Urdazubiko kobazuloak ez hondatzeko Sustrai Erakuntzak eta SOS Alkerdik egin dugun borrokaren balorazioa

    4 Urr 2016 - Audio eta bideo, Meategi eta harrobiak, Prentsa oharrak

    Gaurko prentsaurreko argazkiaArankoa bulego juridikoan gaur egindako prentsaurrekoan zabaldu dugun informazioa da hau. SOS Alkerdi Elkarteak, Sustrai Erakuntza Fundazioa eta Arankoa bere abokatuen laguntzarekin, kobazuloen ondarearen aldeko bere borroka osoaren balorazioa egin dugu. Nafar Gobernuak Urdazubiko Alkerdi harrobia gelditzea erabaki omen du, paleolito garaiko aurkikuntza bereziak aurkitu direlako. Eta geldialdi hau lortzeko hainbat lan administratibo eta juridiko, eta baita ere mobilizazioak egin ditugu.

    Prentsaurreko osoa entzun dezakezu ere (bai hemen edo archive.org-en). Lau ataletan daude banatuak audioak, eta bakoitza hautatu dezakezu “player”eko zerrendatik:

    • Sustrai Erakuntzako hitzak
    • Idoia Zuleten hitzak, Arankoako abokatua
    • Sos Alkerdiko lehenengo hitzak, gazteleraz
    • Sos Alkerdiko bukaerako hitzak, euskaraz

    Sustrai Erakuntzako hitzak

    Egun on / buenos días

    Martin Zelaia naiz, Sustrai Erakuntza fundazioaren kidea. Prentsaurreko honetan Urdazubiko Alkerdi kobazulo eta paleolito garaiko aurkikuntzak nola kaltetuak izan direla, eta hango harrobia gelditzeko eraman dugun borrokari buruzko hausnarketa egingo dugu. Horretarako hemen nago Arankoa bulegoaren Idoia abokatuarekin eta SOS Alkerdi elkarteko hainbat kiderekin… eta beraiek emango dute informazioaren zati garrantzitsuena…

    Pero antes, desde Sustrai Erakuntza queríamos explicar de manera resumida nuestra participación en este asunto…

    Conocimos el problema de Alkerdi cuando en 2014 la cantera realizó la terrible explosión que afecto a los turistas que visitaban las cercanas cuevas de Ikaburua, y a vecinos y vecinas que viven en las inmediaciones, y que fue dada a conocer por ellos mismos. Desde entonces hemos desarrollado junto con la Asociación SOS Alkerdi la larga serie de iniciativas que os explicarán.

    La relación de Sustrai Erakuntza con SOS Alkerdi es fruto de nuestra voluntad de prestar ayuda tanto técnica, como jurídico – administrativa, a agrupaciones de vecinos, asociaciones o grupos ecologistas, interesados en preservar los valores ambientales de su entorno y el patrimonio con el que cuentan. Esta es una de nuestras funciones principales.

    De esta manera, en la actualidad Sustrai Erakuntza apoya a grupos de varias zonas de la geografía navarra: Valdega, donde el conflicto es por la extracción desmesurada de agua del acuífero; Baztan, donde luchan contra la imposición de la macro-urbanización con campo de golf Aroztegia: Sangüesa, donde existen conflictos tanto por el recrecimiento del pantano de Yesa, como por el proyecto de una mina de potasas: o contra las Centrales Térmicas de Castejón, entre muchos otros mas pequeños y desconocidos… Y también colaboramos en otras luchas que afectan de manera general a toda Navarra: contra la imposición del Tren de Altas Prestaciones (TAV), contra líneas eléctricas de muy alta tensión como la Dicastillo-Itsaso, por la gestión adecuada de los residuos

    Fruto de la reflexión que nos trae el luchar contra estas grandes infraestructuras, muchas de las cuales tienen, como vemos, gran relación con la energía; es también nuestro trabajo por la mejora del actualmente en debate Plan Energético de Navarra. En este sentido, nuestra reflexión se encamina hacia un necesario decrecimiento en el consumo de energía en Navarra, como medio para favorecer una transición hacia un mundo que esté impulsado por las energías renovables. Será este el único escenario que nos posibilitará hacer frente a los dos retos más acuciantes de nuestra sociedad: el Cambio Climático, y la llegada del pico de los combustibles fósiles que traerá un descenso de la energía disponible para la sociedad.

