bere borroka osoaren balorazioa egin dugu. Nafar Gobernuak Urdazubiko Alkerdi harrobia gelditzea erabaki omen du, paleolito garaiko aurkikuntza bereziak aurkitu direlako. Eta geldialdi hau lortzeko hainbat lan administratibo eta juridiko, eta baita ere mobilizazioak egin ditugu. Jarraitu irakurtzen

          Harrobi eta meategiak: gutxi batzuen aberastasuna, gehienon arazoa

            es 13 Ira 2016 - Meategi eta harrobiak, Oinarrizko dokumentuak, Sustraiko txostenak

            Nafarroako harrobi eta meategiaren txostenaren azalaNafarroako harrobi eta meategi batzuen proiektuari buruzko txostena aurkezten dugu hemen. Dokumentua ez da zehatza eta hamahiru kasuren fitxak jasotzen ditu: Oskia, Altsasu, Lizarraga, Aldatz, Urdazubi, Erreniega eta Zangozako potasa-meategiak, Zilbeti, Mendiaundi, Erdiz, Salinas de Oro, Aritzu eta Beintza-Labaien. 2016ko irailean eguneratu dugu txotena: bi fitxa berri eta lan eratorriko atal berriak sartu eta loturak ere eguneratu ditugu. Txostena PDF formatuan eta liburu elektronikoendako EPUB formatuan irakurri dezakezu osoz. Eta hemendik aurrera bere aurkezpena, fitxen aurkibidea eta ondorioen kapituluak dituzu: Jarraitu irakurtzen