    Son estos 2 hechos los principales impulsores de nuestra lucha contra las grandes infraestructuras. En un mundo como al que nos dirigimos, en el que la disponibilidad energética será menor, el mantenimiento de las infraestructuras que nuestra sociedad proyecta crear hoy nos resultará imposible: finalmente quedarán abandonadas, y serán un peligro y un gran problema al que hacer frente. No lo dice solo Sustrai Erakuntza, lo comenta también el geólogo y profesor de la Universidad de Navarra Antonio Aretxabala en un artículo reciente. Por lo tanto, cuando hoy planificamos las infraestructuras es imprescindible tener en cuenta esos condicionantes.

    Estos son los motivos generales que nos han llevado a apoyar a grupos como SOS Alkerdi. Hemos llevado a cabo con ellos, codo con codo, el largo y frustrante camino de las alegaciones, denuncias y recursos formales frente a la administración. Un trabajo que requiere seriedad, constancia y mantener las ideas claras; y que no habríamos podido llevar sin el apoyo de despacho jurídico Arankoa y sus abogadas.

    Y se trata este de un trabajo que cuestiona las actitudes y formas de funcionar de instituciones como el Gobierno de Navarra, un ente que ha trabajado hasta ahora de espaldas a la ciudadanía, que “hacía y deshacía a su antojo”. Y, al parecer, la actividad de control y cuestionamiento de sus actos que llevan a cabo entidades como Sustrai Erakuntza no son de su agrado.

    Fruto de ello es una de nuestras últimas reclamaciones al Gobierno en el asunto de Alkerdi, frente a una resolución clara por la que el Gobierno de Navarra intenta despojarnos de la legitimidad para actuar contra situaciones como la de la cantera de Alkerdi que ponen en riesgo el medio ambiente y el patrimonio de Navarra. Reivindicamos aquí y ahora la legitimidad que tiene cualquier navarro y navarra, así como las herramientas con las que se dota libremente, como es el caso de la Fundación Sustrai Erakuntza, para defender nuestro territorio frente a la rapiña que pretende llevar a cabo el poder económico y político.

    Hau da dena gure partetik. Mila esker, eta Idoia gure abokatuekin, eta SOS Alkerdiko kideekin uzten zaituztet.

    Gaurko prentsaurreko argazkia

    SOS ALKERDIko hitzak

    Gaur, Alkerdiko harrobiaren ustiatze arazoaren inguruan gertatu diren zenbait gertaera direla eta, SOS ALKERDIren izenean –gure ondarearen babes eta urdazubiarren ongizatearen alde borrokatzen garen gizon eta emakume askok osatzen dugun plataformaren izenean – gure poz handia adierazi nahi dugu:

    • Hasteko, Garapen Ekonomikorako Sailak baliogabetu berri ditu 30 urte luzez harrobiaren ustiapen basatia onartzen zuten 2013an emandako baimenak, zuzenbidez guztiz baliogabeak zirela onartu behar izan duelarik.
    • Are garrantzitsuagoa da, inguruan edozein harrobi-lan behin betiko gelditzea inplikatu beharko bailuke, Alkerdi 2 izeneko leze berri bat aurkitu izatea eta bere barruan, bertze arkeologia aztarna garrantzitsuekin batera, Nafarroan aurkitutako paleolitiko garaiko lehen margoak aurkitu izana.

    Bi gertaera gogoangarri hauek ez dira kasualitatearen fruitua izan, ezta inplikatutako administrazioen borondatearen ondorio ere. Urteetan gogor borrokatu behar izan dugu, erakunde desberdinen aurrean, harrobiaren proiektuak bere baitan biltzen zituen zentzugabekerien kontra. Izan ere, proiektu honen onartze prozesuak irregulartasun eta ezkutaketa zantzu handiak zituen, gure herriaren bizimoduaren aurkako eraso argia inplikatzen zuen, 1996tik IKO izendapena zuen harrobiaren inguruko ondare arkeologikoaren suntsipena ekarriko zuen, dudarik gabe eta Natura 2000 Sareko Kontserbazio Bereziko Eremuan (KBE) ingurumenerako eragin kaltegarri nabaria izaten zuen. Oro har, administrazioek ez diete gure eskaera eta salaketei prestasunez erantzun, are gutxiago ez dute beharko luketen gardentasunaz adierazi, gatazka konpontzeko proposatu nahi zituzten irtenbideak.

    Udal Planak eta Kultura Sailak ordura arte debekatzen zituzten leherketa izugarrietan oinarritzen zen ustiaketa plana onartu zuen DGIEIren 901/2013 ebazpena. Oraingo Gobernuak haren kontrako gure argudio eta zuzenbide helegite guztiak arbuiatu zituen. Aurtengo maiatzean, berriz, Nafarroako Kontseiluak Manu Ayerdiren sailaren aurka erabaki zuen, prozedura legez kontrakoa zela esanez. Hala ere, Gobernuak lau hilabetez atzeratu du 2013an onartutako luzapena eta proiektua  baliogabetzea.

    Aurretik, 2015eko urrian, berri atsekabegarriak izan genituen: Kultura sailak Alkerdi guneko lezeetan inolako ikerketarik ez egitea erabakia zuen eta Industria sailak harrobiko leherketak berriro onartu nahi zituen (2014n, Zelaieta III leize-zuloa behera bota ondoren, leherketak behin-behinean geldituak ziren), ondarearen, biztanleen eta inguruko pertsona guztien segurtasunaren aurkako baldintza guztiz onartezinekin (2014an aurkitu berri ziren grabatuetatik ehun metro eskasera 1500 Kgko leherketak; 600 mra arteko materialen jaurtiketak, dozenaka errepide mozketa urteko …).

    Nafarroako Arartekoarengana jo genuen Gobernuarekiko bitartekaritza lana eskatuz. Era berean, talde parlamentarioen arreta erakarri genuen, horietako batzuekin bilduz, egoeraren larritasuna azaltzeko.

    Egintza instituzional eta herri presio eta mobilizazioari esker, Industriak ez zuen leherketen gelditzea altxatu eta Kulturak onartu zuen ikerketa bat egin behar zela, hori bai, dagoeneko ezagunak ziren Alkerdi eta Berroberria leizeen babes ingurua zehazteko asmo bakarrarekin.

    Aranzadik zuzendu duen disziplina anitzeko taldearen lan onak leize-zulo berri bat ezagutzera eraman gaitu. Garbi utzi du ere lehen mailako aurkikuntza arkeologikoek eta harrobiak jadanik serioski kaltetu duen sistema karstiko honek ez luketela jasango inolako harrobi-lanik egitea balio handiko ondare hura suntsitzeko arriskurik gabe.

    2014an hasi ginenetik, jarduera  asko egin ditugu instituzioak konbentzitzeko, proiektuaren aurka juridikoki jo ahal izateko dirua biltzeko eta, azken finean, inoiz onartu behar ez zen astakeria honi bukaera eman ahal izateko.

    Urdazubin eta Iruñean elkarretaratzeak egin ditugu, instituzioei eskatzeko harrobiaren jarduera berri honek sortutako arazoa konpon dezaten; Kultura eta Ingurumeneko Parlamentuko Batzordeetako lan saioetan hartu dugu parte, proiektuaren ilegaltasuna salatuz eta 2013an emandako baimenek ingurumenean eta gizartean sortuko lituzketen kalteak azpimarratuz.

    Gure jarrera defendatzeko aukera izan dugu, arretaz hartu nahi izan gaituzten Gobernuko ordezkarien aurrean eta 2013an onartu zen jardueraren aldaketari buruzko Ingurumeneko Saileko ikuspuntua aldarazteko aukera ere izan dugu.

    Ondarearen defentsarekin konpromisoa duen erakunde gisa, SOS ALKERDIk hiru urtez jarraian antolatu ditu Ondarearen Europar Jardunaldiak Urdazubin:

    • 2014an ia 40 Kmko ibilaldia antolatu genuen Urdazubi, Ainhoa, Sara eta Zugarramurdin zehar, Alkerdiko harrobitik pasatzen den pottoka urdinaren bidea jarraituz
    • 2015ean Ignazio Barandiaran doktoreak, EHUko irakasle katedradunak, Alkerdiko aztarna batzuk aurkitu eta ongi ezagutzen dituenak hitzaldi bat eskaini zuen Urdazubiko altxor arkeologikoei buruz
    • Aurten  Alkerdiko sistema karstikoa ikertu duen disziplina anitzeko taldeak, lehen aldiz  publikoaren aurrean, bere lanak, aurkikuntzak eta ondorioak aurkeztu ditu. Gure herriko ondare kultural eta naturaleko mugarri batzuk zeharkatzen duen ibilaldi berri bat egiteaz gain, SOS ALKERDIk antolatu duen afarian 800 € jaso ditugu, aurkitu den gune arkeologiko berriaz ikerketak egiten jarraitzeko.

    Honaino bide luze eta garrantzitsua egin dugu: harrobiari 2013an hogeita hamar urteko luzapena eman zion ebazpena baliogabetu du Gobernuak eta berriro hasi duen prozedurari, honetakoan, uste dugu ezetz borobila emanen diola kontuan izanik harrobia Kultur Intereseko Ondarea den gune baten gainean kokatzen dela eta Kultura eta Ingurumen sailek txosten bana egin dituztela harrobia eta ondarearen babesa batera ezinak direla erranez.

    Hala ere, SOS ALKERDIren zeregina ez da amaitutzat eman behar. Gure sorrera justifikatu zuten hainbat lan egin behar dira oraindik. Bertzeak bertze, gogoratu nahi ditugu honako hauek:

    Lehenengo eta behin, hainbertze alditan salatu duguna azken hilabete honetan: Harrobian lanean darraite. Makina eta kamioien mugimendua dago eta harria xehatzeko tresneria, dumper kamioiak eta abar Alkerdi 2, grabatu eta margoen gainean dira; apenas 25 metro haien  gainetik. Zeren zain?

    Kultura Sailak Alkerdi ingurua BIC edo KIO izendatu zuen ebazpenean ez zituen harrobiko lanak debekatu. Udal lizentzia ere ez da baliogabetu eta abuztuan Urdazubiko udalari eta Kutur Sailari lizentzia hori gelditzea eskatu bagenien ere, ez da inolako mugimendurik izan horren inguruan. Beraz, indarrean jarraitzen duela ematen du. Guzti hori Nafarroako Ondarearen Legeko  37.2 artikuluaren kontrakoa da eta epe laburrean ezer ez eginez gero instituzioak salatu beharko ditugu.

    Urdazubiarrei ez zaigu ahazten 2012ko Leherketa Plana “bizirik” dagoela oraindik. 2014ean Gobernuak behin-behinean gelditu zuen, bertzerik ez. Lehenbailehen baliogabetzea eskatzen dugu, inork noizbait martxan berriz jartzeko tentaziorik izan ez dezan.

    Bertze aldetik, ingurumen eta meategien inguruko legeek ustiapena egin duen enpresari gunearen lehengoratze plana aurrera eramaten behartzen diote. Beraz, eginbehar hori betearazi behar zaio “Mármoles de Baztan”i. Kasu honetan, jokoan dagoen patrimonioa dela eta, lehengoratze plana Kulturak onartu beharko du. Guk jarraipen hurbila egingo dugu epean eta forman betetzen dela ziurtatzeko eta beharrezko plan horrek kalte gehiago eragin ez dezan.

    Urdazubiko udalak, lizentzia deuseztatzetik aparte, badu bertze eginbehar garrantzitsua. Nafarroako Ondarearen Legeak Babes Plan Berezia egitea agintzen dio, horrela baitio lehen aipatu dugun 37 artikuluan:

    Artículo 37. Planes Especiales de Protección.

    1. Las entidades locales deberán redactar Planes Especiales de Protección, de desarrollo del Plan General Municipal, conforme a lo dispuesto en la legislación urbanística, para los Conjuntos Históricos, Sitios Históricos y Zonas Arqueológicas que deberán contar antes de su aprobación definitiva con informe favorable del Departamento competente en materia de cultura. El plazo de emisión del informe será de tres meses desde la recepción de la documentación completa del Plan Especial de Protección. Transcurrido el citado plazo sin emisión de informe, se entenderá que se otorga de forma favorable.

    2. Hasta la aprobación definitiva de dicho Plan el otorgamiento de licencias o la ejecución de las ya otorgadas antes de incoarse el expediente declarativo del Conjunto Histórico, Sitio Histórico o Zona Arqueológica, precisará resolución favorable del Departamento competente en materia de cultura y, en todo caso, no se permitirán alineaciones nuevas, alteraciones en la edificabilidad, parcelaciones ni agregaciones.

    Eta azkenik, eta seguruenik inportanteena: Aranzadik eta berarekin lan egin duten adituek argi utzi dute ezin izan dutela leze sistema osoa arakatu, oraindik aurkikuntza gehiago izateko aukera handia dagoela eta aurkitutakoa sakonean aztertzeko denbora eta baliabideak behar direla. Bere kultura, bere erroak, bere historia eta bere lurra maite eta defendatzen ez duen herria ez da duina. SOS ALKERDIk argi du gure ondare hau Nafarroa osokoa dela eta Nafarroako gobernuari dagokiola hobe ezagutu eta babesteko ikerketak bultzatzea.

    Urdazubiarrentzat oso esperientzia aberatsa izaten ari da ondarearen defentsan egiten ari garen lana. Gure esperientziak erakusten du mehatxu edo bidegabekeria baten aintzinean herritarrak elkartu eta borrokatzen direnean posible dela gauzak aldatzea.

    Argi geratu zaigu badirela zenbait lege eta prozedura administratibo ilun. Adibide bat emateagatik, Alkerdiko harrobiaren kasuaren bitartez jakin dugu meategi eta harrobien “Leherketa planak” enpresa ustiatzaile eta Industria administrazioaren artean bideratzen direla, herritarrek, udalek edo gobernuko beste sailek inolako parte hartzerik gabe. Horrelako prozedura ezkutuak guztiz arriskutsuak eta antidemokratikoak iruditzen zaizkigu. Honelakoak salatu eta politikoei arau horiek alda ditzatela eskatzea herritarron zeregina da ere.

    Baina, hasierako helburuak lortzetik haratago, elkarlan hori baliagarria suertatu da ere herritarren arteko harremanak sendotu eta sakontzeko; komunitatea indartu da manifestazioak, ekitaldiak, bestak edo feriak antolatzen. Alde guzietatik indibidualismoa elikatzen den gure gizarte honetan ez da gutxi.

    Gure kasuan, garaile izan garen neurrian, herri ekimenak gauzak aldatzeko ahalmena duela, herri eta pertsonen arteko loturak sendotzeko eta, azken finean, gizarte orekatuago eta bidezkoago baten alde urratsak emateko balio duela ikasi dugu eta hala aldarrikatu nahi dugu.